- EBAZPENA, 2009ko uztailaren 9koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko erregimena arautu duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren bidez 2008ko ekitaldian eman ziren diru-laguntzen onuradunen zerrenda publiko egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko uztailaren 9koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko erregimena arautu duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren bidez 2008ko ekitaldian eman ziren diru-laguntzen onuradunen zerrenda publiko egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 184
- Hurrenkera-zk.: 5188
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/09
- Argitaratze-data: 2009/09/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
2008ko azaroaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (227. zk.) argitaratu zen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen du.
Azaroaren 11ko 184/2008 Dekretu horretako xedapen iragankorraren bidez egin zen aipatutako diru-laguntzak emateko deialdia, eta 2008rako laguntzen eskaerak aurkezteko epea ireki zen.
Aipatutako dekretu horren 13.4 artikuluan ezarritakoa betez, eta ebazpenak banan-banan jakinarazi behar badira ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da dekretu horren babesean emandako diru-laguntzen kopuru osoa eta onuradunen zerrendaren inguruan emandako ebazpena.
Horrenbestez, ondokoa
Lehenengoa. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren 2008ko abenduaren 30eko Ebazpena argitaratzea. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko erregimena arautu duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babesean eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 9a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,
JUAN PABLO MEDRANO OLMEÑO.
2009KO UZTAILAREN 9KO EBAZPENAREN ERANSKINA
Ebazpena, 2008ko abenduaren 30ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena, 184/2008 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntzak ematen eta ukatzen dituena. Dekretu hori Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuak eman zuen 2008ko azaroaren 11n Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko erregimena arautzeko.
Ikusi dira 184/2008 Dekretuaren xedapen iragankorraren babesean aurkeztutako laguntza-eskaerak (ebazpen honetako I. eta III. eranskinen artean datoz zerrendatuta). Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan inbertsioak egiteko, 2008. urterako diru-laguntza deialdia egin zuen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuak. Ikusi dira, halaber, eskaerekin batera aurkeztutako agiriak (eskaeren espediente-zenbakiak eranskinetan agertzen dira).
Kontuan hartu da LGENF funtsa eta landa-garapenaren aldeko Europako Erkidegoko laguntzak ezartzen dituztela, besteak beste, Europako Erkidegoko erregelamendu hauek: Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 (EE) Erregelamenduak eta Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak.
Kontuan hartu da Europako erregelamendu horiei jarraiki, LGENFari dagokiola Europako Erkidegoko finantzaketa.
Kontuan hartu da urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola, baimena duen erakunde bakarra den aldetik, Europako Erkidegoaren LGENF diru-laguntzen kontura finantzatutako laguntzak ordaintzea.
Kontuan hartu da Balioespen Batzordeak -Landaren eta Itsasertzaren zuzendariaren 2008ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez izendatuta- azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 10. artikuluari jarraituz egindako ebazpen-proposamena.
Aurreko guztia kontuan hartuta, hau
Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak arautzen dituen laguntzak ematea. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan inbertsioak egiteko diru-laguntzak arautzen ditu. Laguntza horiek 2008an iragarri ziren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren dekretu horretako xedapen iragankorren bitartez. Goian aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntza jasoko duten pertsonak edo erakundeak, dagokien proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira 276.300,05 eurokoa da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontutik ordainduko da.
Diruz lagun daitezkeen inbertsio-proiektuak 2009ko abenduaren 31 baino lehen burutu behar dira.
Diru-laguntza jaso aurretik, jarduerak edota inbertsioak egin eta ordaindu direla justifikatu behar da, kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta bete beharreko baldintzak (azaroaren 11ko, 184/2008 Dekretuako 18. artikulua).
Inbertsioa ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo egindako inbertsioaren ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da eta, hala egokituz gero, jasotako dirua itzuli egingo da; horrela xedatzen da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 20. artikuluan.
Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak arautzen dituen laguntzak jasotzeko eskubidea aitortzea. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan inbertsioak egiteko diru-laguntzak arautzen ditu. Laguntza horiek 2008an iragarri ziren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren dekretu horretako xedapen iragankorren bitartez. Goian aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntza jasoko duten pertsonak edo erakundeak, dagokien proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira 124.134,82 eurokoa da eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) dela medio finantzatzen da.
Diruz lagun daitezkeen inbertsio-proiektuak 2009ko abenduaren 31 baino lehen burutu behar dira.
Diru-laguntza jaso aurretik, jarduerak edota inbertsioak egin eta ordaindu direla justifikatu behar da, kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta horretarako baldintzak (azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 18. artikulua).
Inbertsioa ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo egindako inbertsioaren ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, LGENF ordainketa egiteko betebeharretik libre geratuko da, Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 (EE) Erregelamenduaren 29. artikuluari jarraiki.
Diru-laguntzak emateko ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak emango du, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraiki.
Hirugarrena. Erabaki honen III. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak arautzen dituen laguntzak ukatzea. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan inbertsioak egiteko diru-laguntzak arautzen ditu. Laguntza horiek 2008an iragarri ziren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren Dekretu horretako xedapen iragankorraren bitartez. Aipatu eranskinean daude laguntzak ukatzeko arrazoiak.
Laugarrena. Diru-laguntzak eten egingo dira eta, hala egokituz gero, jasotako dirua itzuli egin beharko da baldin-eta diru-laguntza jaso duen proiektua egin ez bada edo diru-laguntza emateko betekizunak eta baldintzak betetzen jarraitzen ez bada. Batik bat, nekazaritza-turismoan jardunez eta nekazari profesional izaten jarraitu beharra izango da edo, behintzat, nekazaritza-turismoari ekin zitzaionean nekazaritzatik ateratako diru-sarrera berarekin jarraitu beharra izango da gutxienez 10 urtean Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak irekitzeko baimena eman zuenetik kontatzen hasita.
Bosgarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta interesatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; hala xedatzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 30a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,
JUAN CARLOS ZULOAGA EIZAGIRRE.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzak
Subvenciones concedidas con cargo a los Presupuestos Generales de la CA de Euskadi
Espediente-zk.
º expediente Sozietatearen izena
Razón social IFK/NANa
CIF/DNI Lagun. inberts (euro)
Invers. subv (euros) Emandako laguntza (euro)
Ayuda concedida (euros) Kap. Dekretua
Cap. Decreto Laguntza mota
Tipo ayuda
2008
(euro/euros) 2009
(euro/euros) 2010
(euro/euros)
1 311AR20080001 Alvaro Iturricha Velez de Elburgo 16293023F 150.000,00 31.050,00 Zuzena
Directa
2 311AR20080016 Viloria Otxaran, S.C. J01269992 20.470,70 4.237,43 Zuzena
Directa
3 311BI20080006 Lurkoi Sat F48298061 75.000,00 10.350,00 Zuzena
Directa
4 311BI20080013 Arantza Ugalde Orbe 72249113H 150.000,00 20.700,00 Zuzena
Directa
5 311BI20080023 M.ª Jose Zabala Olaskoaga 14948538X 71.578,10 9.877,78 Zuzena
Directa
6 311GI20080002 Aranzazu Otegi Gaztañaga 15157353P 72.000,00 9.936,00 Zuzena
Directa
7 311GI20080005 M.ª Lourdes Albizu Salaberria 72571991E 138.660,83 28.702,79 Zuzena
Directa
8 311GI20080007 M.ª Aranzazu Aramberri Zulaica 15891498Q 150.000,00 31.050,00 Zuzena
Directa
9 311GI20080008 Dolores Gonzalez Saragueta 15888872N 76.458,34 10.551,25 Zuzena
Directa
10 311GI20080009 M Mar Hontoria Sariego 15934238E 150.000,00 20.700,00 Zuzena
Directa
11 311GI20080011 Jose Antonio Olano Iturrioz 72433845Z 150.000,00 31.050,00 Zuzena
Directa
12 311GI20080015 Lastur, S. Coop. F20188892 118.440,60 16.344,80 Zuzena
Directa
13 311GI20080020 Rita Portularrume Oliden 72444985E 150.000,00 20.700,00 Zuzena
Directa
14 311GI20080022 Zubeltzu Torre Ez J20960670 150.000,00 31.050,00 Zuzena
Directa
Europako Erkidegoko LGENF funtsaren kontura aintzatetsitako laguntzak
Subvenciones reconocidas con cargo al Fondo Comunitario FEADER
Espediente-zk.
º expediente Baltzuaren izena
Razón social IFK/NANa
CIF/DNI Lagun. inberts. (euro)
Invers. subv (euros) Jaso dezakeen laguntza (euro)
Gasto elegible (euros) Kap. Dekretua
Cap. Decreto Laguntza mota
Tipo ayuda
2008
(euro/euros) 2009
(euro/euros) 2010
(euro/euros)
1 311AR20080001 Alvaro Iturricha Velez de Elburgo 16293023F 150.000,00 13.950,00 Zuzena
Directa
2 311AR20080016 Viloria Otxaran, S.C. J01269992 20.470,70 1.903,78 Zuzena
Directa
3 311BI20080006 Lurkoi Sat F48298061 75.000,00 4.650,00 Zuzena
Directa
4 311BI20080013 Arantza Ugalde Orbe 72249113H 150.000,00 9.300,00 Zuzena
Directa
5 311BI20080023 M.ª Jose Zabala Olaskoaga 14948538X 71.578,10 4.437,84 Zuzena
Directa
6 311GI20080002 Aranzazu Otegi Gaztañaga 15157353P 72.000,00 4.464,00 Zuzena
Directa
7 311GI20080005 M.ª Lourdes Albizu Salaberria 72571991E 138.660,83 12.895,46 Zuzena
Directa
8 311GI20080007 M.ª Aranzazu Aramberri Zulaica 15891498Q 150.000,00 13.950,00 Zuzena
Directa
9 311GI20080008 Dolores Gonzalez Saragueta 15888872N 76.458,34 4.740,42 Zuzena
Directa
10 311GI20080009 M Mar Hontoria Sariego 15934238E 150.000,00 9.300,00 Zuzena
Directa
11 311GI20080011 Jose Antonio Olano Iturrioz 72433845Z 150.000,00 13.950,00 Zuzena
Directa
12 311GI20080015 Lastur, S. Coop. F20188892 118.440,60 7.343,32 Zuzena
Directa
13 311GI20080020 Rita Portularrume Oliden 72444985E 150.000,00 9.300,00 Zuzena
Directa
14 311GI20080022 Zubeltzu Torre Ez J20960670 150.000,00 13.950,00 Zuzena
Directa
Ukatutako eskaerak
Solicitudes denegadas
Espediente-zk.
º expediente Baltzuaren izena
Razón social IFK/NANa
CIF/DNI Ukoaren arrazoia
Motivo de denegación
1 311AR20080004 Rebeca Viteri Lopez de Aguileta 16569327N Ez da zuzendu eskatutako dokumentazioa.
No ha subsanado
2 311AR20080019 Juan Jesus Valdelana Lopez 16537890Q Proiektuaren lan-egutegia ez dator bat horretara zuzendutako finantza-xedapenaren kredituekin.
El calendario de ejecución del proyecto no se ajusta a la disposición de los créditos destinados a su financiación
3 311BI20080003 Pedro Juan Martinez de Morentin Goikoetxea 14584800V Ez da zuzendu eskatutako dokumentazioa.
No ha subsanado
4 311BI20080014 Jose A. Gomez Arbaiza 14890786B Proiektua ez dator bat Dekretuak arautzen dituen laguntza-lerroekin.
El proyecto no tiene encaje en ninguna de las medidas contempladas en el Decreto regulador
5 311BI20080021 Maria Lourdes Salagre Alvarez 78863196Z Onuraduna izateko baldintzak ez dira betetzen (Dekretuak 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz).
No cumple los requisitos exigidos en el artículo 4 del Decreto regulador para poder ser persona beneficiaria
6 311GI20080010 Nekane Arregi Garmendia 15901791M Proiektuaren lan-egutegia ez dator bat horretara zuzendutako finantza-xedapenaren kredituekin.
El calendario de ejecución del proyecto no se ajusta a la disposición de los créditos destinados a su financiación
7 311GI20080012 Olga Posse Olibeira 15937060S Proiektuaren lan-egutegia ez dator bat horretara zuzendutako finantza-xedapenaren kredituekin.
El calendario de ejecución del proyecto no se ajusta a la disposición de los créditos destinados a su financiación
8 311GI20080017 Lamaño Etxebarri, S.C. J20820189 Proiektuaren lan-egutegia ez dator bat horretara zuzendutako finantza-xedapenaren kredituekin.
El calendario de ejecución del proyecto no se ajusta a la disposición de los créditos destinados a su financiación
9 311GI20080018 Maria Errazkin Urdangarin 15944108W Proiektuaren lan-egutegia ez dator bat horretara zuzendutako finantza-xedapenaren kredituekin.
El calendario de ejecución del proyecto no se ajusta a la disposición de los créditos destinados a su financiación


