Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko uztailaren 14koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia lineako Traña-Lebario tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko uztailaren 14koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia lineako Traña-Lebario tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 4596
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/14
  • Argitaratze-data: 2009/08/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2008ko ekainaren 12ko Ebazpenaren bidez, Garraio Azpiegituraren zuzendariak Bilbao-Donostia lineako Traña-Lebario tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-proiektua onartu zuen.

Proiektuaren xedea da tarte horretan trenbidea bikoiztea, gaur egun elektrifikaturiko burdinbide bakarra baitu. Trenbidea bikoizteko lanak Ibaizabal gurutzatzen duen lekuan hasi eta trenbidearen 35+300 KP-ra arte doan zatian egingo dira.

Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.

2008ko azaroaren 5eko Ebazpenaren bidez, proiektua burutzeko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien; hainbat aldizkaritan argitaratu zen: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2008ko abenduaren 3ko 232 zk.an, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2008ko abenduaren 3ko 233 zk.an, 2008ko abenduaren 3ko «Berria», «El Correo» eta «Deia» egunkarietan; eta Abadiñoko eta Berrizko udalen iragarki-oholetan jarri zen.

Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetza-jardubindea ebaztea, hala ezartzen baitute Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g eta 10.1.h artikuluek, eta maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10. artikuluak.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.

Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,

Lehenengoa. Bilbao-Donostia lineako Traña-Lebario tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.

Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Abadiñoko udaletxera ager daitezen, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezkoa bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero, eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, (Lakua 1).

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lan sailburuordeari, Ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 14a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO LÓPEZ ANSAREO.

Bilbao-Donostia lineako Traña-Lebario tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-proiektua

Proyecto de construcción del desdoblamiento del tramo Traña-Lebario de la línea de ferrocarril Bilbao-Donostia

Abadiñoko udalerria / Término municipal de Abadiño

Finka zk.

  1. º finca Katastroko erref.

    Ref. Catastral Jabea

    Propietario Eragin mota

    Tipo de afección Izaera

    Naturaleza Okupatu aurreko aktak egitea

    Levantamiento de actas previas

    Polig.

    Lursaila

    Parc. Desjabetzea

    Expropiación

    (m2) Zortasuna

    Servidumbre

    (m2) Aldi bat. okup.

    Ocupación Temporal

    (m2) Iraila/Septiembre

    Tokia

    Lugar Eguna

    Día Ordua

    Hora

    043-1 005-01 001 Promociones Inmobiliarias Isundegi 803 --- --- Hiri-lurzorua

    Urbana Abadiñoko udaletxea

    Ayto. Abadiño 2 9:00

    043 005-01 001 Estampaciones Metálicas Vizcaya, S.A. 1313 --- --- Hiri-lurzorua

    Urbana Abadiñoko udaletxea

    Ayto. Abadiño 2 9:30

    043. 005-01 001 Isundegi, S.L., Iketz, S.L. y Estampaciones Metálicas Vizcaya, S.A. 1313 --- --- Hiri-lurzorua

    Urbana Abadiñoko udaletxea

    Ayto. Abadiño 2 9:30

    043-5 005-01 001 Prom. Inmob. Isundegi, S.L., Mecanizados Iketz, S.L. --- --- 194 Hiri-lurzorua

    Urbana Abadiñoko udaletxea

    Ayto. Abadiño 2 9:30

    043-2 005-01 001 Urko 2000, S.L. 916 --- 140 Hiri-lurzorua

    Urbana Abadiñoko udaletxea

    Ayto. Abadiño 2 10:00

    043-4 005-01 001 Isundegi, S.L., Iketz, S.L., Estampaciones Metálicas Vizcaya, S.A. y Urko 2000, S.A. 410 --- --- Hiri-lurzorua

    Urbana Abadiñoko udaletxea

    Ayto. Abadiño 2 10:30

    043-4. 005-01 001 Isundegi, S.L., Iketz, S.L., Estampaciones Metálicas Vizcaya, S.A. y Urko, 2000, S.A.

    410 --- --- Hiri-lurzorua

    Urbana Abadiñoko udaletxea

    Ayto. Abadiño 2 10:30

    043-3 005-01 001 Comunidad de Propietarios Antigua GAC

    2018 1309 874 Hiri-lurzorua

    Urbana Abadiñoko udaletxea

    Ayto. Abadiño 2 11:00

    043-3 005-01 001 Comunidad de Propietarios Antigua GAC

    2018 1309 874 Hiri-lurzorua

    Urbana Abadiñoko udaletxea

    Ayto. Abadiño 2 11:00

    042 004-01 001 Valdezcaray Investment, S.L.

    4569 982 1393 Hiri-lurzorua

    Urbana Abadiñoko udaletxea

    Ayto. Abadiño 2 11:30

    044 004-02 001 Valdezcaray Investment, S.L.

    1521 60 253 Hiri-lurzorua

    Urbana Abadiñoko udaletxea

    Ayto. Abadiño 2 11:30

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik