- EBAZPENA, 2009ko uztailaren 10ekoa, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Kanoe Federazioaren Estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko uztailaren 10ekoa, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Kanoe Federazioaren Estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 152
- Hurrenkera-zk.: 4554
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/10
- Argitaratze-data: 2009/08/11
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Euskadiko Kanoe Federazioa 1986-04-25ean, 85 zenbakiarekin, inskribatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan. Federazioaren estatutuak berriro erredaktatu dira orain.
Euskadiko Kanoe Federazioak 2009ko ekainaren 9an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere estatutuak aldatzea onartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.
Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz
Lehenengoa. Euskadiko Kanoe Federazioaren Estatutuen 3. artikuluaren aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu hori honela idatzita gelditzen da:
Euskadiko Kanoe Federazioaren helbidea ondorengoa da: Anoeta Pasealekua 24, 20014 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Lurralde Historikoa.
Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta, bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kiroletako zuzendariari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 10a.
Kiroletako zuzendaria,
JUAN FRANCISCO MUTILOA ALDAZABAL.


