Euskadi.eus
  • 15/2009 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

15/2009 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 143
  • Hurrenkera-zk.: 4283
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/16
  • Argitaratze-data: 2009/07/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Instituzional

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau,

Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Euskal Estatistika Erakundearen arteko lankidetza hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-zentsuaren behin betiko direktorioa egiteko (ikusi I. eranskina).

Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Azkoitiko Udalaren artekoa, Azkoitiko udalerriko Aizkibel kaleko 14. zenbakiko 1. B eta 2. B etxebizitzetan bizi direnei etxebizitza utzarazteko beharrezko diren ahalmenak baliatzekoa, hain zuzen ere Floreagako 15. -egungo A4 Floreaga- Eremuari dagokionez 2007ko maiatzaren 11n sinatutako Hitzarmena garatzeko (ikusi II. eranskina).

Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren «Donostia Kultura» enpresa-erakunde publikoaren arteko hitzarmena, haur eta gazte irakurketarekin lotutako prestakuntza eta orientazio profesionalaren zerbitzuak hobetzera bideratutako hainbat programa garatzeko (ikusi III. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 16a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta

Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS ERREKATXO LABANDIBAR.

Batetik, Jaume García Villar jauna, Estatistikako Institutu Nazionaleko (aurrerantzean, INE) lehendakaria, erakunde horren izenean eta haren ordezkari gisa, maiatzaren 11ko 508/2001 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Estatistikako Institutu Nazionalaren Estatutuaren 5.2 artikuluak emandako eskumenak betez.

Eta bestetik, Josu Mirena Iradi Arrieta jauna, Euskal Estatistika Erakundearen (aurrerantzean Eustat) zuzendari nagusia. Iradi jaunak erakunde horren izenean eta haren ordezkari gisa jardun du, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak eta Euskal Estatistika Erakundearen egitura organikoa ezarri duen urtarrilaren 25eko 12/2000

Dekretuak eman dizkion eskumenak erabilita eta Gobernu Kontseiluak 2009ko apirilaren 29an egindako bilkuran emandako baimenaren arabera.

AZALDU DUTE:

Nekazaritza Zentsua 2009-2012ko Estatistika Plan Nazionalean jasotzen den estatistika-eragiketa da, eta plan hau urriaren 17ko 1663/2008 Errege Dekretuaren bidez onartu zen. Beraz, estatu helburuetarako estatistika da eta Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) du estatu osoan hori egiteko ardura.

Halaber, Nekazaritza Zentsua egun indarrean dagoen 2005-2008rako Euskal Estatistika Planari buruzko 2/2005 Legean ere jasotzen da, lege horretako azken xedapenetatik hirugarrenean xedatutakoa betez. Zentsua, bada, Eustatek egin behar du Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionean.

Estatuak eta Euskal Autonomia Erkidegoak Nekazaritza Zentsua egin nahi dute; horregatik, estatuko eta autonomi erkidegoko jarduna koordinatzea komeni da. Estatuak bakarrik du estatu helburuetarako estatistikak egiteko eskumena, Konstituzioaren 149.1.31 artikuluaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoak bakarrik du bere helburu eta eskumenetarako estatistikak egiteko eskumena, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onetsi zen Euskal Autonomia Estatutuaren 10.37 artikuluaren arabera.

Nekazaritza Zentsua egiteko lehenengo fasea da nekazaritzako ustiategietako titularren datu-base edo direktorio bat egitea, ahalik eta kalitate handienarekin. Horretarako, beraz, bi erakundeek komenigarritzat jo dute Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Zentsuan erabiliko den behin betiko direktorioa lantzeko elkarlanean aritzea. Ahaleginak batuko dituzte eta ahalik eta estaldura gehien lortzen lagunduko dute.

Hori dela eta, INEk eta Eustatek erabaki dute lankidetza hitzarmen hau sinatuko dutela hurrengo klausulen arabera:

KLAUSULAK:

Lehena. Lankidetza hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea da INEren eta Eustaten arteko lankidetza formalizatzea, elkarlanean arituko direlako Nekazaritza Zentsuaren direktorioa egiteko lanetan. Izan ere, gero zentsu hori estatistika-eragiketa horren informazioa jasotzeko erabiliko da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Bigarrena. Alderdien jardunak eta konpromisoak.

  1. INEren jardunak.

    INEk, hitzarmena sinatu ostean, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza ustiategien titularren lehen direktorio bat helaraziko dio Eustati. Iturri ezberdinek emandako informazioaren bidez osatu da direktorio hori, besteak beste: Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa, Zerga Administrazioaren Agentzia Estatala eta INEren iturri batzuk (aurreko urteetako Nekazaritza Zentsuak; 2007ko Nekazaritzako Ustiategien Egiturari buruzko Inkesta).

  2. Eustaten jardunak.

    Eustatek bere nekazaritzako ustiategien titularren direktorioko datuekin alderatuko du jasotako informazioa; eta, gero, INEra bidaliko ditu bai alderatutako direktorioa bai alderaketa egin osteko emaitzen azterketa.

    Beste alde batetik, Eustatek direktorioaren tamainari buruzko lehenengo balorazioa bidaliko du INEra, INEk informazioa bidali duenetik hilabete igaro baino lehen.

    Azkenik, Eustatek INEk emandako informazioa ezabatuko du, Jarraipenerako batzorde Teknikoak ezartzen duen moduan.

  3. Bi alderdien jardunak.

    Geroko fasean, INEk eta Eustatek azterketaren ondoriozko emaitzen gainean bidezkoak diren erabakiak hartuko dituzte.

    Hirugarrena. Sekretu estatistikoa.

    INEk eta Eustatek bere gain hartuko dute elkarri emandako informazioaren erantzukizuna, hau da, informazio hori norbanakoen datuak behar bezala babesteko moduan erabiliko dela zainduko dute; are gehiago, eragiketan parte hartzen duten pertsona guztiek sekretu estatistikoa gordeko dute, baina horrez gain, Funtzio Estatistiko Publikoari buruzko maiatzaren 9ko 12/1989 Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea aplikatzearen ondoriozko murrizketak beteko dituzte.

    Laugarrena. Finantzaketa.

    Hitzarmen honek ez du alderdien arteko kontraprestazio ekonomikorik sortuko.

    Bosgarrena. Jarraipenerako Batzorde Teknikoa.

    Hitzarmen honen jarraipena egingo duen batzorde teknikoa sortu da, eta honakoek osatuko dute:

    1. INEren ordezkariak

      Produktu Estatistikoen zuzendari nagusia

      Direktorio Ekonomikoen Arloko burua

      Nekazaritzako Estatistiken Arloko burua

    2. Eustaten ordezkariak.

      Ekoizpeneko eta Azterketa Estatistikoko zuzendariordea

      Estatistika-azpiegitura Arloko arduraduna

      Administrazio eta Zerbitzuen Arloko arduraduna

      Hitzarmen hau interpretatu edo burutzean sor daitezkeen desadostasunak edo eztabaidak Jarraipen Batzordeak ebatziko ditu.

      Seigarrena. Jurisdikzioa.

      Lankidetza hitzarmen hau administratiboa da eta, 4.1.c. artikuluaren arabera, ez zaio aplikatuko Sektore Publikoko Kontratuen Legea. Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 6 eta 8 artikuluek arautuko dute.

      Bestalde, aipatu 30/1992 Legeko 8.3. artikuluan xedatutakoaren arabera, hitzarmena indarrean dagoen bitartean sor daitezkeen auzi eztabaidagarriak Jarraipenerako Batzorde Teknikoak ebatzi ezin baditu, administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren pean jarriko dira, bera arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearekin bat etorriz.

      Zazpigarrena. Indarraldia.

      Hitzarmen hau sinatu eta biharamunean jarriko da indarrean eta horrela jarraituko du hitzarmenaren xede diren lanak burutu arte. Nolanahi ere, indarraldia 2009ko maiatzaren 31n amaituko da. Ez da hitzarmenaren luzapenik aurreikusi.

      Eta horrela jaso dadin, lankidetza hitzarmen honen lau ale sinatu dira, Madrilen, 2009ko maiatzaren 4an.

      Estatistikako Institutu Nazionaleko lehendakaria,

      JAUME GARCIA VILLAR.

      Euskal Estatistika Erakundeko zuzendari nagusia,

      JOSU IRADI ARRIETA.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 21a.

ONDOKOAK BATZARTU DIRA:

Alde batetik: Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako jarduneko sailburu Fco. Javier Madrazo Lavín jauna.

Eta bestetik: Azkoitiko Udaleko alkate-udalburu Asier Aranbarri Urzelai jauna.

PARTE HARTU DUTE:

Fco. Javier Madrazo Lavín jaunak, bere jarduneko kargua betez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz.

Asier Aranbarri Urzelai jaunak, lehen adierazitako tokiko erakundearen izenean eta hura ordezkatuz.

Bi alderdiek elkarri onartu diote legezko gaitasun nahikoa dutela Hitzarmen hau emateko, eta horretarako,

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Azkoitiko Udalaren artean sinatutako 2007ko maiatzaren 11ko Konpromiso Akordioaren arabera, Azkoitiko udal-mugapean Etxebizitza Babestua Sustatzeko Programa: «Floreagako 15. Eremua, Txalon Errekaren Ekialdeko 1. Sektorea eta Intsaustiko 13. Eremua» onartu zen.

Konpromiso Akordio honen helburua Azkoitiko udal-mugapean, Floreagako 15. Eremuan, Txalon Errekaren Ekialdeko 10. Sektorean eta Intsaustiko 13. Eremuan, hain zuzen ere, etxebizitza babestua sustatzeko programa bat ezartzea zen eta erakundeen arteko lankidetzaren esparruan, adierazitako eta estrategikotzat hartutako hirigintza-eremutako hirigintza- eta gizarte-garapena sustatzea, Azkoitiaren eta azkoitiarren mesederako.

Bigarrena. Floreagako 15. Eremuari dagokionez, bi alderdiek honako hau adostu zuten: «Azkoitiko Udalak Euskal Autonomia Erkidegoari eremuan barne hartutako higiezinak ehun eta laurogeita hamabost mila laurehun eta hogeita hemeretzi euro eta laurogeita hamar zentimotan (195.439,90 euro) saltzeko eta eremu honetan legezko esleipenagatik dagokion hirigintza-eraikigarritasunaren ehunekoa doan uzteko konpromisoa hartu du.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak sustapenetik eratorritako lokala lehenespenez eskuratzeko eskubidea aitortu dio Azkoitiko Udalari. Eskubide hori hiru hilabetean baino ezin izango da gauzatu eraikinaren obra berriaren deklarazioaren eskritura publikoan formalizatzen den egunetik aurrera.

Eskualdatze-prezioa ehun eta laurogeita hamaika mila euro (191.070,00 euro) izango da, BEZa barne hatu gabe, 330,00 m2 prezioan eta Azkoitiko Udalak ordainduko du, eskuratzeko eskubide hori erabiltzen badu, eskura publikoaren eskualdatzea formalizatzean.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak konpromisoa hartu du, dagozkion aurrekontuko diru-kontsignak gauzatu ondoren, aipatutako etxebizitzen inguruko urbanizazioa egiteko eta eraikitzeko obra guztiak kontratatzeko ahalik eta azkarren.

Konpromiso horrek barnean hartzen du urbanizazio-proiektua eta Oinarrizko Eraikuntza Proiektuak eta Gauzatze Proiektuak idaztea.

Nolanahi ere, dokumentu horien eduki zehatzak alderdi sinatzaileen arteko aldez aurreko onespena beharko du. Zehazki, aipatutako sustapenari dagokion oinarrizko proiektua izapidetzen den bitartean, Azkoitiko Udaleko teknikariekin eta ordezkariekin behar diren bilerak egingo dira, hirigintza-izapidetzea gauzatu aurretik oinarrizko diseinu-zehaztapenak adosteko.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak sustapenaren atarietako bat (gutxi gorabehera zortzi etxebizitza) alokairuzko gizarte-etxebizitzetara bideratzeko konpromisoa hartu du. Era berean, esleipen-prozesu arruntetik behar adina etxebizitza kanpo uzteko konpromisoa hartu du udalaren hirigintza-jarduketak eraginpean hartutako lagunen birkokapena bermatzeko. Birkokapen horien kostua, kasu horretan, indarrean dagoen legediaren arabera, Azkoitiko Udalaren edo eraginpeko pertsonaren kargura izango da.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak konpromisoa hartu du Azkoitiko udalerria Floreagako 15. Eremuan egingo diren etxebizitzen sustapenetan interesa duen udalerri bakarra izendatzeko».

Hirugarrena. Akordio berean, era berean, honako hau adierazten da: «Azkoitiko Udalak konpromisoa hartu du Eraikuntza, Obra eta Instalazioen gaineko Udal Zergaren kuotari Gipuzkoako Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 15/1989 Foru Arauak tokiko erakundeen zerga-sistema aldatzeko martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauak aldatuak bere 5. artikuluaren a, d eta e idatz-zatietan ezarritakoa aplikatzeko, eta hobari horiek batera aplikatzeko.

Bi Herri Administrazioek beharrezko iritzi diote Akordioaren Jarraipen Batzordea sortzeari. Batzorde hori erakunde bakoitzeko bi ordezkarik osatuko dute, eta bere eginkizunak honako hauek izango dira: ezarritako aurreikuspenak eta konpromisoak gauzaraztea, horiek zorrotz betetzeko neurriak proposatzea, etxebizitza babestuen sustapenak egitean sor daitezkeen gatazkak eta/edo interferentziak konpontzea, sustapenen babes-erregimenak une bakoitzean dauden etxebizitza-premietara moldatzea edota egokitzea eta, oro har, etorkizunean sor daitezkeen gorabehera guztiei erantzutea».

Laugarrena. Salerosketa-kontratua adierazitako baldintzetan Notarioaren aurrean egin eta formalizatu zuten 2007ko abenduaren 14ko eskritura publiko bidez Azkoitiko Udaleko alkate Asier Aranbarri Urzelai jaunak, 2007ko abenduaren 13ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez kontratua emateko egintzarako baimena izanik, eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Lurzoru eta Hirigintza zuzendari Ińigo Maguregui Salasek, 2007ko urriaren 26ko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko sailburu jaunaren Aginduaren bidez sinaduraren egintzarako baimena izanik.

Bosgarrena. Azkoitiko Udalak, Aurrelaburpena izapidetu ondoren, 2005eko abenduaren 1ean egin zen osoko bilkuran, «A.U 15 Floreagari dagokion Azkoitiko Plangintzaren Arau Subsidiarioen Aldaketaren» espedientea hasiera batean onartzea erabaki zuen eta 2006ko urtarrilaren 26an, berriz, behin-behineko aldaketa.

Espedientearen helburua A.U. 15 Floreaga Ikastolaren eremuaren zati bat (hiri-lurzorua, E-1 Irakaskuntzako Komunitate Ekipamendu Sistema Orokortzat hartua) etxebizitzarako birkalifikatzea da. Eremuak 13.920 m2-ko azalera du guztira, eta bertan U.A.U 15-1 mugatzen da, 1.716 m2-ko azalera; bertan irakasleen etxeen eta Aizkibel kaleko 12. eta 16. zenbakiko udal-bulegoen eraikinaren gunea sartzen da eta bertan babes ofizialeko 33 etxebizitza eraikitzea proposatzen da, udal-bulegoak berriz kokatuta.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, Euskadiko Lurralde Antolamenduaren Batzordeak 2006ko uztailaren 19ko bilkuran igorritako aldeko erabakia hartu ondoren, 2006ko urriaren 18ko bilkuran behin betiko onartzeko erabakia hartu zuen eta testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2006ko azaroaren 15ean (217. zenbakia).

Zehaztapen horiek Plangintzaren Arau Subsidiarioak Berrikusteko dokumentuari erantsi zaizkio eta Testu Bategina behin betiko onartu zuen Diputatuen Kontseiluak 2007ko ekainaren 19an egindako bilkuran eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2007ko urriaren 2an.

Honako hauek dira Plangintzako Arau Subsidiarioen A.A. 4.1 Floreagako 4. Eremurako funtsezko zehaztapenak:

Irizpideak eta helburuak: gunea onera ekartzea, gaur egungo «irakasleen etxebizitzak» eta administrazio-bulegoak ordeztuko dituzten etxebizitzak eraikitzeko aukera emanez.

Jarduteko sistema: desjabetzea.

Zuzeneko jarduna.

Seigarrena. Indarrean dagoen hezkuntza-legedian ezarritako zehaztapenak betez, legedi horrek udal-jabetzako eskola-eraikinen desafektazioaren prozeduretan hezkuntza-administrazioaren esanbidezko baimena eskatzen du eskolako eraikin publikoak beste zerbitzu eta helburu batzuetara zuzentzeko (irakasleen etxebizitzak eskolako eraikin publikoak dira arau bidez indarrean dagoen otsailaren 2ko 193/1967 Dekretuak onartutako Lehen Hezkuntzari buruzko Legearen Testu Bateginaren 51. artikuluaren arabera), Azkoitiko Udaleko alkateak 2005eko uztailaren 14an Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritzara bideratutako idazki bidez aldaketa horrek eragindako eremuan kokatutako irakasleen etxebizitza zaharretarako eta Helduen Hezkuntzarako zerbitzurako eraikinaren eskolako zerbitzu publikoaren desafekzioa eskatu zuen.

Azkoitiko Udalak, bestalde, 2006ko azaroaren 29an egindako osoko bilkuran, adierazitako eraikinen eskola-erabileraren desafektazioa berretsi zuen, hirigintza-planaren zehaztapenen aldaketak eragindakoa; desafektazio hori, nolanahi ere, hezkuntza-administrazioaren nahitaezko baimenak baldintzatzen du.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu jaunak 2007ko apirilaren 17an emandako Aginduaren bidez, honako ebazpen hauek eman zituen:

Udalerri horretako Aizkibel kaleko B Etxabe lokalaren eta 14. zenbakiko 1.B eta 2.B etxebizitzen desafektaziorako baimena ematea, kalte horren premia ez dagoela egiaztatu baita azken urteotan ez baitira zerbitzu publiko horietarako erabili eta ez baita hala izango denik aurreikusten.

A Etxabearen eskola-erabileraren eta 1. eta 2. A pisuen desafektaziorako baimenik ez ematea Helduen Hezkuntzarako zerbitzura bideratuta baitaude, (Zarautzeko Zentroaren menpe dago).

Helduen Hezkuntzarako zerbitzua eskaintzeko beharrezkoak diren lokalei dagokienez, Azkoitiko Udalak dagoeneko berriz kokatzeko aukera dauka, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren zehaztapenen arabera.

Biztanleen Udal Erroldan bildutako datuak aztertu ondoren, ikus daiteke 1. eta 2. B pisuetan lagun batzuk erroldatuta daudela; etxebizitza horiek eskola-zerbitzu publikotik desafektatu dira eta desafekzio hori eskumena duen hezkuntza-administrazioak onartu du. Hain zuzen ere, M.Ş Dolores Díaz Trigo andrea (1. B edo eskubia) eta Arecio Martínez Sandoval jauna, Constantina Puente Villafańe andrea, eta David, Yosune eta Miguel Martínes Puente jaun-andreak dira (2. B edo eskuina).

Zazpigarrena. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak AIU 15 (Floreaga) eremuan dauden eraikinak eraisteko baimena eskatu du eta dagokion lehiaketaren deialdia egin du babestutako bizitegi-eraikuntza berriak egikaritzeko proiektuak idazteko; beraz, eraitsiko diren eraikinetan eskubideen titularren egoera juridikoa zehaztu behar da, antolamendu berria egikaritzeko, okupatzeko eskubideak amaitzea edo iraungitzea deklaratzearren eta bidezko maizter-botatze administratiboaren prozedurak hastearren.

Horregatik, eta adierazitako aurrekari guztiak oinarri hartuta, bi alderdiek hitzarmen hau sinatzea erabaki dute, honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK:

Lehenengoa. Hitzarmenaren helburua.

Lankidetza Hitzarmen honen helburua etxebizitza babestuaren sustapenari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Azkoitiko Udalaren artean 2007ko maiatzaren 11n sinatutako Konpromiso Akordioa garatzea da, Azkoitiko Udalaren alde udalerri horretako Aizkibel kaleko 14. zenbakiko 1. B eta 2. B etxebizitzetan bizi direnen aurka utzarazteko administrazio-prozeduran beharrezkoak diren ahalmenak baliatzea eskuordetzeari begira.

Azkoitiko Udalak higiezinak hezkuntza-administrazioaren nahitaezko baimenarekin desafektatu ondoren, eta berriz ere etxebizitza babestuaren erabilerara desafektatuta, 2007ko abenduaren 14an tresna publikoan egindako salerosketa-kontratuaren bidez higiezinen jabetza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari transmititu zion, erosteko eta saltzeko titulu bidez transmititutako higiezinei buruzko eskubideen titular berria.

Bigarrena. Aizkibel kaleko A Etxabearen eskola-erabileraren eta 14. zenbakiko 1. eta 2. A etxebizitzen desafekzioak.

Azkoitiko Udalak Helduen Hezkuntzaren zerbitzua berriz kokatzeko konpromisoa hartu du hiru hilabeteko epean dokumentu hau sinatzen den egunetik aurrera.

Lekualdatze hori egin ondoren, era berean Azkoitiko Udalak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailean A Etxabearen eskola-erabileraren eta 1. eta 2. A etxebizitzen dagokion desafekzio-espedientea eskatzeko eta izapidetzeko konpromisoa hartu du.

Hirugarrena. Aizkibel kaleko B lokal etxabea eta 14. zenbakiko 1. B eta 2. B etxebizitzak utzaraztea.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Azkoitiko Udalari eskuordetu dizkio utzarazteko administrazio-prozedurari lotutako ahalmenak, eta Udalak esanbidez onartu du eskuordetzea Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 7, 22 eta 27. artikuluetan aurreikusitakoaren eta Toki Araubidearen arloan indarrean dauden Legezko Xedapenen Testu Bateginari buruzko apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 66-68. artikuluen arabera.

Berariazko eskuordetze hau erabiliz, Azkoitiko Udalak adierazitako higiezinetan bizi direnei etxebizitza hutsarazi egin behar dutela jakinaraziko die, euren borondatez etxea huts dezaten hamabost eguneko epean.

Behar izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak dagokion epailearen baimena eskatuko du etxebizitzan sartzeko Azkoitiko Udalaren alde eta indar publikoaren laguntza etxebizitza utzarazte hertsatzailea egikaritzeari dagokionez.

Laugarrena. Eskuordetzearen nondik norakoa.

Eskuordetze intersubjektibo honek soilik Azkoitiko udalerriko Aizkibel kaleko 14. zenbakian bizi direnek etxea husteari lotutako administrazio-prozedurak izapidetzeko eta konpontzeko eskumena hartzen du.

Administrazioaren ebazpenak eskuordetzeaz baliatuz ematen badira, espresuki adierazi behar da ebazpen horiek eskuordetzeaz baliatuz eman direla, eta organo eskuordetze-emaileak emandakotzat hartuko dira.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak edozein unetan baliogabetu ahal izango du emandako eskuordetzea.

Aurrekoa aztertu ondoren, jarduneko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak eta Azkoitiko Udaleko alkate-udalburuak kudeatzeko mandatua formalizatzeko agiri hau sinatu dute.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Azkoitiko Udaleko alkatea,

ASIER ARANBARRI URZELAI.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 9a.

ONDOKOAK BILDU DIRA:

Alde batetik, Blanca Urgell Lázaro andrea, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Eusko Jaurlaritzaren izenean eta ordez, Gobernu Kontseiluaren 2009ko maiatzaren 9ko Erabakiak ematen dizkion ahalmenak erabiliz.

Bestetik, Odón Elorza González jauna, Donostiako Udalaren alkate udalburua, Donostiako Udalaren «Donostia Kultura» enpresa erakunde publikoaren izenean eta ordez, Donostiako udal-korporazioak 2007ko ekainaren 16an egindako osokoaren erabakian ematen zaizkion ahalmenak erabiliz.

AZALDU DUTE:

  1. Autonomia Estatutuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du Estatuaren titulartasuna ez duten liburutegien alorrean. Eskumen hori erabiliz, Eusko Legebiltzarrak Euskadiko liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 onartu zuen. Lege horren bitartez Euskadiko Liburutegi Sistema Nazionala sortzen da, foru aldundienak edo estatuarenak ez diren erabilera publikoko liburutegiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin hitzarmen bat sinatzen duten liburutegi pribatuak biltzeko.

  1. Lege horrek Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalari esleitzen dio Autonomia Erkidegoaren eskemenekoak diren titulartasun publikoko liburutegien funtzionamendua bermatzea eta, bestalde, Kultura Sailaren barnean kokatzen du Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala (ELSN), halaxe jasota dago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuan 14. artikuluan, non Kultura Sailaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen diren.

  1. Donostiako Udalaren 2007ko apirilaren 19ko Osoko Bilkuraren erabakiz, «Donostia Kultura» enpresa erakunde publikoa sortu eta horren estatutuak onartu ziren. Erakundea udal-korporazioaren eskumen diren kultur jarduera eta instalazioak zuzenean kudeatzeko sortu zen, Toki Araubidearen Oinarrien apirilaren 2ko 7/2985 Legearen 85. artikuluarekin bat eta Gobernu lokala modernizatzeko neurriei buruzko abenduaren 16ko 57/2003 Legearen bitartez ezarritako kudeaketa-modu berrien ondorioz, eta bere zeregina da, besteak beste, Kultura zabaltzea eta donostiarren kultur prestakuntza sustatzea.

  2. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren iritziz zehazki, Liburutegi Zerbitzuaren iritziz bere eginkizun garrantzitsuenen artean irakurzaletasuna haur eta gazteen artean zabaltzea dago. Horregatik, jarduketa programa berariazko bat bultzatzen du batik bat haur eta gazteen artean irakurketa sustatzeko liburutegi publikoetako erabiltzaileen artean. Horretarako, Kultura sailburuak ematen duen agindu baten bidez laguntza-deialdi bat egin ohi da.

  3. Alde horretatik, beharrezko ikusi da Euskadiko Liburutegien Sarean sartuta dauden liburutegi publikoetako profesionalen prestaketa hobetzea haur eta gazte irakurketaren alorrean.

  4. Helburu horiek gogoan hartuta, Donostiako Udalaren Donostia Kultura enpresa erakundeak programa bereziak garatu izan ditu azken urteotan, batzuetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren beraren laguntzarekin, haur eta gazte irakurketaren inguruan, eta esperientzia eta ezagutza handiak lortu ditu horiek zabaltzeko metodo eta formuletan.

  5. Euskadiko Liburutegien Sarean parte hartzen duten herri administrazioen giza baliabideak eta baliabide materialak arrazionalizatze aldera eta alor horretan lortu duten ezagutza zabaltzeko helburuarekin, entitate biek beharrezkotzat jotzen dute lankidetza-programa bat abiatzea haur eta gazte liburutegien kudeaketa hobetzeko mekanismoak garatzeko, dauden baliabideak errentagarriago egiteko eta ematen diren zerbitzuen kalitatea areagotzeko, liburutegietako langileei aholkularitza eta prestakuntza emango dizkien programa baten bitartez. Horretarako, hitzarmen hau sinatuko da, betiere, legezko manu hauek errespetatuta: azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikulua eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.1.c) artikulua. Hona hemen

    KLAUSULAK:

  1. Hitzarmen honen helburua da Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren bitartez eta Donostiako Udalaren Donostia Kultura enpresa erakundearen arteko harremana finkatzea, haur eta gazte liburutegiei begira kudeatzeko gomendio baten ezaugarriak zehazte aldera. Kudeatzeko gomendioaren helburuak dira, batetik, haur eta gazte liburutegien kudeaketari buruzko hiru prestakuntza-ikastaro antolatzea ELSko udal liburutegi publikoetako langileei zuzenduta, eta, bestetik, informazio eta orientazio profesionalaren zerbitzu bat mantentzea, Donostiako Udalaren Donostia Kultura enpresa erakundearen Haur Liburuaren

    Dokumentaziogunearen bitartez.

  2. Eusko Jaurlaritzak, Kultura Sailaren bitartez, jarduketa horiek finantzatuko ditu, 09.0.1.10.11.0100.2.238.99.45144.023/D aurrekontu-partidaren kontura. Horretarako, hogeita lau mila euro (24.000,00) emango dizkio Donostiako Udalaren Donostia Kultura enpresa erakundeari, honela banatuta: diru-kopuruaren % 75 Hitzarmena sinatzen denean (aurreordainketa moduan), eta gainerakoa Eusko Jaurlaritzaren diru-ekarpen guztia zuzen eta egokiro justifikatu eta gero. Hori dela eta, Donostiako Udalaren Donostia Kultura enpresa erakundeak egindako jarduketei buruzko memoria zehatza aurkeztu beharko du, bai eta hitzarmen honetako helburuei begira izandako gastu eta diru-sarreren balantze behin betikoa eta Eusko Jaurlaritzak emandako 24.000,00 euro horiekin egindako gastuen agiri justifikatzaileak ere.

  3. Donostiako Udalaren Donostia Kultura enpresa erakundeak honako lan hauen inguruko jarduera material tekniko edo zerbitzuen alorrekoak egingo ditu hitzarmenaren babesean:

    1. Donostiako Udalaren Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen funtsak ELSko udal liburutegi publikoetako langileen esku jartzea. Horretarako,

      • Kontsultak Dokumentazioguneak ezarritako orduetan egin ahal izango dira, bai telefonoz, faxez, postaz edo bertatik bertara.

      • Dokumentazioguneak liburutegi arteko mailegu bidez bidaliko du eskatutako materiala, edo, bestela, dena delako artikuluen doako fotokopiak emanez, betiere kopia horiek ikerlanetarako soil-soilik egiten badira (Jabetza Intelektualaren Testu Bateginaren apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikulua).

      • Dokumentazioguneak bertako aldizkako argitalpenen laburpen-buletina landuko du, Euskadiko Liburutegi Sistemako liburutegien artean banatzeko. 2009. urtean hiru zenbaki argitaratuko dira.

    2. ELSko liburutegietako langileei liburutegiaren edo haur sailaren kudeaketa hobetzeko prestakuntza ematea. Horretarako, liburutegien kudeaketarekin lotutako hiru ikastaro antolatu eta koordinatuko ditu (I. klausulan aipatutakoak). Ikastaro bakoitzak 20 ordu iraungo du eta gehienez ere 30 parte hartzaile onartuko ditu; ELSko liburutegi publikoetan lanean diharduten langileei zuzenduta egongo dira, eta hiru lurralde historikoetan egingo dira.

      Programa eta ikastaroetako parte hartzaileak aukeratzean objektibotasunaren printzipioa beteko da, bai eta ahalik eta langile gehienengana iristeko irizpidea eta haur/gazte liburutegiak edo sailak sendotzekoa ere.

  4. Liburutegi Zerbitzuaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak informazio guztia jasoko du Donostiako Udalaren Donostia Kultura enpresa erakundeak egiten dituen jarduketen inguruan, horrela hitzarmen honetako helburuak bete eta, bereziki, ikastaroetarako ezarritako irizpideak errespetatzeko. Hori dela eta, ikastaroak hasi aurretik aukeratutako parte hartzaileen zerrenda bidaliko zaio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Liburutegi Zerbitzuari, jakitun egon dadin eta eragozpenik baldin badu hamar eguneko epean horren berri eman dezan. Epe hori igaro eta ohartarazpenik ez badago, proposamena ontzat ematen duela ulertuko da.

  5. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, eta 2009ko abenduaren 31 arte izango ditu ondorioak.

  6. Hitzarmena iraungiko da: epea amaitzen denean, bere edukiak urratzen direnean edo aldeetariko batek bere hitzarmenaren betebeharrak bete ez eta salaketa jartzen duenean, salatuari egoera horren berri aurrez jakinarazi ondoren.

    Hitzarmen honek izaera juridiko-administratiboa du, horrela xedatzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluan eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.1.c) artikuluan.

    Esandako guztiarekin ados daudela adierazteko, alderdiek hitzarmen honen bi kopia sinatzen dituzte, orri guztietan, goian adierazitako tokian eta egunean.

    Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean,

    BLANCA URGELL LÁZARO.

    Donostiako Udalaren Donostia Kultura

    enpresa erakundearen izenean,

    ODÓN ELORZA GONZÁLEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik