- EBAZPENA, 2009ko ekainaren 29koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2008-2009 ikasturteko IRALE programaren bigarren txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik ikastetxe pribatuentzako edo gizarte-ekimenezkoentzako diru-laguntzak erabakitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko ekainaren 29koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2008-2009 ikasturteko IRALE programaren bigarren txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik ikastetxe pribatuentzako edo gizarte-ekimenezkoentzako diru-laguntzak erabakitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 137
- Hurrenkera-zk.: 4115
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/29
- Argitaratze-data: 2009/07/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko martxoaren 18ko Aginduak (2009-03-25eko EHAA) deialdia egiten zuen IRALE programaren baitan 2009. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren eta 2008-2009 ikasturtearen bigarren txandan irakastordu barnean IRALEn euskara ikasteko aukeratuak izan diren irakasleen zerrenda ofiziala kontuan izanik, honako hau
Eranskinean adierazten da 2008-2009ko bigarren txandan IRALEn izan diren irakasleen izen-zerrenda eta ikastetxe bakoitzak ordezkotza horretarako jasoko duen diru-kopurua.
Lehena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunaren biharamunetik hasita.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 30a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.


