Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko ekainaren 18koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Esnelat SL enpresak Urnieta (Gipuzkoa) udalerrian sustatzen duen esne, esneki, eta beste elikagai batzuk transformatu eta ontziratzeko jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu duen proiektua jendaurrean jartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko ekainaren 18koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Esnelat SL enpresak Urnieta (Gipuzkoa) udalerrian sustatzen duen esne, esneki, eta beste elikagai batzuk transformatu eta ontziratzeko jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu duen proiektua jendaurrean jartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 4121
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/18
  • Argitaratze-data: 2009/07/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Hirigintza eta etxebizita; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hori posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horretarako, poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, betiere ingurumena bere osotasunean babesteko.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketak, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta, instalaziootan, lege horren I. eranskinean jasotako jardueraren bat gauzatzen bada. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua da araua bete behar duten instalazioek horretarako izan behar dituzten baldintzak ezartzea; horretarako, prozedura bat finkatuko da, hain zuzen ere, baimena ematerakoan parte hartu behar duten herri administrazioen lankidetza bermatu eta herritarren administrazio-betebeharrak arintze aldera.

Esnelat SL enpresak 2006ko abenduaren 29an Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ingurumen baimen bateratua eskatu zion Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz Esnelat SL enpresak Urnieta (Gipuzkoa) udalerrian sustatzen duen esne, esneki, eta beste elikagai batzuk transformatu eta ontziratzeko jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu duen proiektua jendaurrean jarri beharra dago.

Honako xedapen hauek ikusi dira: Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den beste legedia. Horiek horrela, hurrengoa,

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik