- EBAZPENA, 2009ko uztailaren 2koa, Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Haren bidez, San José de la Montaña egoitzari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako lankidetza erakundearen izaera onartu zaio. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko uztailaren 2koa, Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Haren bidez, San José de la Montaña egoitzari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako lankidetza erakundearen izaera onartu zaio.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 169
- Hurrenkera-zk.: 4821
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/02
- Argitaratze-data: 2009/09/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuaren bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zen honako xede hauekin: batetik, gizarte eta lan-esparruan aukera-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak bultzatzea; bestetik, aipatutako esparruetan hainbat entitateri egindako lana aitortzea.
Hortaz, Alejandro Gómez Ordoki jaunak San José de la Montaña egoitzaren izenean aurkeztutako eskaria aztertuta, eta enpresan emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko entitateak sinatutako dokumentuaren balorazioa eginda,
Lehenengoa. San José de la Montaña egoitzak erakundean emakumezko eta gizonezkoen aukera berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso dokumentua oinarri hartuta, entitateari aukera berdintasunerako lankidetza erakundearen izaera aitortzea, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuak emakumezkoen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako lankidetza erakundearen figura sortu zuen ezarritako irizpide eta baldintzen arabera.
Bigarrena. San José de la Montaña egoitzak aipatu aitorpena erabili ahal izango du egoki ikusten dituen irudi-osagai guztietan, aitorpenak indarrean dirauen bitartean.
Lehenengoa. Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, bi hileko epean, Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bigarrena. Ebazpen honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 2a.
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.


