- 3215/2009 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Amaia Leiaristi Areta andrea Mendaroko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu3215/2009 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Amaia Leiaristi Areta andrea Mendaroko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 143
- Hurrenkera-zk.: 4277
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/24
- Argitaratze-data: 2009/07/28
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Abuztuaren 26an, Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak emandako 1634/1998 Ebazpenaren bitartez Amaia Leiaristi Areta andrea Mendaroko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Amaia Leiaristi Areta andrea Mendaroko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2009ko ekinaren 30etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Mendaroko Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 24a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIAN PÉREZ GIL.


