- EBAZPENA, 2009ko uztailaren 3koa, Industria Garatzeko zuzendariarena, TÜV Rheinland Ibérica Inspection, Certification & Testing SA Euskadiko Erkidego Autonomikoko Kontrol Erakunde erregistroan inskribatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko uztailaren 3koa, Industria Garatzeko zuzendariarena, TÜV Rheinland Ibérica Inspection, Certification & Testing SA Euskadiko Erkidego Autonomikoko Kontrol Erakunde erregistroan inskribatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria eta Berrikuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 152
- Hurrenkera-zk.: 4550
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/03
- Argitaratze-data: 2009/08/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Bat. 2009ko martxoaren 18an, TÜV Rheinland Ibérica Inspection, Certification & Testing SA erakundearen ordezkari den Raquel Castroman Alvarez andreak, erakunde horrek absorbatutako TÜV Internacional, Grupo TÜV Rheinland SL-ri emandako baimena, erakunde xurgatzaileara aldatzea eskatzen du.
Bi. 2008ko abenduaren 12an, Egiaztapeneko Erakunde Nazionalak (ENAC) Track Organismo de Control SL erakundearen OC-I/086 zenbakiko egiaztapenaren 4. berrikuspena eranskin teknikoa argitaratu zuen. Eranskin horretako Kontrol Erakunde gisako egiaztapenaren hedadurak honako arlo hauek barne hartzen ditu: «Goragailuak: igogailuak», «Goragailuak: garabiak», «Istripu larriak», «Presio-tresnak», «Gai kimikoen biltegiak», «Suteak: suteen aurkako segurtasuna egoitza industrialetan» «Petrolio-instalazioak» « Eraikuntzetako instalazio termikoak», «Gai arrikutsu, galkor eta edukiontzetan garraioa» eta «Araudi elektrikoa: goi tentsioa eta behe tentsioa».
Espediente hori ebazterakoan, beharrezkoa izango da jarraian aipatzen direnak kontuan hartzea eta horien aipamena egitea
Bat. Urriaren 11ko 284/2005 Dekretuak, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, eta dekretu hau aldatzen duen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenaren 5. xedapen gehigarriak eta 1. xedapen iragankorrak ezarritakoa kontuan hartuta, Industria Garatzeko Zuzendaritza da ebazpen hau hartzeko organo eskuduna.
Bi. Industriaren Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuaren IV. kapituluko 1. sekzioan (1996-02-06ko BOE, 32. zk.) arautzen dira kontrol erakundeak: 43. artikulua, baimena emandako erkidegoa autonomikoa ez den beste erkidego autonomikoetan jarduntzeari buruzkoa da. Martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak (1997-04-26ko BOE, 100. zk.) aldatu zuen aipatutako dekretua.
Hiru. TÜV Rheinland Ibérica Inspection, Certification & Testing SA erakundeak egiaztatu egin du, aurkeztutako dokumentazioaren bidez, arestian aipatutako abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritako baldintzak bete dituela Industria Garatzeko Zuzendaritzan dagoen Baimendutako Kontrol Erakundeen Erregistroan inskribatzeko. Halaber, espedientearen izapideak egitean, lege-baldintza guztiak bete dira.
Aipatutako lege-aginduak, eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk aztertuta,
TÜV Rheinland Ibérica Inspection, Certification & Testing SA erakundea (erakundearen helbidea: El Prat de Llobregateko (Bartzelona) Garrotxa kalea, 10-12, 3. Dep., eta EAEn helbidea Peruri auzoa 33-1. C -48940 Leioa-Bizkaia), xurgatua izan den TÜV Internacional Grupo TÜV Rheinland SL-ren ordez Euskadiko Autonomi Erkidegoko Kontrolerako baimendutako erakundeen erregistroan inskribatzea GV-030-N zenbakiarekin. Aurreko lege-esparrua honako lege-esparru honek ordezkatuko du.
Goragailuak. Igogailuak: aldizkako Ikuskatzeak.
Goragailuak. Garabiak. Dorre garabietako abiarazte ikuskapenak eta ikuskapen bereziak. Garabi automugikorretako aldizkako ikuskatzeak.
Istripu larriak: aldizkako ikuskatzeak.
Presio tresnak: abiarazteko, aldizkako, konpondutako tresnen eta lekuz aldatzeko ikuskatzeak, 769/1999 Errege Dekretuak indargabetzen dituenak izan ezik.
Produktu kimikoen biltegiak.
Petrolioren gas likidotuak: aldizkako ikuskatzeak.
Suteak: egoitza industrialetako suteen aurkako segurtasuna.
Petrolio-instalazioak: biltegi guneak: 46. artikuluak arautzen dituen Aldizkako Ikuskatzeak estankotasun frogak kanpo.
Petrolio-instalazioak: instalazioan bertan kontsumitzeko eta ibilgailuei hornitzeko. Dokumentuen berrikuspena eta aldizkako ikuskatzeak, 1999/1523 ED jarraituz eginiko estakotasun frogak kanpo.
Eraikinetako instalazio termikoak. Dokumentuen berrikustea. Abiarazteko ikuskatzeak.
Erregelamendu elektrikoa: behe-tentsioa. Hasierako eta aldizkako ikuskatzeak.
Erregelamendu elektrikoa: goi-tentsioa. Hasierako eta aldizkako ikuskatzeak.
Gai arriskutsuen garraioa.
Gai galkorren garraioa. Motaren onespena, konponketak, abiarazteko eta aldizkako ikuskatzeak, konponketa eta aldatzea.
Merkantzien garraioa edukiontzietan. Konponketak, aldizkako ikuskatzeak, onespen plakak (CSC), eta istripuen ondorengo konponketak.
Kontrol Erakunde gisa jarduteko baimen hau Egiaztapeneko Erakunde Nazionalaren egiaztapena baliozkoa den bitartean izango da baliozko, beraz egiaztapen horretan gertatzen den edozein aldaketaren berri ematera behartzen du.
Ebazpen honetan esanbidez aurreikusi ez denari dagokionez, araudi orokorra eta berariazkoa aplikatuko da.
Industria Establezimenduen Erregistroan aldatzea eskatu beharko zaio lurralde-organo eskudunari.
Aipatutako erakundeak baimena du aipatutako lege-esparruetan jarduteko, betiere adierazitako erregelamenduaren eta araudi teknikoaren esparruak mugatuta (Egiaztapeneko Erakunde Nazionalaren OC-I/116 zenbakiko egiaztapen-dokumentuak eta 2. eranskin Tekniko Berrikusiak, 2009ko otsailaren 13koak, zehaztutakoa). Nolanahi ere, erakundearen jardunek Industriaren uztailaren 16ko 21/1992 Legean, martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan eta gainerako baldintza osagarrietan eta Euskadiko Autonomi Erkidegoan indarrean dauden agiri arauemailetan ezarritakoari jarraitu beharko diote.
Inskribatzeko kontuan hartu diren egokitasun-baldintzei eutsi egin beharko die adierazitako erakundeak. Eta, inskripzioa egiteko oinarrizkoak izan ziren funtsezko datuetan aldaketaren bat eginez gero, berehala jakinarazi beharko dio Industria Garatzeko zuzendaritzari.
Ebazpen hau legezko eran argitara eta jakinaraz dadila agintzea.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; haren aurka, gorako errekurtsoa aurkez daiteke Industria Garatzeko Sailburuordetzan, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 3a.
Industria Garatzeko zuzendaria,
JUAN JOSÉ GARAYAR ELIZONDO.


