- EBAZPENA, 2009ko uztailaren 14koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2009ko apirilaren 2ko Ebazpena aldatzen da; ebazpen horren bitartez, argitara eman zen zein egunetan eta tokitan egingo den oposaketa-aldiko proba, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautatze-prozeduran. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko uztailaren 14koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2009ko apirilaren 2ko Ebazpena aldatzen da; ebazpen horren bitartez, argitara eman zen zein egunetan eta tokitan egingo den oposaketa-aldiko proba, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautatze-prozeduran.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 137
- Hurrenkera-zk.: 4111
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/14
- Argitaratze-data: 2009/07/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautatze-prozedura deitzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2009ko urtarrilaren 20an emandako Aginduaren 7. oinarriak zehazten du zein proba egin behar duten oposaketa-aldian prozedura horretan parte hartuko duten izangaiek.
Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2009ko apirilaren 2ko Ebazpenaren bitartez, argitara eman zen zein egunetan eta tokitan egingo zen oposaketa-aldiko proba, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautatze-prozeduran.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko ekainaren 9ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautatze-prozedura geldiarazi zen, aldez aurreko informazio-aldia eskatzeko.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko ekainaren 30eko Aginduaren bitartez erabaki zen 2009ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez eskatutako aldez aurreko informazio-aldia amaitzea eta hautatze-prozedurari berriro ekitea. Halaber, xedatzen du, epaimahaiak proposatuta Langileria Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango duela hautatze-prozesuaren egutegia berriz antolatzeko.
Hori dela eta, honako hau
Lehenengoa. Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2009ko apirilaren 2ko Ebazpeneko hirugarren eta laugarren idatz-zatiak aldatzea -ebazpen horren bitartez, argitara eman zen zein egunetan eta tokitan egingo den oposaketa-aldiko proba, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautatze-prozeduran-, hau da, probaren II eta III. zatiak egiteari buruzko idatz-zatiak aldatzea. Egun eta toki berriak ondorengoak dira:
Txanda libreko eta ezinduei gordetako txandatik aurkezten direnek oposizioaldiko II. zatia IES Mendebaldea BHIan (Donostia kalea, 3 Vitoria-Gasteiz) egingo dute, 2009ko irailaren 4ko 10:00etan.
2009ko irailaren 9tik aurrera, IES Mendebaldea BHIan (Donostia kalea, 3 Vitoria-Gasteiz), hasiko da oposaketa-aldiko probaren III. zatia txanda libreko eta ezinduei gordetako txandatik aurkezten direnentzat.
Bigarrena. Ebazpen honen kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 14a.
Langileria Kudeatzeko zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


