- EBAZPENA, 2009ko ekainaren 24koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako hirigintzako ikastaroen erakundeetako eta/edo enpresetako praktika-aldia arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko ekainaren 24koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako hirigintzako ikastaroen erakundeetako eta/edo enpresetako praktika-aldia arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 129
- Hurrenkera-zk.: 3909
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/24
- Argitaratze-data: 2009/07/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
2008ko ekitaldian, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2008ko maiatzaren 20ko Ebazpena eman zuen eta, horren bidez, dei egin zen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen menpekoa den Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) Bilbon antolatutako Hirigintzako XXVII. ikastaroa eta Donostia-San Sebastiánen antolatutako Hirigintzako XXVIII. ikastaroa egiteko. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2008ko ekainaren 18an, 115. zenbakian.
Ikastaro horien barruan, erakundeetan eta/edo enpresetan praktikak egiteko denboraldia ezarri da hirigintza-arloan gutxienez sei hileko esperientziarik ez duten ikasleentzat.
Hortaz, bada, hauxe
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen menpekoa den Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatu dituen Hirigintzako XXVII. eta XXVIII. ikastaroetako ikasleek erakundeetan eta/edo enpresetan praktikak egiteko deialdia onestea.
2008-2009 ikasturteko iraupen luzeko hirigintza-ikastaroetako ikasleek, hain zuzen, Hirigintzako XXVII. ikastaroko (Bilbao) eta Hirigintzako XXVIII. ikastaroko (Donostia-San Sebastián) ikasleek hirigintza-gaietan ikasi dituztenen erabilera sustatu eta bultzatzea. Horretarako, aukerako eta borondatezko praktika-aldiak antolatzen dira erakunde publikoetan eta/edo enpresetan, ikasleek zuzenean jakin ahal izan dezaten arlo publikoko hirigintza- jardueraren berri.
Praktikak egiteko joan-etorriak egin behar dituztenentzat, diru-laguntzak ezarri dira.
Onuradunak Hirigintzako XXVII. ikastaroko (Bilbao) eta Hirigintzako XXVIII. ikastaroko (Donostia-San Sebastián) ikasleak izango dira, betiere, deialdi hauetako edo aurreko deialdietako sei moduluetatik gutxienez bost gainditu badituzte eta hirigintza arloko sei hileko lanbide-eskarmenturik ez badute.
Ikasleek praktikak egin ahal izango dituzte, hala nahi izanez gero. Praktika horiek egin ahal izateko, ondoren aipatutako baldintza guzti-guztiak bete beharko dituzte:
Adinez 32 urtetik beherakoa izatea.
Sei hilabetetik gorako lanbide-esperientziarik ez izatea hirigintza-gaietan.
Praktikak egiteko ikasleak aukeratzerakoan, bost moduluetan, edota dagokionean sei moduluetan guztira batu dituzten puntuaziorik onenak hartuko dira aintzakotzat. Dena dela, praktikak egin ahal izateko, instituzioek edota erakundeek praktikako langileak edukitzeko eskabidea aurkeztu beharko dute aurrena. Aurreko deialdian betebehar guztiak bete arren haurdunaldia zela-eta praktikak egin ezin izan zituzten ikasleek ere izango dute aukera oraingo deialdi honetan egiteko.
Praktika-aldiak bost hilabeteko iraupena izango du gutxi gorabehera, hau da, 600 ordu iraungo du gutxi gorabehera (kodea: 2008-cu-37, Bilbao, eta 2008-cu-67, Donostia-San Sebastián). Ikasleak hartzen dituen erakundeak eta/edo enpresak eta LHIEEk egingo dute praktika-aldien ebaluazioa. Praktikak egiteko esleipendun izan den ikasleak praktika horiek bukatzeko konpromisoa hartu behar du.
Ikasleei erakundeak esleitzeko, moduluetako azterketak balioestean eskuratu duten puntuazioa hartuko da aintzat.
Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen bat izan duten pertsona fisikoak ezin dira deialdi honetara aurkeztu, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehazpenak ere barruan direla.
Goi mailako unibertsitateko titulazioa eta hirigintzako prestakuntza duten ikasleak praktikak egiteko hartu nahi dituzten euskal administrazio publikoak edo enpresak izango dira erakunde hartzaileak. Praktika-aldia gutxi gorabehera 600 ordukoa izango da (bost hilabete, gutxi gorabehera).
Erakunde eta/edo enpresa hartzaileak ez du inolako erantzukizunik izango praktiketako ikasleak hartzeagatik.
Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen bat izan duten pertsona fisikoak ezin dira deialdi honetara aurkeztu, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehazpenak ere barruan direla.
Goi mailako unibertsitateko titulazioa eta hirigintzako ezagupen teoriko garrantzitsuak dituen pertsona bat hirigintzaren eta/edo ingurumenaren arloan praktikak egiteko hartu nahi duten eta dagokion eskaera egiten duten EAEko erakunde publikoek izango dute lehentasuna praktiketako ikasleak hartzeko. Praktika-aldia gutxi gorabehera 600 ordukoa izango da (gutxi gorabehera, bost hilabete), eta 2009ko abenduaren 31 baino lehen egin beharko da. Ondorio horretarako, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak toki- eta foru-erakundeei eta Eusko Jaurlaritzaren beste sail batzuei aukera emango die praktiketako ikasleak edukitzeko. Era berean, hirigintzaren eta/edo ingurumenaren esparruari lotutako enpresek praktiketako ikasleak eduki ahal izango dituzte, erakundeek dituzten baldintza berberekin.
Ikaslea hartzen duen erakundeak edo enpresak praktiketako arduraduna izendatuko du; praktiketako arduraduna praktiketako ikaslea bideratzeaz, zuzentzeaz eta ikuskatzeaz arduratuko da.
Praktikak bukatzean, arduradunak txosten berezi bat egin beharko du alderdi hauek azaltzeko: praktiketako pertsonak bete duen zereginaren zer-nolakoak, lortu duen prestakuntza-maila eta praktika-aldiaren balorazioa. Txosten hori Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolari bidali beharko dio, hilabeteko epean, praktika-aldia bukatzen denetik hasita.
Hala ere, praktikak egin ahal izateko, erakundeek eta/edo enpresek praktikako langileak edukitzeko eskabidea aurkeztu beharko dute aurrena.
Praktiketako ikasleek laguntza teknikoa eta/edo juridikoa emango dute, bakoitzak duen unibertsitateko titulazioaren arabera, hirigintzako gaietan, eta, salbuespenez, erakundeak eta/edo enpresak horrela agintzen badie, ingurumeneko gaietan ere bai.
Nolanahi ere, ikasleek lanbide-jarduera eta funtzionarioen jarduna arautzen dituzten arauak errespetatu beharko dituzte; bereziki lanbide-isilpekotasuna bete-betean gorde beharko dute. Hala, beraz, praktiketan egindako lanak ez dio ikasleari lanbide-erantzukizunik sortuko.
Praktika-aldia 2009ko abenduaren 31 baino lehen egin behar da.
Praktiken ordutegiak, erakundearen edo enpresaren lan-ordutegiarekin bat etorrita, praktikak egiteko aukera eman behar du; ikasleak zazpi orduko lanaldia egin behar du egunean nahitaez, eta guztira gutxi gorabehera 600 orduko praktika-aldia bete.
Ikasleak bi txosten egin behar ditu bera hartu duen erakundean edo enpresan bete duen zeregina azaltzeko. Lehendabiziko txostena 2009ko urriaren 30a baino lehenago entregatu behar du; bigarrena, 2009ko abenduaren 15 eta 20 tartean igorri behar du Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolara.
Erakundeek edota enpresek 600 ordu gutxi gorabehera, praktikak egiten eman ditzaketen ikasleen zerrenda eskatu ahal diote IVAPen menpe dagoen LHIEEri.
2009ko ekitaldian, gehienez 24.000 euro bideratuko dira Hirigintzako XXVII. ikastarorako (Bilbao), eta beste horrenbeste Hirigintzako XXVIII. ikastarorako (Donostia-San Sebastián), EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarrita dagoen partidaren kargura.
Aurreikuspenen arabera, 12 ikaslek egingo dituzte praktikak, ikastaro bakoitzeko, eta, hortaz, ikasle bakoitzak 2.000,00 euro jasoko ditu gehienez. Alabaina, jasotzen diren eskabideen arabera, ikasle gehiago har daiteke, eta, beraz, hala izatekotan, laguntzetarako bideratutako guztizko zenbatekoa hainbanatuko da onartutako eskabide guztien artean.
Praktiken ordainketa dena batera egingo da 2009ko abenduaren 31 iritsi aurretik, hau da, ordainketa bakarra egingo da beka osorik burutu ondoren eta, betiere, egindako praktikei buruz ikasle bakoitzak idatzi behar duen azken txostena aurkeztu ondoren.
Oro har, arau orokor modura, praktikei dagokien laguntza jasotzeko eskubide izateko, beharrezkoa izango da, nahitaez, praktikak erabat bukatu izatea; praktikak amaitu ezean, ez da sortuko inolako eskubiderik.
Ildo beretik, praktikak hasi eta lehendabiziko hamar egunen barruan ikasleren batek praktikak egiteari uko egingo badio, eta horren ordez praktikak egitera doan ikasleak geratzen den praktika-aldi osoa burutzen badu, praktikak erabat amaitu direla ulertuko da.
Salbuespen modura, praktikak zati batean egin direla onar daiteke baldin eta, ikaslea hartzeko eta praktikak egiteko ardura duen erakundeari eta/edo enpresari egotz dakizkiokeen arrazoiak direla-eta, ikasleak ezinezko izan duenean praktikak amaitzea: horrelakoetan, egindako praktika-aldiari dagokion zati proportzionala ordainduko zaio.
Praktikak egiteko laguntza horrek eta, orobat, ikaslearen egonaldiak eta egiten duen jarduerak ez dute inolako lan-, lanbide-edo zerbitzu-harremanik sortuko ikaslearen eta Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren buru den Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artean ere; izan ere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea bera erakunde horrekin lankidetzan aritzea erabaki duena.
Ebazpen honetan aipatzen diren praktikak egingo eta laguntzak jasoko dituzten ikasleek eskabideak aurkeztu beharko dituzte, I. eranskinean jasotako ereduei jarraiki.
Era berean «Datuen Alta/Hirugarren Interesduna» inprimakia bete behar da nahitaez; interesdunak sinatuta eta bankuak edo kutxak oniritzia emanda entregatu beharko da, II. eranskinean jasotako ereduari jarraiki.
Hauek ere erantsiko dira: NANaren kopia, errolda-egiaztagiria eta eguneratutako curriculum vitaea.
Erakundeek edo/eta enpresek III. eranskinean jasotako eskabidea bete beharko dute.
Eskabideak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari bidaliko dizkiote, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen menpekoa den Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Eskolaren egoitzara (helbidea: Errekalde zumarkalea 18, 1.a, 48009, Bilbao; telefonoa: 94 403 16 00/04; faxa: 94 403 16 01; www.ivap.euskadi.net; posta elektronikoa: evetu@ivap.es).
Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aipatutako edozein modutan aurkeztu daitezke eskabideak.
Aurkeztutako eskabidean akatsen bat badago edo eskabideak zehaztasunik gabekoak badira, eskatzaileari horren berri jakinaraziko zaio eta 10 eguneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko.
Ikasleek eta erakundeek edota enpresek 31 egun naturaleko epea izango dute deialdi honetako eskabideak aurkezteko, betiere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
LHIEE menpe duen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan jasotako diru-laguntzak kudeatzea.
Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolako koordinatzaileak izango du, azken batean, ikasleen goi-mailako zuzendaritzaren ardura.
Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzari buruzko ebazpena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak emango du, EVETUko Kontseilu Errektorearen proposamena ikusita, gehienez bi hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Ebazpen horretan bertan, esleipen-hartzaile izango diren ikasleen zerrendarekin batera, ordezkoen beste bat argitara daiteke, ikastaldian lortutako emaitzen batez bestekoaren arabera ordenatua, lehen multzokoren batek uko egiten badu ere.
Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie banan-banan, eta, era berean, jendeak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, epe hori amaitu ondoren interesdunari ebazpenaren berri eman ez bazaio, eskabideari uko egin zaiola ulertuko da.
Adjudikazio-hartzaileei praktikak halako edo bestelako erakundeetan edo enpresetan egitea proposatuko zaie, eta onartu beharko dute proposamena. Izan ere, erakundeek edo enpresek ez diote Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolari beti eskaintza bera egiten, eta ez da erraza izaten hartara egokitzea. Hortaz, inork proposamenen bati ezezkoa ematen baldin badio, praktikak egiteko eskabidea atzera botako zaio. Praktika-aldia onartzeaz gainera, onuradunak berariaz onartu beharko du eman zaion laguntza.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartuak) ezarritako betebehar guztiak bete behar dituzte adjudikazio-hartzaileek.
Orobat, diru-laguntzak duen helburua bete beharko dute, eta, praktiketara joateaz gain, etekina atera beharko diete.
Onuradunek zorrotz bete beharko dute bidegabe jasotako diru-kopuruak itzultzeko beharra ezartzen duen araubide orokorra; eta, era berean, dagozkien berandutza-interesak ordaindu beharko dituzte, eta berezkoak dituzten eginbeharrak ez betetzeagatik finkatutako zigorrak ezarriko zaizkie.
Hargatik, praktikak egin bitartean arazoren bat sortzen bada eta, hori dela-eta, ikasleak praktikak egiten jarraitzerik ez badu, horren berri eman beharko dio Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolako koordinatzaileari gehienez egutegiko hamar eguneko epean. Jakinarazpena idatziz egingo du. Hamar eguneko epean berariazko jakinarazpenik egin ezik, emandako adjudikazioa baliogabetuta geratuko da.
Praktikak egiteko laguntzarik ezin izango da eman, baldin eta diru publikoetatik eginkizun berbera egiteko laguntzak jasotzen badira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak aseguru bana egingo die praktiketako ikasleei istripu-, elbarritasun- edo heriotza-kasuetarako.
Deialdi honetako parte-hartzaileen datu pertsonalak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen fitxategi automatizatu batean sartuko dira, behar den moduan tratatzeko, eta, hartara, kudeatu ahal izateko. Fitxategi horrek datu pertsonalak babesteari buruzko legeriak xedatzen duena bete beharko du. Datuen kontra agertzeko, eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea baliatu nahi duten pertsonek IVAPen Idazkaritza Nagusira jo dezakete.
Lehenengoa. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari edo Justizia eta Herri Administrazio sailburuari jar dakioke. Errekurtsoari buruz berariaz ebazpenik ematen ez bada, ukatutzat joko da.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 24a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.
2008-2009 deialdia
SOLICITUD DE PRÁCTICAS PREVISTAS
EN EL XXVII y XXVIII CURSO DE URBANISMO (ALUMNADO)
Convocatoria 2008-2009
Eskatzailearen datuak / Datos de la persona solicitante.
NAN
DNI Jaiotze-data
Fecha de nacimiento
Lehenengo abizena
Primer apellido
Bigarren abizena
Segundo apellido
Izena
Nombre
Titulazioa
Titulación académica
Unibertsitate-titulua lortu den urtea
Año de obtención de título universitario
Zein ikastaroko ikasle den
Alumno del Hirigintzako XXVII. ikastaroa (Bilbao)
XXVII Curso de Urbanismo (Bilbao)
Hirigintzako XXVIII. ikastaroa (Donostia-San Sebastián)
XXVI Curso de Urbanismo (Donostia-San Sebastián)
Beste edizio batzuk
Otras ediciones
Euskara-maila
Nivel de euskera Altua/Alto Erdi mailakoa / Medio Baxua/Bajo
Egiaztatutako titulazioa
Titulación acreditada:
Eskaitzailearen helbidea / Domicilio particular del solicitante.
Helbidea (Kalea. zkia. solairua
Direccion postal (Calle, n.º, piso)
PK eta herria
CP y población
Telefono zenbakia(k)
Número(s) de teléfono
Posta elektronikoa
Correo electrónico
Baimena ematen dut hirigintza, ingurumen eta/edo lurralde antolamenduaren arloan lan-eskaintza egiten duten erakundeei eta/edo enpresei nire datuak emateko / Presto mi consentimiento para la cesión de mis datos a Instituciones y/o empresas ofertantes de empleo en materia urbanística, medio ambiental y/o territorial.
Bai/Sí Ez/No
Baimena ematen dut erakundeei eta/edo enpresei nire datuak emateko, prestakuntza-jardueren emaitzei buruzko ebaluazio-inkestak egiteko / Presto mi consentimiento para la cesión de mis datos a Instituciones y/o empresas para la realización de encuestas de evaluación sobre los resultados de las actividades formativas.
Bai/Sí Ez/No
Zinpeko aitorpenak / Declaraciones juradas.
Zin dagit ez nagoela diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren batean edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen batean, ezta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoetan ere / Declaro bajo juramento no estar incurso/a en ninguna prohibición o en sanción administrativa o penal que conlleve la imposibilidad de obtención de subvención o ayuda pública, incluida la establecida en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, de 2005, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.
Zin dagit hirigintza-zerbitzuetan edo horri loturiko lanetan sei hilabete baino gehiago Bai / Ez aritu naizela / Declaro bajo juramento que Sí / No dispongo de una experiencia superior a seis meses en servicios de urbanismo o actividad profesional directamente vinculada al mismo.
Zin dagit eginkizun berbera egiteko diru publikoetatik beste diru-laguntzarik jasotzen ez dudala / Declaro bajo juramento que no recibo ninguna otra subvención o ayuda proveniente de fondos públicos para la misma causa.
ESKATZEN DU / SOLICITA:
Hirigintzako praktikak egitea / Realizar las prácticas de urbanismo
Oharrak/Observaciones
Izaera pertsonaleko datuen politikari dagokionez, baimena ematen dut nire datuak 15/1999 Legean eta haren erregelamendu-garapenean eta Eusko Jaurlaritzak hartutako beste hainbat xedapenetan jasotzen den eran eta haietan ezartzen diren zuzeneko mugekin erabil daitezen. Baimena ematen dut arestian adierazitako eta IVAPen datu-basean ageri diren nire datu pertsonalak, LHIEEri dagokionez, honetarako balio dezaten: IVAP-LHIEEren ikastaro eta bekak kudeatzeko, deialdian ezarri moduan.
Izaera pertsonaleko nire datuak ematean, inolako zalantzarik gabe baimentzen dut IVAPek datuon trataera informatizatua egitea edo ez, arestian aipatutako xedeetarako. Era berean, berariazko baimena ematen dut IVAPen erabiliak izateko jakinaraz daitezen, arestian aipatutako zerbitzuak eskaintzeko bada.
En cuanto a la política de protección de datos de caracter personal, consiento que mis datos sean utilizados en la forma y con las limitaciones directas que recoge la Ley 15/1999 y su su desarrollo reglamentario y las diversas disposiciones adoptadas por el Gobierno Vasco. Consiento que mis datos personales arriba indicados y obrantes en las bases de datos del IVAP, en lo relativo a la EVETU, sirvan para gestionar los cursos y becas del IVAP-EVETU, conforme a lo establecido en la convocatoria.
Al facilitar mis datos de carácter personal consiento inequivocamente el tratamiento informatizado o no de los mismos por el IVAP para los fines anteriormente citados. Asimismo presto mi consentimiento expreso para que mis datos puedan ser comunicados para su utilización en el IVAP con el fin de la prestación de los servicios antes indicados.
Lekua eta data / Lugar y fecha
Izp./Fdo.
HERRI-ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEKO ZUZENDARIA
ILMA. SRA. DIRECTORA DEL INSTITUTO VASCO DE ADMINISTRACIÓN PÚBLICA-
Errekalde zumarkalea, 18 1, 48009 Bilbao - Tel.: 94 403 16 00/04. Fax: 94 403 16 01
www.ivap.euskadi.net E-mail:evetu@ivap.es
Inprimaki honetan jasotako datu pertsonalak datu pertsonalen fitxategi automatizatu baten barruan sartuko dira, eta fitxategi horren helburua prestakuntzako ikastaroak eta bekak kudeatzea eta, halaber, prestakuntzako jarduerak egitea izango da. Fitxategi honen arduraduna IVAPeko zuzendaria da. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak arautu duen moduan, datuetara heltzeko, datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, eta datuen aurka egiteko eskubideak baliatu nahi izanez gero, jo ezazu Idazkaritza Orokorrera: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Los datos personales contenidos en este formulario formarán parte de un fichero automatizado de datos personales cuyo objeto será la gestión de cursos de formación, becas, así como de realización de prácticas de las mismas. La responsable de este fichero es la Directora del IVAP. Para ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición regulados por la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, podrán dirigirse a la Secretaría General: c/ Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Datuen Alta / Hirugarren interesatua
Alta de datos / Tercero/a interesado/a
Hirugarrena identifikatzeko datuak
Datos identificativos del/de la tercero/a
NAN/IFK
DNI/CIF
Bi abizenak eta izena / Sozietatearen izena
Dos apellidos y nombre / Razón social
Helbideratze-datuak
Datos de domiciliación
Helbidea/Domicilio
Posta kodea / Udala
Código postal / Población
Lurraldea/Provincia
Bankuaren datuak / Datos bancarios
Bankua/Banco Agentzia/Agencia KD/DC K/korrontea / C/corriente
Jabea/Titular
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Sinadura eta zigilua
Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero/a
Sinadura eta zigilua
Sello y firma Sailaren onespena
º B.º departamento
Baimendutako sinadura
Firma autorizada
Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.
Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.
En cumplimiento de lo dispuesto de la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.
2008-2009 deialdia
SOLICITUD DE INSTITUCIONES Y/O EMPRESAS PARA ACOGER EN PRÁCTICAS A ALUMNOS y ALUMNAS DE LOS XXVII Y XXVIII CURSOS DE URBANISMO (INSTITUCIONES Y/O EMPRESAS)
Convocatoria 2008-2009
Erakunde edo enpresa eskatzailearen datuak / Datos de la institución o empresa solicitante
Erakunde edo enpresa
Institucion o empresa
Helbidea/Dirección
IFK/CIF
Alkatearen izena
Enpresaren arduraduna
Nombre del alcalde y/o responsable de la empresa
Nork egiten du eskabidea
Quien realiza la solicitud
Praktiken tutorea
Tutor de la prácticas
Telefono zenbakia(k)
Número(s) de teléfono
Fax zenbakia(k)
Número(s) de fax
mail
Web orria / Página WEB
Zinpeko aitorpena / Declaración jurada
Zin dagit ez nagoela diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren batean edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen batean, ezta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoetan ere / Declaro bajo juramento no estar incurso/a en ninguna prohibición o en sanción administrativa o penal que conlleve la imposibilidad de obtención de subvención o ayuda pública, incluida la establecida en la Ley 4/2005, de 18 de febrero de 2005, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.
ESKATZEN DU / SOLICITA:
Praktikak egiteko ikaskeak jasotzea / Recibir alumnas y alumnos en prácticas,
Zenbat ikasle eskatzen diren / N.º de alumnos y alumnas solicitados:
Eskatzen zaien titulazioa / Titulación requerida:
Euskararen ezagutzak / Conocimientos de euskera:
Oharrak/Observaciones:
Lekua eta data / Lugar y fecha
Izp./Fdo.
Deialdi honetara biltzen diren eskatzaileek onartu egiten dute ebazpenaren helburua betetzeko jasoko diren datu pertsonalen tratamendua. Hori dela eta, onartu egiten dute IVAPek datuak jasotzea eta dagozkien erakundeei jakinaraztea dagokienez ere.
Inprimaki honetan jasotako datu pertsonalak datu pertsonalen fitxategi automatizatu baten barruan sartuko dira, eta fitxategi horren helburua prestakuntzako ikastaroak eta bekak kudeatzea eta, halaber, prestakuntzako jarduerak egitea izango da. Fitxategi honen arduraduna IVAPeko zuzendaria da. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak arautu duen moduan, datuetara heltzeko, datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, eta datuen aurka egiteko eskubideak baliatu nahi izanez gero, jo ezazu Idazkaritza Orokorrera: Donostia 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Los solicitantes que participen en esta convocatoria autorizan el procesamiento de datos personales llevado a cabo para el cumplimiento del objetivo de esta Resolución. De igual manera, autorizan la recogida de datos y puesta a disposición de los entes públicos correspondientes.
Los datos personales contenidos en este formulario formarán parte de un fichero automatizado de datos personales cuyo objeto será la gestión de cursos de formación, becas, así como de realización de prácticas de las mismas. La responsable de este fichero es la Directora del IVAP. Para ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición regulados por la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, podrán dirigirse a la Secretaría General: c/ Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
HERRI-ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEKO ZUZENDARIA
ILMA. SRA. DIRECTORA DEL INSTITUTO VASCO DE ADMINISTRACIÓN PÚBLICA-
Errekalde zumarkalea, 18 1, / 48009 Bilbao - Tel.: 94 403 16 00/04.Fax.: 94 403 16 01
www.ivap.euskadi.net E-mail: evetu@ivap.es


