Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko uztailaren 13koa, Osasun sailburuordearena, osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta diru-laguntzak emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko uztailaren 13koa, Osasun sailburuordearena, osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta diru-laguntzak emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 170
  • Hurrenkera-zk.: 4843
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/13
  • Argitaratze-data: 2009/09/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasun sailburuak 2009ko martxoaren 24an emandako Aginduaren bidez (2009ko apirilaren 16ko EHAA), osasun arloko prestakuntza-egitasmoak burutzeko beka eta laguntzetarako deia egin zen.

Agindu horren 12. artikuluan ezartzen denez, bekak eta laguntzak eskuratzeko eskabideak Osasun sailburuordeak ebatziko ditu, betiere, Osasun sailburuak horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta. Ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Hori guztia kontuan izanik, deialdira bildutako eskabideak aztertuta, Balorazio Batzordeak proposatutakoa hartu da aintzakotzat, eta, horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak honako pertsona hauei ematea; bakoitzari ondoan duen diru-zenbatekoa emango zaio:

Arozena Olaiz, Arantxa 4.240 euro

Bayon Yusta, Juan Carlos 2.419 euro

Buque Martinez, Aitziber 4.600 euro

Castellanos Rubio, Ainara 3.300 euro

Fernandez Jimenez, Nora 15.600 euro

Garcia Sancho, Begoña 1.300 euro

Irigoyen Laborra, Cristina 9.800 euro

Martinez Indart, Lorea 3.055 euro

Orkaizagirre Gomara, Aintzane 1.230 euro

Orruño Aguado, Estibalitz 2.015 euro

Parraza Diez, Naiara 3.421 euro

Perez Gonzalez, Virginia 2.800 euro

Rada Fernandez de Jauregui, Diego 5.305 euro

Ruiz de Eguino Gabiña, Garbiñe 1.312 euro

Santin Gomez, Izortze 15.400 euro

Tome Garcia, Jessica 2.350 euro

Urrutia Iñiguez, Janire 3.370 euro

Vazquez Casas, Silvia 15.560 euro

Vergara Micheltorena, Itziar 640 euro

Zabala Zarauz, Alaitz 5.710 euro

Bigarrena. Honako pertsona hauei beka eta/edo laguntzarik ez ematea:

Tranche Torres, Janire eta Izagirre Otaegi, Andrea. Arrazoia: bekak eta laguntzak jaso nahi dituzten jarduerak ez daude deialdi-aginduko 1. artikuluan diru-laguntzetarako zehaztutako eremuan (A aukera, atzerrian egingo diren jarduerak).

Amiano Etxezarreta, Pilar. Arrazoia: deialdi honetako beka eta laguntzak jaso ditzaketenen taldekoa ez izatea, Osasun eta Kontsumo Sailaren plantillako langilea izateagatik.

Oñate Vergara, Eider. Arrazoia: kanpo-errotazioen finantzaketa arautzen duen otsailaren 8ko 183/2008 Errege Dekretuaren 21. artikulua aplikatzea.

Egües Olazabal, María Nerea. Arrazoia: EAEn erroldatua dagoela ez egiaztatzea.

Ruíz de Azúa García, Sonia. Arrazoia: eskabidea epez kanpo aurkeztea.

Hirugarrena. Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Osasun eta Kontsumo sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horretaz gainera, ongi iritzitako beste edozein lege-egintza ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 13a.

Osasun sailburuordea,

JESÚS MARÍA FERNÁNDEZ DÍAZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik