Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko ekainaren 16koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2009-2010 ikasturtean Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko R600 ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsia izan den ikasketa-elkartea jakinarazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko ekainaren 16koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2009-2010 ikasturtean Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko R600 ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsia izan den ikasketa-elkartea jakinarazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 4114
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/16
  • Argitaratze-data: 2009/07/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA) Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko klase-emankizunez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluaren 4. atalean: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hori zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntzako sailburuaren 2009ko martxoaren 18ko Aginduak (EHAA, 2009ko martxoaren 25ekoa) 2009ko udarako eta 2009-2010 ikasturterako IRALE programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta ekitaldi horietan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Horren ondorioz, honako hau

EGA edo HE2tik gorako ikastaroen emankizunerako euskaltegi edo ikasketa-elkarteak bere egoitzatik hamar kilometro baino gehiagora joan behar duenean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak gastu horiek ordaindu egingo ditu, kilometroko ohiko prezioak aplikatuz.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka interesatuak gorako errekurtsoa jar dezake Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 16a.

Hezkuntzako sailburuordea,

M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik