- EBAZPENA, 2009ko uztailaren 20koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia trenbideko Añorga-Errekalde tartea bikoizteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko uztailaren 20koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao¿Donostia trenbideko Añorga¿Errekalde tartea bikoizteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 141
- Hurrenkera-zk.: 4228
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/20
- Argitaratze-data: 2009/07/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2008ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez, Bilbao-Donostia lineako Añorga-Errekalde tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-proiektua onartu zen.
Añorga-Errekalde tartea bikoizteko eraikuntza-proiektuaren helburua da tarte horretan burdinbidea bikoizteko obrak ikuspegi teknikotik zehaztea eta horien balorazio ekonomikoa egitea. Jarduerak 2.150 m inguruko luzera hartuko du, eta gainera Añorgan geltoki bat eraikiko da, egun dagoena baino zertxobait ekialderago.
Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.
2009ko ekainaren 4ko Ebazpenaren bidez, proiektua burutzeko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien; aldizkari hauetan argitaratu zen: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2009ko ekainaren 30ekoa (123. zk.); Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2009ko ekainaren 30ekoa (120. zk.); 2009ko ekainaren 30eko «Berria», «Diario de Noticias» eta «Deia» egunkariak; gainera, Donostiako Udalaren iragarki-oholean jarri zen.
Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebaztea, hala ezarrita baitago Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g eta 10.1.h artikuluetan, eta maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e artikuluan.
Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.
Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, honako hau
Lehenengoa. Bilbao-Donostia lineako Añorga
Errekalde tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-
proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.
Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Donostiako udaletxera ager daitezen, proiektuak erasandako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezko bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.
Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, eta abar) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.
Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1).
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, ebazpena jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 20a.
Garraio Azpiegituraren zuzendaria,
JOSÉ ANTONIO LÓPEZ ANSAREO.
Finka
Finca Eguna
Fecha Tokia
Lugar Ordua Hora Titularra
Titular Desj. eremua S.Expo Zort. Eremua S.Serv Lurp. eremua
Sot Katastoa
Catastro Poligonoa
Polígono Partzela
Parcela
004 Abuztuak 6
Agosto 6, 2009
Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián-San Sebastian 9:00 José M.ª Gómez Azurmendi 208 Hiri-lurzorua Urbana LR25B03 -
006 Abuztuak 6
Agosto 6, 2009
Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 9:30 Comunidad de Propietarios Cincuentenario. 2855 4310 Hiri-lurzorua Urbana LR06113
006-1 Abuztuak 6
Agosto 6, 2009
Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 10:00 Naturgas Energía Grupo, S.A. 23 Hiri-lurzorua Urbana LR06113
006-CUL-01 Abuztuak 6
Agosto 6, 2009
Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 10:30 Antonio Guerra Remedios Hiri-lurzorua Urbana LR06113
006-CUL-02 Abuztuak 6
Agosto 6, 2009
Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 11:00 Manuel Macedas 218 183 Hiri-lurzorua Urbana LR06113
007-1 Abuztuak 6
Agosto 6, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 11:30 Aguas del Añarbe, S.A. 110 Hiri-lurzorua Urbana LR06113
010 Abuztuak 6
Agosto 6, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 12:00 Comunidad Karmengo Ama. 211 1512 Hiri-lurzorua Urbana MQ06097
011-CUL-01 Abuztuak 6
Agosto 6, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 12:30 Patxi Matxain Alzaga. Landa-lurzorua
Rústica 04 123
022 Abuztuak 6
Agosto 6, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 13:00 M.ª Jesus Esnaola Irizar 69 738 3161 Landa-lurzorua
Rústica 04 331
023 Abuztuak 6
Agosto 6, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 13:30 Hnos Ariceta Lopetegi y Maria Lopetegi Arzallus 26 Hiri-lurzorua Urbana MO06391
023-1
Abuztuak 6
Agosto 6, 2009
Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
15:30
Dominika Jáuregui, Paqui González y M.ª Cruz Urdangarin Zurutuza
3
119
Hiri-lurzorua Urbana
MO06062
030 Abuztuak 6
Agosto 6, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 16:00 Ximenez y Cia, S.A. 691 711 1457 Hiri-lurzorua Urbana NO06044
032 Abuztuak 6
Agosto 6, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 16:30 Helados y Postres, S.A. 109 119 143 Hiri-lurzorua Urbana NO06A42
033 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 9:00 Comunidad Propietarios Casa Caserón 1126 413 Hiri-lurzorua Urbana NO06043
034 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 9:30 Inmobiliaria Nuri,, S.A. 1786 2598 Hiri-lurzorua Urbana NN06041
034-3 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 10:00 M.ª Luisa Aguirreche Sodupe 29 Hiri-lurzorua Urbana NN06036
035 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 10:30 M.ª Concepción Galatas Etxeberria 41 Landa-lurzorua
Rústica 03 114
034-2 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 11:00 Jose Luis Unanue Lujambio 108 Hiri-lurzorua Urbana NN06038
034-1 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 11:00 Jose Luis Unanue Lujambio 249 Hiri-lurzorua Urbana NN06008
027 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 11:30 Victorio Alkain Zabala 488 324 Landa-lurzorua
Rústica 03 143
026 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 11:30 Juan Luis, M.ª Isabel y Jose Mendizabal Alkain y Hrdos Izaskun Mendizabal Alkain 3231 690 Landa-lurzorua
Rústica 03 144
028 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 11:30 Ignacio Alkain Zabala 4264 332 Landa-lurzorua
Rústica 03 116
027-1 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 11:30 Iñaxi Alkain Zabala 13 Landa-lurzorua
Rústica 03 142
020-INT Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 12:30 Hrdos. Jose Basurto Mendizabal 21 2204 Landa-lurzorua
Rústica 04 122
015 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 12:30 Sociedad Financiera y Minera, S.A. 21 Landa-lurzorua
Rústica 04 125
025 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 12:30 Sociedad Financiera y Minera, S.A. 10290 1137 Landa-lurzorua
Rústica 03 117
011 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 12:30 Sociedad Financiera y Minera, S.A. 4 1603 16945 Landa-lurzorua
Rústica 04 123
025-1 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 12:30 Sociedad Financiera y Minera, S.A. 631 Landa-lurzorua
Rústica 03 116
024-1 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 12:30 Sociedad Financiera y Minera, S.A. 110 78 Hiri-lurzorua Urbana NP24001
030-1 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 12:30 Sociedad Financiera y Minera, S.A. 3 Hiri-lurzorua Urbana NO06045
029 Abuztuak 7
Agosto 7, 2009 Donostia-San
Sebastiángo Udala
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 12:30 Sociedad Financiera y Minera, S.A. 410 Landa-lurzorua
Rústica 03 140


