Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko uztailaren 16koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2009ko martxoaren 9ko ebazpena aldatzeko dena. 2009ko martxoaren 9ko ebazpenaren bidez, euskal etxeei 2009an emango zaizkien diru-laguntzak jasotzeko deialdia egiten da, Ebaluazio Batzordearen osaerari dagokionez. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko uztailaren 16koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2009ko martxoaren 9ko ebazpena aldatzeko dena. 2009ko martxoaren 9ko ebazpenaren bidez, euskal etxeei 2009an emango zaizkien diru-laguntzak jasotzeko deialdia egiten da, Ebaluazio Batzordearen osaerari dagokionez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 171
  • Hurrenkera-zk.: 4856
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/16
  • Argitaratze-data: 2009/09/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2009ko martxoaren 9ko ebazpenaren bidez, euskal etxeei 2009an emango zaizkien diru-laguntzak jasotzeko deialdia egin zen, eta ebazpenaren zazpigarren atalean ezarrita dago martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuko 11. artikuluan aurreikusita dagoen Ebaluazio Batzordea osatzen duten kideak, Dekretu horren bidez euskal etxeei emateko diru-laguntzen erregimena arautzen da eta 11. artikulu horretan ezarrita dago batzorde hori osatuko dutela, besteak beste, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, edo ordezkoak, presidente gisa, eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendariak, edo ordezkoak.

Ekainaren 30eko 424/2009 Dekretuaren eta uztailaren 7ko 446/2009 Dekretuaren bidez, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria izendatu ziren.

Ondorioz, Lehendakaritzako egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 3ko 187/2006 Dekretuaren 6.h) artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Ebaluazio Batzordea aldatzea eta ondoko hau esatea:

Honakoa esaten duen tokian:

Iñaki Aguirre Arizmendi, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Batzordeko presidentea.

Josu Legarreta Bilbao, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria, bokala.

Honakoa esan behar du:

Guillermo Echenique González, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Batzordeko presidentea.

Julián Celaya Loyola, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria, bokala.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaituko du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa euskal autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau euskal Herriko agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 16a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.