Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko ekainaren 23koa, Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 750/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion PCA-336/2009/V espedientea, prozedura laburtua, Bilboko Administrazioarekiko Auzitarako 5. Epaitegira bidaltzea xedatzen duena, eta balizko interesdunei aipaturiko epaitegi horretan agertzeko dei egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko ekainaren 23koa, Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 750/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion PCA-336/2009/V espedientea, prozedura laburtua, Bilboko Administrazioarekiko Auzitarako 5. Epaitegira bidaltzea xedatzen duena, eta balizko interesdunei aipaturiko epaitegi horretan agertzeko dei egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 4163
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/23
  • Argitaratze-data: 2009/07/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bilboko Administrazioarekiko Auzitarako 5. Epaitegiak, 750/09 prozedura laburtua, administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea bidaltzeko eskatu du. Ertzaintzako funtzionario batek jarri du auzi-errekurtso hori, hain zuzen ere Segurtasun sailburuordeak 2009ko urtarrilaren 9an emandako Ebazpenaren aurka. Aldi berean, sailburuordearen ebazpen horrek Giza Baliabideetako zuzendariaren 2008ko irailaren 8ko Ebazpenaren aurka jarritako Gorabidezko Errekurtsoa gaitzetsi zuen. Halaber, Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen haren bidez, Brigada Mugikorreko Unitatearen Soin Hezkuntzako Instruktore lanpostura atxikitzeko eskaera gaitzetsi zen.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 8ko 364/2005 Dekretuaren 7. artikuluan Lege Araubideko Zuzendaritza honi esleitzen zaizkion eskumenen arabera,

  1. Eskaturiko administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzitarako 5. Epaitegira bidaltzea.

  2. Aipaturiko espedientean interesen bat izan dezaketenei dei egitea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bederatziko eguneko epean, Bilboko Administrazioarekiko Auzitarako 5. Epaitegian ager daitezen euren bidezko interesen alde egiteko.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 23a.

    Araubide Juridikoaren zuzendaria,

    IÑAKI CALONGE CRESPO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik