Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko uztailaren 10ekoa, Akitania eta Euskadiren arteko Lankidetzarako Funts Erkidearen kontura 2009ko ekitaldirako diru-laguntzak emateko deia egiten duen 2009ko otsailaren 19ko Lehendakaritzako idazkari nagusiaren ebazpena aldatzeko dena. Aldaketa Ebaluazio Batzordearen osaketari dagokio. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko uztailaren 10ekoa, Akitania eta Euskadiren arteko Lankidetzarako Funts Erkidearen kontura 2009ko ekitaldirako diru-laguntzak emateko deia egiten duen 2009ko otsailaren 19ko Lehendakaritzako idazkari nagusiaren ebazpena aldatzeko dena. Aldaketa Ebaluazio Batzordearen osaketari dagokio.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 4479
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/10
  • Argitaratze-data: 2009/08/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2009ko otsailaren 19ko ebazpen bidez, Akitania eta Euskadiren arteko Lankidetzarako Funts Erkidearen kontura 2009ko ekitaldirako diru-laguntzak emateko deia egin zen, eta ebazpenaren hirugarren atalean ezarri zen Ebaluazio Batzordea osatzen duen kideen erlazioa, Akitania eta Euskadi arteko Lankidetzarako Funts Erkidearen martxoaren 18ko 51/2008 Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusita dagoen bezala. Artikulu horretan ezartzen da Ebaluazio Batzordearen osaketa zein izango den eta aipatzen da parte hartuko dutela Euskal Autonomia Elkargoaren izenean, besteak beste, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, edo haren ordezkaria, presidente modura eta Europako Gaietarako zuzendaria, edo haren ordezkaria.

Ekainaren 16ko 400/2009 Dekretuaren eta ekainaren 30eko 424/2009 Dekretuaren bitartez, Europako Gaietarako zuzendaria eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia izendatu ziren.

Ondorioz, Lehendakaritzako egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 3ko 187/2006 Dekretuaren 6, h) artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz,

Lehenengoa. Ebaluazio batzordea aldatzea eta ondoko hau esatea:

Honakoa esaten duen tokian:

Iñaki Aguirre Arizmendi, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, batzordeko presidentea.

Mikel Antón, Europako Gaietarako zuzendaria, bokala.

Honakoa esan behar du:

Guillermo Echenique González, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, batzordeko presidentea.

Irune Aguirrezabal Quijera, Europako Gaietarako zuzendaria, bokala.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea amaituko du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 10a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJÓO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.