- EBAZPENA, 2009ko ekainaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2003ko uztailaren 28ko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez jendaurrean jarri ziren irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Agindu bidez deitutakoak) gainditu zituzten izangaien zerrendak, EAEko Auzitegi Nagusiko Ad - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko ekainaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2003ko uztailaren 28ko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez jendaurrean jarri ziren irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Agindu bidez deitutakoak) gainditu zituzten izangaien zerrendak, EAEko Auzitegi Nagusiko Ad
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 143
- Hurrenkera-zk.: 4280
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/29
- Argitaratze-data: 2009/07/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak baietsi egin zuen M.ª Jerusalén Zarraluqui Bezunartea andreak jarritako 561/04 errekurtsoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpenaren kontra jarritakoa. Ebazpen horrek ezetsi egiten zuen 2003ko uztailaren 28ko ebazpenaren kontrako gora jotzeko errekurtsoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesua (2002ko azaroaren 8ko Agindu bidez deitua) gainditu zuten izangaien zerrendak jendaurrean jartzeko zena. Hortaz, errekurritutako egintzak zuzenbidearen aurkakoak direla adierazi zuen, eta helegileak eskubidea zuela Administrazioak oposizio-lehiaketa ebazteko, eskatutako hizkuntza-eskakizunaren egiaztapenetik abiatuta.
Epai horren kontra Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak 5279/2005 kasazio-errekurtsoa jarri ondoren, Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak adierazi du kasazio-errekurtso hori ez dela bidezkoa.
Epai horretako epaitzan erabakitakoa betez,
Lehenengoa. Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2003ko uztailaren 28ko ebazpena aldatzea; ebazpen horren bidez jendaurrean jarri ziren irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuak (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Agindu bidez deitutakoak) gainditu zituzten izangaien zerrendak. Aldaketa horren ondorioz, M.ª Jerusalén Zarraluqui Bezunartea andrea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan izangai hautatu gisa sartuko da, Psikologia eta Pedagogia espezialitatean, txanda librean, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta 16,8000ko puntuazioarekin.
Bigarrena. Hogei egun naturaleko epe bat irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita, hautatu gisa izendatutako izangaiak 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren 10.2 oinarrian zerrendatutako agiriak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkez ditzan.
Epe horren barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, adierazitako agiriak aurkezten ez baditu, edo horiek aztertu ondoren aipatutako aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, eta hasierako eskabidean faltsutze-delitua egiteagatik erantzukizunean eroriko da.
Hirugarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak M.ª Jerusalén Zarraluqui Bezunartea andrea praktiketako funtzionario izendatuko du.
Izangai horrek esleitutako destinoan egin beharko ditu praktikak, eta hautaketa-prozedurari uko egiten diola ulertuko da, horretan hasten ez bada.
Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari dagokio epaia barearazteko izapideetan sor litekeen guztia ezagutzea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenaren 103.1 eta 109. artikuluek xedatzen dutenari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 29a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


