Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko uztailaren 20koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean eta gidoien sorkuntzarako laguntzak emat - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko uztailaren 20koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean eta gidoien sorkuntzarako laguntzak emateko deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 154
  • Hurrenkera-zk.: 4590
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/20
  • Argitaratze-data: 2009/08/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusirik Kultura sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena eta 2009ko apirilaren 30eko Agindua, gidoien sorkuntzarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako lehenengo aginduaren 8. artikuluak honako hau adierazten duela: aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko bi balorazio-batzorde eratuko dira eta batzorde horien kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez egingo da.

Kontuan izanda aipatutako bigarren aginduaren 6. artikuluak honako hau adierazten duela: aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko da eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez egingo da.

Horiek horrela,

Lehenengoa. Balorazio-batzordeen kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea.

  1. Gidoien sorrera eta film laburren produkzioa delako modalitateen balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

    Mahaiburua: Mikel Toral López jauna (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

    Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

    Alfonso C. Vallejo jauna.

    Itxaso Del Castillo Aira andrea.

    Aintzane Pérez del Palomar andrea.

    Esperanza Luffiego andrea.

    Idazkaria: Luis Angel Agirre Muxika jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

  2. Proiektuen garapena eta zinema edota telebistarako fikziozko film luze, zinemarako animaziozko film luze eta sortze-dokumentalen produkzioa delako modalitateen balorazio-batzordeak berriz kide hauek izango ditu:

    Mahaiburua: Mikel Toral López jauna (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

    Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

    Patxi Azpillaga jauna.

    Anna Marqués andrea.

    Alberto García Ferrer jauna.

    María Rezola andrea.

    Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

    Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 20a.

    Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

    ANTONIO RIVERA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik