- EBAZPENA, 2009ko uztailaren 8koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko dei publikoa egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko uztailaren 8koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko dei publikoa egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 136
- Hurrenkera-zk.: 4082
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/08
- Argitaratze-data: 2009/07/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Prentsa eta Komunikazio Zuzendaritzan hutsik dago goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010 kodea, 119 dotazio zenbakia). Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, sail honek ebazpen honen eranskinean jasotako lanpostua izendapen askez betetzeko deia egitea erabaki du. Hona hemen oinarriak:
OINARRIAK
Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez deitutako lanpostu honetara, ezarri zaizkion baldintzak (ebazpen honen eranskinean agertzen dira) betetzen dituzten karrerako funtzionarioak aurkeztu daitezke.
Bigarrena. Interesdunek Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko dute eskaera eta, bertan, datu pertsonalak eta betetzen ari den lanpostua adieraziko dituzte. Bestalde, eskaera aurkezteko 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena. Izangaiek eskaerarekin batera curriculuma igorri behar dute eta bertan honako hauek adierazi:
Titulu akademikoak.
Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan bete dituzten lanpostuak.
Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkiten hizkuntzak eta, oro har, izangaien ustez adierazgarri izan daitezken bestelako merituak.
Horrez gain, lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa eta adierazitako merituen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte; halaber, egoki iritziz gero, nahi beste argitalpen, txosten edo beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko dute.
Laugarrena. Deialdi hau Lehendakaritzako idazkari nagusiak ebatziko du. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko gehienezko epean.
Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 8a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.
Deialdiko lanpostua:
Izena: Goi-kargudunaren idazkaria.
Kodea: 520010, dotazio zenbakia 119.
Lantokia: Prentsa eta Komunikazio Zuzendaritza.
Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Kidegoa: C/D.
Berariazko osagarria: VI-A.
Hizkuntza-eskakizuna: 2; derrigortasun-data 2008-10-31.
Lanpostuaren betekizunak:
C1 edo D1 kidegoko karrerako funtzionario izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren karrerako funtzionarioa izatea eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeagatiko eszedentzian egotea.
Era berean, parte har dezakete, zerbitzu aktibora itzuliz prozedura honen bidez, derrigorrezko eszedentzian daudenak, beste administrazio publiko batzuetan ari direnak eta egitekotik baztertuak eta borondatezko eszedentzian daudenak -azken hauek gutxieneko epea bete badute-.
Urtebeteko esperientzia administrarien kidegoan edo 2 urtekoa administrari laguntzaileenean.


