- 3519/2009 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Joseba Julen Ballestero Zárraga jauna Gurutzetako Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu3519/2009 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Joseba Julen Ballestero Zárraga jauna Gurutzetako Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 151
- Hurrenkera-zk.: 4516
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/13
- Argitaratze-data: 2009/08/10
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1247/2005 Ebazpenaren bidez, Joseba Julen Ballestero Zárraga jauna Gurutzetako Ospitaleko zuzendari mediko izendatu zen.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 2688/2009 Ebazpenaren bidez, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari mediko Joseba Julen Ballestero Zárraga jaunak ospitale horretako Gerentziako Zuzendaritzaren eginkizunak bere gain hartu zituen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Joseba Julen Ballestero Zárraga jauna Gurutzetako Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek interesatuari jakinarazten zaionetik aurrera izango du indarra; ebazpen honen ondorioz, halaber, Gurutzetako Ospitaleko Gerentziako Zuzendariaren egitekoak betetzeari utziko dio interesatuak.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari eta Gurutzetako Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 13a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIAN PÉREZ GIL.


