- EBAZPENA, 2009ko ekainaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, enpresa eta lantokietako segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko funtzioa izango duten Osalaneko teknikariei gaikuntza ematen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko ekainaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, enpresa eta lantokietako segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko funtzioa izango duten Osalaneko teknikariei gaikuntza ematen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: OSALAN; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 137
- Hurrenkera-zk.: 4120
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/30
- Argitaratze-data: 2009/07/20
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Funtzio publikoa
Testu legala
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2007ko ekainaren 27ko Ebazpen bidez, Osalaneko 16 teknikariri gaikuntza eman zitzaien zeinen funtzioa baita enpresa eta lantokietako segurtasun eta osasun-baldintzak egiaztatzea, guztia ere bat etorriz abenduaren 12ko 251/2006 Dekretuarekin zeinek arautzen baititu enpresetan eta lantokietan segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko lanak egiteko gaikuntza- eta antolaketa-baldintzak eta prozedura.
2009ko uztailaren 1ean bukatu da Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2007ko ekainaren 27ko Ebazpenez enpresa eta lantokietako segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko funtzioa duten 16 teknikariri emandako gaikuntzaren indarraldia.
Osalan, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko teknikariek enpresetan eta lantokietan segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko lanak egiteko gaikuntza- eta antolaketa-baldintzak eta prozedura arautzen dituen abenduaren 12ko 251/2006 Dekretuaren 6. artikuluan horretarako ezarritako epean batere luzapenik ez da eskatu, pentsatutako jarduerak garatzen jarraitzeko. Hori dela eta, Osalaneko teknikariek gaikuntza eskuratu beharko dute, enpresetan eta lantokietan segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko lanetan aritu aurretik, dekretu horren 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeko.
251/2006 Dekretuaren 5. artikuluko 3. paragrafoan xedatzen denez, salbuespen gisa eta interes orokorreko arrazoiak direla-eta, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak gaikuntza eman diezaieke erakunde autonomo horretako langile teknikariei, kontrol- eta egiaztapen-funtzioak burutzeko.
Horrenbestez, honako hau
Enpresetan eta lantokietan segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko funtzioak burutzeko, honako teknikari hauen gaikuntza baimentzea, 251/2006 Dekretuan ezarritako moduan. 2009ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Alonso Vivar, Alberto
Aretxabala Lazcano, Iciar
Azkoaga Bengoetxea; Ignacio María
Bastida Pereda, Eduardo
Camarero Laso, Carlos Luis
Camarero Gutiérrez, Vicente
Cruchaga Nieto, Javier
De la Peña Loroño, M.ª Nieves
Elorduy Uribarri, Ignacio
Etxebeste Susperregi, Miren
Gonzalez Jorrin, Jose Luis
Fernandez Diez, Carlos
Hernández Sánchez, Felipe
Lecanda Ibarra, Nagore
Madrid Castañeda, Rodolfo
Martinez de la Hidalga Armentia, Pedro
Moreno Saracibar, Javier
Mozo Avellaneda, Álvaro
Muñoz Cajo, León Alberto
Ortiz de Urbina Ugarte, Jesús
Pradera Dieguez, Francisco Javier
Rojas Labiano, Jesús María
Sabariego Barranco, M. Carmen
Santamaría Montes Francisco Javier
Santurtun Álvarez, Jose Miguel
Vázquez Gonzalez, Fernando
Verastegui Cobian, Ramón María
Bi urteko epealdira mugatzea gaikuntzaren iraupena, ondorioen hasierako datatik hara. Epe hori luzatu ahal izango da, betiere gaitutako langileak aldez aurretik eskabidea egiten badu, zehazki, abenduaren 12ko 251/2006 Dekretuko 6. artikuluan ezarritako prozeduraren araberakoa.
Gaikuntza egiaztatzen duten agiriak edo identifikazio-txartelak ematea, 251/2006 Dekretuaren eranskinean azaltzen den ereduaren arabera, eta bertan honako izendapen hau azalduko da: «teknikari gaitua (azaroaren 8ko 31/1995 Legearen Hamabosgarren Xedapen Gehigarriaren 9.2 eta 3 artikulua)». Txartel hori lantokietako segurtasun-baldintzak egiaztatzeko eta kontrolatzeko egiten diren ikustaldietan erakutsiko beharko da.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa bi hilabeteko epean; bi kasuetan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Barakaldo, 2009ko ekainaren 30a.
Osalaneko zuzendari nagusia,
PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.


