- EBAZPENA, 2009ko ekainaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bidez, diru-laguntza ematen zaio Deustuko Unibertsitateari, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerketa-lanak egin eta argitaratzeko edo ekintza pilotuak egiteko diru-laguntzen 2009ko deialdiaren barruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko ekainaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bidez, diru-laguntza ematen zaio Deustuko Unibertsitateari, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerketa-lanak egin eta argitaratzeko edo ekintza pilotuak egiteko diru-laguntzen 2009ko deialdiaren barruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 4401
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/16
- Argitaratze-data: 2009/08/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, Deustu Fundazioari 11.809,28 euroko diru-
laguntza eman zitzaion, «La situación socioeconómica de las mujeres inmigrantes como cuidadoras informales de la CAE» izeneko proiektua egiteko.
Diru-laguntzaren erakunde onuradunak diru-laguntzari uko egiten diola jakinarazi dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakunderi. Emakundeko zuzendariak onartu egin du ukoa, ebazpen batez.
2009ko apirilaren 30eko Ebazpenaren II. eranskinean, «Diferencias de género en las expectativas de autoeficiencia y en la proyección profesional entre los universitarios vascos» izeneko proiektua, Deustuko Unibertsitateak aurkeztua, ordezko agertzen da Deustu Fundazioaren proiektuaren atzean. Esan dugunez, fundazio horrek uko egin dio diru-laguntzari.
Horrenbestez, hau
Lehenengoa. Deustuko Unibertsitateari 11.809,28 euroko diru-laguntza ematea, «Diferencias de género en las expectativas de autoeficiencia y en la proyección profesional entre los universitarios vascos» izeneko proiektua egiteko.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Horren aurka interesatuek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 16a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.


