Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko ekainaren 19koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Kultura Ondasun Kalifikatu eta Inbentariatuetan edo Balizko Arkeologia Guneetan eragina duten Hiri Plangintzako Tresnak sortu eta aldatzeko laguntzak emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko ekainaren 19koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Kultura Ondasun Kalifikatu eta Inbentariatuetan edo Balizko Arkeologia Guneetan eragina duten Hiri Plangintzako Tresnak sortu eta aldatzeko laguntzak emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 144
  • Hurrenkera-zk.: 4319
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/19
  • Argitaratze-data: 2009/07/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Kulturako sailburuaren 2008ko abenduaren 3ko Aginduaren bidez (abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 248. zk.), Kultura Ondasun Kalifikatu eta Inbentariatuetan edo Balizko Arkeologia Guneetan eragina duten Hiri Plangintzako Tresnak sortu eta aldatzeko laguntzak 2009-2011 urteetan aplikatzeko araubidea ezarri zen.

Eskabideak aurkezteko epea, aipaturiko aginduaren 9. artikuluak dioenez, 2009ko urtarrilaren 26an amaitu zen.

Aginduaren 13. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordea bildu eta eskabideak aztertu ondoren, laguntzak esleitzeko ebazpen-proposamena eman zuen 2009ko martxoaren 4an, eta horrekin batera, aginduaren 12. artikuluaren araberako balorazio-irizpideak aditzera eman zituen.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita eta aginduaren 14. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren eskatzaileei bertan agertzen diren diru-laguntzak ematea.

Bigarrena. Diru-laguntza ukatzea II. eranskinean agertzen diren pertsona eta erakundeei, bertan azaltzen diren arrazoiak direla eta.

Hirugarrena. III. eranskinean agertzen diren pertsona eta erakundeek uko egin dutela jotzea, eskatu zaien dokumentazioa epearen barruan ez aurkezteagatik.

Laugarrena. Onuradunak diru-laguntzak arautzen dituen aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Bosgarrena. Diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea luzatu egin ahalko da, behin horiek hurrenkera batean ordenatu eta gero, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez. Horretarako, udal edo erakunde interesdunak luzapena eskatu beharko du, hasieran emandako epea amaitu baino lehen. Eskabidearekin batera, luzapenerako arrazoiak justifikatzeko idatzi bat aurkeztuko du, baita nahi duen epearen proposamena ere.

Nolanahi ere, epe berri horren muga lagundutako jarduerak gauzatzeko oro har emandako epea izango da, 2011ko abenduaren 31 alegia.

Emandako diru-laguntzen justifikazioa, likidazioa eta ordainketa egiteko, agindu arautzailearen 17., 18. eta 19. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. Bidezko dokumentazioa Euskal Kultura Ondarearen Zentroan aurkeztu beharko da, 2 hilabeteko epean, lagundutako jarduera amaitzen den egunetik kontatuta.

Diruz lagundutako jardueren exekuzioa justifikatzeko, ebazpen honetako I. eranskinean agertzen den aurrekontua hartuko da ardaztzat, eta horrekin batera aintzakotzat hartuko dira dagokion diru-kopurua eta agindu arautzailearen 18. artikuluko gainerako alderdiak.

Seigarrena. Ebazpen honen berri ematea Aramaio, Balmaseda, Bilbo, Labastida, Laguardia, Oiartzun, Agurain, Gaubea, Zigoiti eta Trapagarango udalei, bai eta Vitoria-Gasteiz Hirigune Historikoa Era Integralean Biziberritzeko Agentziari ere, guztiak ere 2008ko abenduaren 3ko Aginduko laguntzak eskatu dituztenen zerrendako entitateak baitira.

Halaber, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.

Bakarra. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kulturako sailburuari hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik kontatuta edo, hala badagokio, Euskal Herriko agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 19a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

Diru-laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda

1.a) artikuluko jarduerak:

Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa eta Integralean Biziberritzeko Agentzia, E.A.

Proiektua: Gasteizko Landatxoko harresiak berreskuratzea (azterketa historiko-arkeologikoa eta indusketa arkeologikoa)

Aurkeztutako aurrekontua guztira: 285.000,00 euro

Eskatutako laguntza: 228.000,00 (% 80)

Emandako laguntza: 228.000,00 euro

Gauzatzeko epea: 2009-2010 urteak

Ordainketa urteka: 2009an: 123.131,15 euro

2010ean: 104.868,85 euro

1.c) eta d) artikuluko jarduerak

Balmasedako Udala: Tenerías auzoa (babes arkeologikorako eremua) Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezian integratzea: Plan Berezia idaztea eta Planimetria topografikoa egitea.

Plana idazteko lanak aginduaren bi ataletan agertzen dira: bata 3.1.c) eta d) artikuluan sartu da, eta bestea 3.1.e) artikuluan.

Aurkeztutako aurrekontua guztira: 28.699,97 euro.

Eskatutako laguntza: 24.394,97 euro (% 85).

Emandako laguntza: 24.394,97 euro.

Gauzatzeko epea: 2009-2010 urteak.

Ordainketa urteka: 2009an 5.424,79 euro.

2010. urtean: 18.970,18 euro.

Trapagarango Udala: La Arboleda auzoaren Barne Erreformako Plan Berezia idaztea.

Aurkeztutako aurrekontua guztira: 41.905 euro.

Eskatutako laguntza: 35.619,25 euro (% 85).

Emandako laguntza: 35.619,25 euro.

Gauzatzeko epea: 2009-2011 urteak.

Ordainketa urteka: 2009an: 6.412,04 euro.

2010ean: 6.862,89 euro.

2011n: 22.344,32 euro.

1.e) artikuluko jarduerak.

Balmasedako Udala: Tenerias auzoa Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezian integratzea. Hirigintza-integrazioaren aldez aurreko azterketa, altxaerak eta eraikin osagarriak idaztea, eta eremuaren azterketa sozio-ekonomikoa.

Aurkeztutako aurrekontua guztira: 22.040,00 euro.

Eskatutako laguntza: 18.734,00 euro (% 85).

Emandako laguntza: 12.784,13 euro (aginduaren 12.4.d artikuluak ezarritako muga).

Gauzatzeko epea: 2009-2010 urteak.

Ordainketa urteka: 2009an: 3.452,03 euro.

2010ean: 9.332,10 euro.

Bilboko Udala: Industria Ondarearen Inbentarioa egitea.

Aurkeztutako aurrekontua guztira: 20.880,00 euro.

Eskatutako laguntza: 17.748,00 euro (% 85).

Emandako laguntza: 17.748,00 euro.

Gauzatzeko epea: 2009-2010 urteak.

Ordainketa urteka: 2009an: 9.584,79 euro.

2010ean: 8.163,21 euro.

Zigoitiko Udala: Zigoitiko Historia eta Kultura Ondarea Babesteko Katalogoa egitea.

Aurkeztutako aurrekontua guztira: 15.000,00 euro.

Eskatutako laguntza: 12.750,00 euro (% 85).

Emandako laguntza: 12.750,00 euro.

Gauzatzeko epea: 2009-2011 urteak.

Ordainketa urteka: 2009an: 2.295,20 euro.

2010ean: 2.102,77 euro.

2011n: 8.352,03 euro.

Diru-laguntza ukatzen zaien eskatzaileen zerrenda eta horretarako arrazoiak

  1. Proiektua epez kanpo aurkezteagatik:

    Aramaioko Udala: «Aramaioko San Sebastián baselizan egin beharreko lanen proiektua idaztea».

    Gaubeako udala: «Espejoko industrialdearen zabalkundeak eragindako gunearen azterketa arkeologikoa (SAUI-2) eta kultura-ondasunen katalogoa berregiteko arau subsidiarioen aldaketarako dokumentua idaztea.»

    Oiartzungo udala: «Arditurriko Plan Berezia idaztea».

Diru-laguntzari uko egin diotela jotzen diren eskatzaileen zerrenda

Aguraingo Udala: Pedro Lope Larreakoaren kantoiaren inguruko Barne Erreformako Plan Bereziaren aldaketa puntuala.

Aguraingo Udala: Zapatari kalean Barne Erreformako Plan Bereziaren aldaketa puntuala (Azkarraga Etxearen lorategiko horma).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik