- 3254/2009 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jon Antonio Guajardo Remacha jauna Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu3254/2009 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jon Antonio Guajardo Remacha jauna Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 142
- Hurrenkera-zk.: 4247
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/01
- Argitaratze-data: 2009/07/27
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak irailaren 15ean emandako 387/2003 Ebazpenaren bidez, Jon Antonio Guajardo Remacha jauna Galdakao-Usansoloko Ospitaleko zuzendari mediko izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Jon Antonio Guajardo Remacha jauna Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzea, eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2009ko uztailaren 15etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari eta Galdakao-Usansoloko ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 1a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


