- EBAZPENA, 2009ko uztailaren 8koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Gaztemundu programan parte hartzeko aukeratua izan den pertsona batek aurkeztutako ukoaren berri emateko eta ordezkoa aukeratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko uztailaren 8koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Gaztemundu programan parte hartzeko aukeratua izan den pertsona batek aurkeztutako ukoaren berri emateko eta ordezkoa aukeratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 150
- Hurrenkera-zk.: 4478
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/08
- Argitaratze-data: 2009/08/07
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2009ko ekainaren 23ko Ebazpen bidez, 2009ko deialdiko Gaztemundu programan parte hartzeko aukeratua izan zen pertsona batek uko egin dio programan parte hartzeari, eta programa hori arautzeko 2004ko urtarrilaren 14ko 8 zenbakia duen EHAAn argitaratutako abenduaren 23an emandako 316/2003 Dekretuaren 12.2 artikuluan uko egiten den kasuetarako ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe
Lehenengoa. María Ayelén Ceballosek Gaztemundu programan parte hartzeari egindako ukoa onartzea.
Bigarrena. Alberto Martín Duhau 2009ko deialdiko Gaztemundu programan parte hartzeko aukeratzea, bera baita ordezkoa.
Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean hilabeteko epean, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 8a.
Lehendakaritzaren idazkari nagusia,
JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJÓO.


