Euskadi.eus
  • 3251/2009 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ladislao Louvelli Sagastume jaunak, aurrerantzean beste lanpostu bat beteko duela-eta, Gipuzkoako osasun-barrutiko Gipuzkoa-Mendebaldeko eskualdeko Pertsonaleko zuzendari izateari uzten diola aditzera ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

3251/2009 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ladislao Louvelli Sagastume jaunak, aurrerantzean beste lanpostu bat beteko duela-eta, Gipuzkoako osasun-barrutiko Gipuzkoa-Mendebaldeko eskualdeko Pertsonaleko zuzendari izateari uzten diola aditzera ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 4246
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/01
  • Argitaratze-data: 2009/07/27

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 404/2003 Ebazpenaren bidez, Gipuzkoako osasun-barrutiko Gipuzkoa-Mendebaldeko eskualdeko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen Ladislao Louvelli Sagastume jauna.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

Lehenengoa. Ladislao Louvelli Sagastume jauna Gipuzkoako osasun-barrutiko Gipuzkoa-Mendebaldeko eskualdeko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzea, beste lanpostu bat beteko baitu aurrerantzean, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena. Ebazpen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Gipuzkoa-Mendebaldeko eskualdeari jakinaraztea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 1a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik