- EBAZPENA, 2009ko uztailaren 10ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2009ko apirilaren 21eko ebazpena aldatzeko dena, kalifikazio epaimahaiaren osaketari dagokionez. 2009ko apirilaren 21eko ebazpenak, 2009ko ekitaldiko Europako gaien informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko diru-laguntzak emateko deialdia egiten du. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko uztailaren 10ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2009ko apirilaren 21eko ebazpena aldatzeko dena, kalifikazio epaimahaiaren osaketari dagokionez. 2009ko apirilaren 21eko ebazpenak, 2009ko ekitaldiko Europako gaien informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko diru-laguntzak emateko deialdia egiten du.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 150
- Hurrenkera-zk.: 4480
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/10
- Argitaratze-data: 2009/08/07
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Instituzional; Funtzio publikoa
Testu legala
Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2009ko apirilaren 21eko ebazpenaren bidez, 2009ko ekitaldian Europako gaien informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, eta ebazpenaren bosgarren oinarrian ezartzen da zeintzuek osatuko duten epaimahaia, eta epaimahaia osatuko dute, besteak beste, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Europako Gaietarako zuzendariak eta Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariak.
Ekainaren 16ko 400/2009 Dekretuaren, ekainaren 23ko 407/2009 Dekretuaren eta ekainaren 30eko 424/2009 Dekretuaren bidez, izendatu ziren Europako Gaietarako zuzendaria, Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.
Ondorioz, Lehendakaritzako egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 3ko 187/2006 Dekretuaren 6.h) artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz,
Lehenengoa. Kalifikazio epaimahaia aldatzea era honetan:
Honakoa esaten duen tokian:
Lehendakaria: Iñaki Aguirre Arizmendi, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.
Bokalak:
Mikel Antón Zarragoitia, Europako Gaietarako zuzendaria.
Nieves Martínez de Antoñana Blanco, Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria.
Honakoa esan behar du:
Lehendakaria: Guillermo Echenique González, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.
Bokalak:
Irune Aguirrezabal Quijera,, Europako Gaietarako zuzendaria.
José Luis Aramendia Cordón, Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 10a.
Lehendakaritzaren idazkari nagusia,
JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJÓO.


