Euskadi.eus
  • 3370/2009 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Juan Antonio Guajardo Remacha jauna Zumarraga Ospitaleko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

3370/2009 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Juan Antonio Guajardo Remacha jauna Zumarraga Ospitaleko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 4248
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/16
  • Argitaratze-data: 2009/07/27

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dugu Zumarraga Ospitaleko zuzendari kudeatzailearen lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen ekainaren 10eko 2622/2009 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2009ko otsailaren 22ko EHAAn (36. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak azterturik, ikusi da Jon Antonio Guajardo Remacha jauna deialdiko lanposturako aproposa dela, eta bai trebakuntza egokia duela ere hartan jarduteko.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau

Lehenengoa. Jon Antonio Guajardo Remacha jauna Zumarraga Ospitaleko zuzendari kudeatzaile izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek lanpostuaz jabetzerakoan emango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 16a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik