- EBAZPENA, 2009ko uztailaren 21ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuak kudeatzeko sistema enpresarialak ezartzeko OHSAS 18001 ziurtagiria eskuratu edo berritzeko diru-laguntzak emango dituen balorazio-batzordearen osaeraren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko uztailaren 21ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuak kudeatzeko sistema enpresarialak ezartzeko OHSAS 18001 ziurtagiria eskuratu edo berritzeko diru-laguntzak emango dituen balorazio-batzordearen osaeraren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: OSALAN; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 154
- Hurrenkera-zk.: 4589
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/21
- Argitaratze-data: 2009/08/13
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Lehenengoa. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2009ko ekainaren 24ko Ebazpenean aurreikusitako balorazio-batzordearen osaera argitaratzea. Hauek izango dira kideak:
Jose Antonio Vázquez Grueiro jauna, Osalaneko zuzendariorde teknikoa; balorazio-batzordeko lehendakaria izango da.
Jose Miguel Santurtun Álvarez jauna, Osalani atxikitako teknikaria.
José Maria Arberas Salazar jauna, Osalani atxikitako teknikaria.
José Antonio Biain Santiago jauna, Osalani atxikitako teknikaria.
Verónica Atxutegi Vela andrea, Osalani atxikitako teknikaria; balorazio-batzordeko idazkaria izango da.
Bigarrena. Ebazpen hau azkena da administrazio bidean. Horren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Barakaldo, 2009ko uztailaren 21a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.


