- EBAZPENA, 2009ko ekainaren 24koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuei aurrea hartzeko sistema enpresarialak ezartzeko OHSAS 18001 ziurtagiria eskuratu edo berritzeko diru-laguntzak emateko dei - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko ekainaren 24koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuei aurrea hartzeko sistema enpresarialak ezartzeko OHSAS 18001 ziurtagiria eskuratu edo berritzeko diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: OSALAN; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 134
- Hurrenkera-zk.: 4022
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/24
- Argitaratze-data: 2009/07/15
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko 5.1 artikuluan ezartzen denez, laneko baldintzen hobekuntza sustatzeko helburua izan beharko du prebentzioaren arloko politikan, hain justu ere, lanean, beharginen segurtasuna eta osasuna hobeto babestearren.
Lege bereko 5. artikuluaren 3. paragrafoan, ezartzen da Herri Administrazioek ekintzak sustatuko dituztela laneko segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko, laneko arriskuak murrizteko, babesteko modu berriak ikertzeko edo bultzatzeko, eta prebentziorako egitura eraginkorrak sustatzeko. Horretarako, programa espezifikoak ezarri ahal izango dituzte, erregelamendu bidez zehaztuko diren pizgarrien bidez gauzatu ahal izango direnak.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari dagozkio aipatu funtzioak; izan ere, erakunde hori sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legean eta haren funtzionamendu eta egituraren Erregelamendua onartzen dituen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriaz, laneko segurtasun, higiene, ingurumen eta osasunaren arloetako politikak Erkidegoko botere publikoek ezarritakoak kudeatzea baita haren xedea, hain justu ere, jatorrian bertan, lanaren inguruneko arriskuen kausak kentzeko eta, hala ezin bada, ahalik eta gehien murrizteko.
Hori dela-eta, Osalanen Pan Estrategikoan finkatutako helburu behinenen artean dira: lan-merkatuan diren eta izango diren parteen artean, enpresa-kudeaketan integratutako prebentzio kultura unibertsala txertatzea; eta bai ezagutzak sortu eta metatzea sustatzea ere, baldin eta prebentzioko sistema, teknika eta tresnak aplikatzerakoan eragileei haiek baliagarriak bazaizkie. Hartarako, laneko arriskuak kudeatzeko enpresa-sistemak lotzearren, OHSAS 18001 ziurtagiria lortu edo berritzeko dirulaguntzak xedapen honetan zehaztu bezala emanez, bidezkoa da enpresa-kudeaketan prebentzio-kultura sustatu eta bizkortzea.
Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2009ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legea onartuta, hau
Ebazpen honen helburua hauxe da: 2009ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan kokaturiko enpresa pribatuei edo enpresa-taldeei Osalanek emango dizkien diru-laguntzak arautzea, hain zuzen ere OHSAS 18001 espezifikazioen araberako ziurtagiria lortu edo berritzera bideratutako ekintzak gauzatzeko.
Ebazpen honen helburua bete dadin, 905.000 euro erabiliko dira, eta Osalanen 2009. urteko aurrekontuko 31130 programako kontu-sailaren bidez kokatuko dira aurrekontuan. Zenbateko hori gehitu ahal izango da, baldin eta indarrean dagoen legeekin bat etorriz aurrekontu-aldaketak onartzen badira, betiere aurkeztutako eskabideak ebatzi baino lehen eginez gero aldaketa horiek. Horren berri, Osalaneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez emango da.
Ebazpen honetan zehaztutako laguntzen onuradunak honakoak izan daitezke: Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko enpresa pribatuek edo enpresa-taldeak, baldin eta euren lantokiak erkidego horretan badituzte.
Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak ez-itzulgarri kontsideratuko dira, eta honetarako erabili beharko dira: OHSAS 18001 espezifikazioen araberako ziurtagiria ezarri, lortu edo berritzeko egindako gastu arrunta laguntzeko, jarraian zehazten diren sistema eta modeloen bitartez:
Laneko arriskuen arloko sistema enpresarialak ezartzeko lehenago ere diru-laguntzak jaso dituzten enpresak, eta OHSAS 18001 ziurtagiria lehenengoz lortua dutenak edo lortuko dutenak, betiere 2008ko azaroaren 15etik 2009ko urriaren 16rako tartean.
Laneko arriskuen arloko sistema enpresarialak ezartzeko lehenago diru-laguntzarik jaso ez duten eta OHSAS 18001 ziurtagiria lehenengoz lortua dutenak edo lortuko dutenak, betiere 2008ko azaroaren 15etik 2009ko urriaren 16rako tartean.
2008ko azaroaren 15a baino lehen OHSAS 18001 ziurtagiria lortu, eta 2008ko azaroaren 15etik 2009ko urriaren 16ra bitartean berritzen dutenak.
Ziurtagiri-arloan prestigio aitortua duten enpresek (ENACek kreditatutako Kalitate Sistemen Ziurtapenerako entitateek eta Ingurumen Kudeaketaren Ziurtapenerako Entitateek) emandako ziurtagirien bidez justifikatu beharko dira diruz laguntzeko egintzak. Ziurtagiri horien bitartez egiaztatu beharko da OHSAS 18001 ziurtagiriaren espezifikazioekin bat ezarria dela laneko arriskuak kudeatzeko sistema; bestela, lurralde nazionalerako baimena duen auditoretza-entitate baten ziurtagiri bidez edo Euskal Autonomia Erkidegoak baimendutako auditoretza-enpresa batenaren bidez ere egiaztatu daiteke. Edonola ere, ziurtagiri horietan, auditoretza-enpresek egiaztatu egin beharko dute: diru-laguntza eskatzen duen enpresak laneko arriskuen arloan gauzatu duen kudeaketa-sistema ezarria dela eta OHSAS 18001 delakoarekin bat datorrela.
Behin betiko baimenik ez badute, ez dira onartuko auditoretza-entitateak emandako ziurtagiriak.
Egintza gauzatzen bada, baina gorago zehaztu ziurtagiria ez badu lortzen, ez da diruz lagunduko. Izan ere, ziurtagiri horretan argi eta garbi jaso behar da sistema ezarria dela eta OHSAS 18001 delakoaren araberakoa dela
Era berean, aurreko hiru urteetako edozeinetan laneko arriskuak kudeatzeko sistemak ezartzeko laguntzaren bat jaso duten enpresei ez zaie diru-laguntzarik emango.
Ebazpen honetan jasotako erregimenaren arabera, honako hauek dira diruz lagun daitezkeen gastuak: 8. artikuluko 2. paragrafoan aipatzen den aurrekontu xehatuan jasotako funtzionamendu-gastu arruntak, baldin eta, zalantzarik gabe, OHSAS 18001 ziurtagiria lortu edo berritzeko badira.
Antolamendu-modalitateari dagokionez enpresak egin behar duen arauzko auditoretzari doazkin gastuak ez dira diruz lagunduko, sekula ere ez.
Eskabidea egiten duen entitateak aurkeztutako aurrekontuan, artikulu honen arabera diruz lagun ezin diren gastuak jasotzen badira, diruz lagun daitekeen gastu-aurrekontua zehazteko, gastu haiek kenduko egingo zaizkio, izan ere, hala diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko oinarria izango baita.
Deialdi hau finantzatzera bideratutako kredituaren zenbatekoa honelaxe banatuko da: aurreko artikuluko 1. paragrafoko a), b) eta c) idatz-zatietan zehaztutako sistema eta modeloen arabera, betiere ondokoarekin bat etorriz:
4. artikuluko 1. puntuko a) kasurako: enpresei emandako diru-laguntzak ezin daitezke izan diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 75etik gorakoak, 6.000 euroko mugarekin.
4. artikuluko 1. puntuko b) kasurako: enpresei emandako diru-laguntzak ezin daitezke izan diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 75etik gorakoak, 12.000 euroko mugarekin.
4. artikuluko 1. puntuko c) kasurako: enpresei emandako diru-laguntzak ezin daitezke izan diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 75etik gorakoak, 4.000 euroko mugarekin.
Enpresa batek bakarrik ezin du jaso 12.000 eurotik gorako diru-laguntza.
Artikulu honetako 1. paragrafoan zehaztutako gehienezko zenbatekoak aintzat hartuta, goragoko paragrafoetan adierazitako zuzkidurak ez badira aski aurkeztutako eskabide guztiei aurre egiteko, eskatutako betekizunak konplituta aurkeztutako eskabideen artean banatuko dira zuzkidura horiek, hain zuzen ere hasieran bakoitzarentzako kalkulatutako kopuruen proportzio berean.
Administrazio honek, beste administrazio batzuek edo beste entitate publiko nahiz pribatu batzuek helburu bererako emandako diru-laguntzak bateragarriak dira deialdi honetan araututako diru-laguntzekin. Edonola ere, erakunde onuradunek Osalani jakinarazi beharko diote beste laguntza horiek lortu dituztela.
Emandako laguntza eta diru-laguntzen zenbatekoek gehi egintza bererako emandako beste diru-laguntza batzuek ezin izango dute gainditu gauzatutako egintzaren guztizko kostuaren % 100. Guztizko kostu hori gainditzen bada, gaindikin horren bateraezintasuna deklaratuko da, eta Osalanek eman beharreko laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da.
Dirulaguntza-eskabideak eredu normalizatuan aurkeztu behar dira; ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da eredua. Eskabide horiek, nahitaezko dokumentazioarekin batera, Osalanen egoitzan aurkeztu behar dira -Dinamitaren bidea, z.g., 48903 Gurutzeta-Barakaldo (Bizkaia), edo Araba, Bizkai edo Gipuzkoako Lurralde Zentroetan, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuz.
Eskabideak aurkezteko epea 2009ko urriaren 16an amaituko da.
Eskabideak Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari igorriko zaizkio, honako dokumentazio honekin batera:
Administrazio-agiriak:
Eskabide normalizatua (I. eranskina).
Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarena, edota behar den entitatearena Sozietate Kooperatiben kasuan, egiaztatzeko laguntza eskatzen duen entitateak beteta dituela dagozkion zerga-obligazioak eta bai Gizarte Segurantzarekiko obligazioak ere. Bakarrik eskabidea aurkezteari dagokionez, ordeztu ahal izango da behar bezala zigilatutako idazki batekin, non ziurtapena eskatu izana jasotzen baita. Zor bat atzeratzea lortzen duen entitate edo enpresak ordainketak eguneratuta dauzkala joko da, baina agirien bidez egiaztatu beharko du hori guztia.
Eskatzaileari dagokion ordezkapen-ahalordearen fotokopia.
Erakunde eskatzaileak egindako zinpeko aitorpena (II. eranskina). Aitorpenean honako hau azaldu behar du: diru-laguntzen deialdi honen aurreko bost urteetan erakundea ez dela kondenatua izan epai irmo baten bidez, laneko segurtasun eta osasunaren aurkako delituren bat egiteagatik eta ez duela jaso zehapen irmorik alor horretan arau-hauste administratibo oso larriren bat egiteagatik; halaber, aitorpenean adieraziko du Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera sexu bazterkeriagatik ez dela zigortua izan. Laneko segurtasun eta osasunaren arloko araudiak ezarritako ondoko betekizunak betetzen direla ere azaldu beharko da:
Laneko Arriskuen Ebaluaketa eta Prebentzio Plana egin duela eta, horretarako, prebentzioa antolatzeko modua gauzatu duela Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoari jarraiki. Urteko prebentzio-plangintza egin duela ere azaldu beharko da.
Hala behar duten antolaketa-moduetarako ezarrita dagoen prebentzio-sistemaren auditoria egina duela, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
Baimendutako kanpoko prebentzio-sistemaren, zehazki, espresa eskabide-egileak hitzartua duenaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, non hitzarmena indarrean dela eta hitzartutako espezialitatea jaso beharko diren.
Baimendutako auditoretza-entitatearen ziurtagiria aurkeztu beharko da eta, bertan, jaso beharko da enpresak prebentzio-sistemaren arauzko auditoria egina duela eta hori eguneratua dela.
Entitate eskatzailearen zinpeko aitorpena, hauek jasotzeko: administrazio-zehapen edo zehapen penalik ez dela betetzen ari, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko debekuarekin, eta ez duela horretarako inhabilitatzen duen legezko debekurik jaso.
OHSAS 18001 ziurtagiria, laneko arriskuak kudeatzeko sistema enpresarial bat ezarria duela egiaztatzeko dena, eta egindako gastua egiaztatzeko jatorrizko ordainagiriak, kopia konpultsatuak edo zuzenbidean onartzen den beste edozein agiri. Eta horiek ezin badira aurkeztu eskabidearekin batera, enpresa eskatzailearen konpromisoa, eskabideak aurkezteko epearen barruan aurkezteko 7.2 artikuluan zehazten da epe hori.
Agiri teknikoak: 2008ko azaroaren 15etik 2009ko urriaren 16ra bitartean egindako jardueren deskripzio zehatza, betiere erregulazio honen arabera diruz lagun daitezkeen jarduerak badira; hartarako, jarduerak, enpresak edo lan egin den zentroak bereiziko dira eta haietako bakoitzaren aurrekontua banakatuta jasoko da, hain justu ere ebazpen honetako 4. artikuluan ezarritako sistema eta modeloekin bat etorriz.
Diru-laguntzen eskabideak behar bezala beteta ez badaude edo goragoko artikuluan eskatutako agiririk falta badute, Osalanek entitate eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango dio akatsak zuzentzeko edo agindutako agiriak aurkezteko, eta zera ohartaraziko zaio: eskatutakoa egiten ez badu, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko dela. Osalan, bestalde, behartuta dago eskabideen gainean ebazpen adierazi bat hartzera eta ebazpen hori jakinaraztera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1 eta 42.1 artikuluetan agindutakoaren arabera.
Ebazpen honetan aurreikusitako diru-laguntzen kudeatze-lanak egitea Osalani dagokio.
Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, Osalanen Balorazio Batzorde bat eratuko da, eta kide hauek osatuko dute:
Lehendakaria: Zuzendariorde teknikoa.
Bokalak:
Osalani atxikitako lau teknikari, zuzendariorde teknikoak izendatutakoak.
Idazkaria: izendatutako teknikarietako batek jardungo du hartan.
Balorazio Batzordeak dagokion ebazpen-proposamena helaraziko dio Osalaneko zuzendari nagusiari, berak ebazpen adierazi baten bidez esleituko edo ezeztatuko du eskatutako diru-laguntza, eta ebazpen hori eskabidea egin duten entitateei jakinaraziko zaie.
Ebazpen horrek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Bilboko Administrazioarekiko Auzietako dagokion Epaitegian bi hilabeteko epean; bi kasuetan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Ebazpen honen babespean aurkeztutako eskaerei buruzko ebazpen adierazia emateko eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, ebazpena indarrean sartzen denetik hasita. Epe horretan ebazpen adierazirik eman eta jakinarazi ez bada, eskabideak ukatu egin direla ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Horrek ez du esan nahi, ordea, Administrazioak modu adierazian ebazteko obligaziorik ez duenik.
Publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta artikulu honetako 3. paragrafoan aurreikusitako jakinarazpen adierazi eta banan-banakoaren aurka egin gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eskatutako diru-laguntzak emateko eta ukatzeko Osalaneko zuzendari nagusiaren ebazpena, onuradun entitateei esleitutako zenbatekoak adieraziz. Halaber, emandako diru-laguntza aldatu egin zaien entitateen zerrenda ere argitara emango da.
Ebazpen honetan aurreikusitako erregimenaren babesean emandako diru-laguntzak ordainketa bakar batez pagatuko dira, hain zuzen ere uko adierazirik ez bada, interesatuari prozeduraren ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik harako 15 egun natural igaro ostean.
Diru-laguntza kobratzeko aurkeztu beharreko oinarrizko agiriak hauek dira:
Onartutako aurrekontuan azaltzen diren gastuei dagozkien egiazko egiaztagiriak, jatorrizko fakturak edo konpultsatuak, edo zuzenbidean onartzen den beste edozein agiri.
Dagokion ziurtagiria (OHSAS 18001).
Osalaneko Zuzendaritzak egiaztatu egingo du diru-laguntzaren helburu diren jarduketak gauzatu egin direla eta, horretarako, aurkeztutako material euskarria eta justifikatutako gastuak aztertuko ditu. Bestalde, beharrezkotzat jotzen dituen agiriak eta informazioa eskatu ahal izango ditu.
Aipatutako alderdi horiek guztiak egiaztatu ostean, Osalaneko Zuzendaritzak txosten bat emango du eta, bertan, dagokion diru-laguntzaren likidazioa proposatuko du, betiere egindako gastuaren arabera. Ildo horretatik, diru-laguntzaren behin betiko zenbatekoa honelaxe likidatuko da: onuradunak egindako eta justifikatutako gastu edo jarduerari emate-ebazpenean zehaztutako finantzaketa-ehunekoa aplikatuz.
Diru-laguntza esleitzeko garaian kontuan hartu ziren baldintzak aldatuz gero -betiere, xedea bete dela jotzen bada-, edota Administrazio honek, beste Administrazio Publiko batek edo beste erakunde publikoek zein pribatuek helburu bererako beste diru-laguntzarik edo laguntzarik emanez gero, diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da, erakunde onuraduna izateko ebazpen honetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira. Ondorio horietarako, Osalaneko zuzendari nagusiak aldatzeko behar den ebazpena emango du; bertan, emandako diru-laguntzen diru-kopuruak birdoituko dira eta erakunde onuradunek sobera hartutako zenbatekoak itzuli beharko dituzte.
Egindako eta justifikatutako gastua aurrekontukoa baino txikiagoa bada, exekutatutako kopuruari proportzionalki egokitu zaio diru-laguntza, salbu eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa ez bada egindako eta justifikatutako gastuaren % 75etik gorakoa.
Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzak eman eta ordaintzeko, entitate eskatzaileek egiaztatu egin beharko dute beteta dituztela dagozkien zerga-obligazioak, Ekonomia eta Ogasun Sailak horren inguruan xedatutakoarekin bat, bai eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak ere.
Deialdi honetatik kanpo geratuko dira, era automatikoan, ondoko alderdiak behar bezala egiaztatzen ez dituzten entitate eskatzaileak: batetik, azken bost urteetan laneko segurtasun eta osasunaren aurkako delituengatik edo administrazioko arau-hauste oso larriengatik izandako zigorrei edo zehapenei dagozkien alderdiak eta, bestetik, araudia betetzeari dagozkionak.
Laguntza hauek ematea eta, hala balegokio, ordaintzea honexek baldintzatuko du: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapideetan dagoen itzultzeko edo zehatzeko edozein prozeduraren bukaerak.
Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboaren eraginpean dauden erakundeek ezingo dute parte hartu deialdi honetan, ez eta Emakume eta gizonen berdintasunari buruz otsailaren 18an emandako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera sexu bazterkeriagatik zigortutakoek, edo horretarako ez-gaitzen dituen lege debeku eragozleren baten eraginpean daudenek ere.
Era orokorrean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan jasotako eta kasuaren arabera ezar daitezkeen obligazioak baztertu gabe (testu bategin hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen), diru-laguntzen onuradunek konpromisozko bermeen bidez diru-laguntzak nori emango zaizkion eta zertarako erabiliko diren bermatu beharko dute, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du, eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen ditu).
Osalaneko zerbitzu teknikoek, ebazpen honetan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko eta burututako ekintzak egiaztatzeko, beharrezkoak diren ikuskapen eta kontrol-jarduerak burutu ahal izango dituzte. Alde horretatik, Osalanek, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazioa eman behar dute erakunde onuradunek.
Entitate onuraduna Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan ezarritako kasuetako batean egonez gero, edo ebazpen honetan eta aplika daitezkeen arauetan, eta diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako arauak bete gabe utziz gero, Osalaneko zuzendari nagusiak, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa betez, ebazpen bat emango du, eta ebazpen horren bidez, honako hau deklaratuko du: entitate onuradunak ordaintzeko dauden kopuruak jasotzeko eskubidea galdu duela, eta hala behar izanez gero, ordura arte jasotako diru-kopuruak eta diru-laguntza ordaindutako unetik aurrera dagozkien legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharra daukala, bidezko beste ekintza batzuk bazter utzi gabe. Diru-kopuru horiek herri-dirutzat hartuko dira, dagozkien lege ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan ezarritakoa izango da erantzukizunen erregimena.
Arauak betetzen ez diren kasuetan, emandako diru-laguntza itzultzeko prozedura honako hau izango da:
Osalaneko zuzendari nagusiak jakinaraziko dio diru-laguntza hartzen duen erakundeari prozedura hasi dela eta berau oinarritzen duten zergatiak zein diren, eta 15 egun balioduneko epea emango dio egokitzat jotzen dituen arrazoibideak egin ditzan.
Arrazoibideak hartu ondoren edo epea alegaziorik egin gabe bukatzen bada, Osalaneko zuzendari nagusiak itzultzeko prozedura bukatuko du; ezar daitekeen araudia betetzen ez dela jotzen badu, ebazpena emango du, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharreko diru-kopuruak ordaintzeko beharra adierazteko, jakinarazpena egiten denetik bi hilabeteko epean, gehienez. Epe hori borondatezko epetzat hartuko da. Dirua itzultzeko prozedura ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, gehienez.
Kopuru horiek borondatezko epean itzultzen ez badira, horren berri emango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplika daitekeen lege-araudian xedatutakoa betez.
Minimis araua. Ebazpen honetan ezarritako laguntzek honako arauak errespetatu beharko dituzte: EE Ituneko 87. eta 88. artikuluak mínimis laguntzei aplikatzeari dagokionez (2006-12-28ko EBAO), 2006ko abenduaren 15eko Batzordearen 1998/2006 (EE) Erregelamenduan ezarritako mínimis arauak, eta Europar Batasunaren markoan arlo horretarako emandako beste gida-lerro eta xedapen batzuk. Beraz, Osalanek beharrezko mekanismoa prestatuko du, aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta aurtengo ekitaldian, «de minimis» laguntzen kontzeptupean, ebazpen honetan aurreikusitako laguntzen erregimenaren onuradunek 200.000 eurotik gorako laguntzarik jaso ez dezaten.
Lehena. Errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; hala agintzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkez daiteke, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako dagokion Epaitegian, hil biko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera; hala agintzen da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan.
Bigarrena. Ondorioak.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Barakaldo, 2009ko ekainaren 24a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.
____________________________________________jaunak/andreak, ____________________ NAN zk. duenak. ___________________________________________________________ enpresaren legezko ordezkari denak
Sozietatearen izena IFZ CCC
Sozietatearen helbidea PK:
Udalerria: Lurraldea: Langile-kopurua, guztira
Http:\\______________________________________________________________
Telefonoa Faxa E-posta:
Jarduera-arloa
EJSN-93 Lantokiak Kalea eta zenbakia PK
Udalerria: Lurraldea: Langile-kopurua lan-leku bakoitzean:_____
Harremanetarako pertsona
AURKEZTEN DU
OHSAS 18001 espezifikazioen araberako ziurtapena lortu eta berritzeko egintzak burutzeko diru-laguntza proiektua,
Adierazi gurutze batez zer laguntza-mota eskatzen duzun.
Laneko arriskuen arloko sistema enpresarialak ezartzeko lehenago ere diru-laguntzak jaso dituzten enpresak, eta OHSAS 18001 ziurtagiria lehenengoz lortua dutenak edo lortuko dutenak, betiere 2008ko azaroaren 15etik 2009ko urriaren 16rako tartean.
Laneko arriskuen arloko sistema enpresarialak ezartzeko lehenago diru-laguntzarik jaso ez duten eta OHSAS 18001 ziurtagiria lehenengoz lortua dutenak edo lortuko dutenak, betiere 2008ko azaroaren 15etik 2009ko urriaren 16rako tartean.
2008ko azaroaren 15a baino lehen OHSAS 18001 ziurtagiria lortu, eta 2008ko azaroaren 15etik 2009ko urriaren 16a bitartean berritzen dutenak.
Guztizko diru-zenbatekoa: euro.
Laguntza __________________________ -(a)n dagoen/dauden lan-zentro(et)an erabiliko da.
HONAKO HAU ESKATZEN DU:
2009ko ekainaren 24ko Ebazpenean jasotako diru-laguntzak ematea. Ebazpen hori, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena da eta laneko arriskuei aurrea hartzeko sistema enpresarialak ezartzeko OHSAS 18001 ziurtagiria eskuratu edo berritzeko diru-laguntzak emateko deialdia arautzen du.
___________________n, 2009ko ____________aren __________(a)n
Sinadura eta zigilua
OSALAN-LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNERAKO EUSKAL ERAKUNDEKO ZUZENDARI NAGUSIA
jaunak/andreak, _________________________ NAN zk. duenak. ______________________________ enpresaren izenean IFZ
Hau aitortzen du (ipini «X» bat):
2008ko abenduaren 31n bere plantillak______ langile zituela.
2008ko abenduaren 31n bere fakturazioak _____________ euro egiten zituela.
Deialdi honen data baino lehenagoko bost urteko epealdian, enpresak ez duela zigorrik jaso, epai irmoren bidez, laneko segurtasun eta osasunaren alorrean delituak egin izanagatik, eta ez duela zehapen irmorik jaso arlo horretan arau-urrapen administratibo oso larriak egin izanagatik.
Laneko Arriskuei aurrea hartzeko Plana eta lan arriskuen ebaluaketa egin dituela, eta prebentziorako urteko jarduera egin duela.
Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat, aukeratu den prebentziorako antolaketa-modua honako hau dela: _________________________.
Hala behar duten antolaketa-moduetarako ezarrita dagoen laneko arriskuei aurrea hartzeko sistemaren auditoria egin duela, aipatutako 39/1997 Errege Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean ez dagoela. Kontuan hartuko dira, orobat, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenen artetik seigarrenean xedatutakoari jarraiki.
Inbertsio proiektu hau garatzeko, egun arte, laguntza jasotzeko eskaera honetaz gain, jarraian agertzen d(ir)en erakunde publiko edo pribatu(ar)en dirulaguntzak eskatu edo lortu dituela:
Eskaera-eguna Erakundea Programa Eskatutako zenbatekoa Emandako laguntza
Laguntza-eskabide honetaz gain, azken bi ekitaldi fiskaletan eta ekitaldi honetan, jarraian agertzen d(ir)en erakunde publiko edo pribatu(ar)en ondoko laguntzak edo diru-laguntzak, minimis arauari lotutakoak, eskatu edo lortu dituela:
Eskaera-eguna Erakundea Programa Eskatutako zenbatekoa Emandako laguntza
Halaber, konpromisoa hartzen du erakunde publikoetan zein pribatuetan proiektu honetarako eskatzen dituen laguntza guztiak ezagutarazteko.
Aukeratutako prebentzioaren antolaketa-motaren arabera, enpresa eskatzaileak kontratatutako kanpoko prebentzio-zerbitzu baimendu(ar)en ziurtagiria aurkeztu beharko da eta, bertan, hitzartutako kontzertua(k) eta espezialitatea(k) indarrean daudela egiaztatu beharko da.
** Aukeratutako prebentzioaren antolaketa-motaren arabera, baimendutako Erakunde Auditorearen egiaztagiria aurkeztu beharko da, eta bertan ondokoa jasoko da: enpresak egin duela prebentzio-sistemaren arauzko auditoria eta sistema hori eguneratuta dagoela.
___________________n, 2009ko ____________aren __________(a)n
Sinadura eta zigilua


