- EBAZPENA, 2009ko ekainaren 19koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko ekainaren 19koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 125
- Hurrenkera-zk.: 3815
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/19
- Argitaratze-data: 2009/07/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Erakunde honetan, idazkari nagusiaren lanpostu bat bete behar da. Beraz, erakunde honek lanpostu hori (ebazpen honen eranskinean adierazita dago) izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera (1989ko uztailaren 28ko EHAA), eta Funtzio Publikoaren zuzendaritzak aldeko txostena eman ostean. Hauek dira deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa. Ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eskatu ahal izango dute agindu honen bidez deitutako lanpostua.
Bigarrena. Interesatuek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak, hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun betetzen duten destinoa adieraziko dituzte.
Hirugarrena. Eskabide-idazkiarekin batera, hautagaiek curriculum vitae aurkeztuko dute eta, bertan, honako hauek adieraziko dituzte:
Titulu akademikoak.
Betetako lanpostuak, bai administrazioan bai enpresa pribatuan.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta hautagaiek egoki iritzitako gainerako merezimenduak.
Eskatzen diren betekizunen eta azaldutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, eskabidearekin batera. Halaber, egoki irizten dieten argitalpenak, txostenak edo beste edozein agiri ere aurkeztu ditzakete.
Laugarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bidez ebatziko da deialdi hau, eta, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere, hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita.
Ebazpen honek, administrazio-bidea ez du agortzen; bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 19a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria.
MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.
Deialdiko lanpostua:
Izena: Idazkari nagusia (511946 kodea, 1 dotazioa).
Tokia: Herri Arduralaritzako Euskal Erakundearen zuzendaritzan.
Herria: Vitoria-Gasteiz.
Kidegoa: A.
Maila: 29.
Berariazko osagarria: 32.181,42 euro.
Hizkuntza- Eskakizuna: 4.
Derrigortasun-data: 1996-01-31.
Lanpostuaren eskakizunak:
Edozein herri-administraziotako A taldeko karrerako funtzionario izan eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezian edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea. Halaber, prozedura honen bitartez, zerbitzu aktibora itzuli eta parte hartu ahal izango dute nahitaezko eszedentzian, beste herri-administrazio batzuen zerbitzuan, eginkizun-etenaldian eta borondatezko eszedentzian daudenek, baldin eta egoera horietan izateko ezarritako epea beteta badute.


