- EBAZPENA, 2009ko ekainaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena, Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2003ko uztailaren 28ko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez jendaurrean jarri ziren irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Agindu bidez deitutakoak) gainditu zituzten izangaien zerrendak, Auzitegi Nagusiko administrazioa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko ekainaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena, Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2003ko uztailaren 28ko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez jendaurrean jarri ziren irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Agindu bidez deitutakoak) gainditu zituzten izangaien zerrendak, Auzitegi Nagusiko administrazioa
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 143
- Hurrenkera-zk.: 4279
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/29
- Argitaratze-data: 2009/07/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegiak baietsi egin du Isidro Javier Beitia Palacios jaunak jarritako 3915/05 kasazio-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegiaren 2005eko maiatzaren 5eko epaiaren kontra jarritakoa (epai horrek ezetsi egiten zuen Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen kidegoan (alemana) sartzeko hautaketa-prozesuari buruzko 460/2004 errekurtsoa).
Baietsi egin da administrazioarekiko auzien 460/2004 errekurtsoa eta, horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen kidegoan, alemaneko espezialitatean, sartzeko hautaketa-prozesua (aipatutako 2002ko azaroaren 8ko Agindu bidez deitua) gainditu zuten izangaien zerrendan sartzeko eskubidea onartu dio Beitia jaunari. Gainera, irakasleen kidego horretako praktiketako funtzionario izendatu du, eta zuzenbideko neurri egokiak hartu ditu bere egoera juridiko eta ekonomikoa berrezartzeko.
Epai horretako epaitzan erabakitakoa betez,
Lehenengoa. Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2003ko uztailaren 28ko ebazpena, Irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuak (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Agindu bidez deitutakoak) gainditu zituzten izangaien zerrendak jendaurrean jartzeko dena aldatzea, eta Isidro Javier Beitia Palacios jauna Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen kidegoan izangai hautatu gisa sartzea, alemaneko espezialitatean, txanda librean, 1. hizkuntza-eskakizunarekin eta 14,5100ko puntuazioarekin.
Bigarrena. Hogei egun naturaleko epe bat irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita, hautatu gisa izendatutako izangaiak 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren 10.2 oinarrian zerrendatutako agiriak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkez ditzan.
Epe horren barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, adierazitako agiriak aurkezten ez baditu, edo horiek aztertu ondoren aipatutako aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, eta hasierako eskabidean faltsutze-delitu egiteagatik erantzukizunean eroriko da.
Hirugarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Isidro Javier Beitia Palacios jauna praktiketako funtzionario izendatuko du.
Izangai horrek esleitutako destinoan egin beharko ditu praktikak, eta hautaketa-prozedurari uko egiten diola ulertuko da, horretan hasten ez bada.
Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegiari dagokio epaia barearazteko izapideetan sor litekeen guztia ezagutzea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenaren 103.1 eta 109. artikuluek xedatzen dutenari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 29a.
Langileriaren Kudeaketa zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


