Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko ekainaren 25ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Zerbitzu zuzendariarena; honen bidez, «Nagusi 2009» nagusientzako aisialdi, zerbitzu eta jardueren 13. erakusketan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren stand-a antolatzea helburutzat duen zerbitzu-espedientea (9A-09/ DEAS 2009 espedientea) egiteko kontratuari uko egiten zaio eta tramitazioari jarraipena egiteko agintzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko ekainaren 25ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Zerbitzu zuzendariarena; honen bidez, «Nagusi 2009» nagusientzako aisialdi, zerbitzu eta jardueren 13. erakusketan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren stand-a antolatzea helburutzat duen zerbitzu-espedientea (9A-09/ DEAS 2009 espedientea) egiteko kontratuari uko egiten zaio eta tramitazioari jarraipena egiteko agintzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3946
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/25
  • Argitaratze-data: 2009/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2009ko apirilaren 1eko aginduaren bidez hasiera eman zitzaion aipatutako kontratazioaren espedienteari, eta apirilaren 24an agindua onartu zen, eta lizitazio irekiaren prozeduraren bidez hasiera eman zitzaion esleipen-prozedurari.

Espediente horren lizitazio-iragarkia 2009ko maiatzaren 27an argitaratu zen EHAAn, 99. zenbakian.

Interes publikoagatik eta administrazio egokiari lotutako arrazoiengatik uko egiten zaio lizitazioari, Enplegu eta Gizarte Gaietako Zerbitzu zuzendariaren 2009ko ekainaren 11ko Ebazpenak dioenez.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuaren 10.j) artikuluan ezartzen denez (2005eko urriaren 27ko EHAA, 205. zenbakia), administrazio-kontratazioaren arloko aginpideak niri aitortzen zaizkit eta horregatik honakoa

  1. Uko egitea «Nagusi 2009» nagusientzako aisialdi, zerbitzu eta jardueren 13. erakusketan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren stand-a antolatzeko espedienteari tramitazioari, interes publikoagatik eta administrazio egokiari lotutako arrazoiengatik.

  2. Hasierako aurrekontua beharrezko prestazioetara doitu ondoren lizitazioa egitea, prozeduraren barruan orain arte egindako jarduerak baliagarritzat joz.

  3. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 25a.

    Zerbitzu zuzendaria,

    VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik