- 3656 EBAZPENA, 2009ko uztailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki korporazioei laguntzak emateko deialdian aipatzen den batzordeko kideak aldatzeko dena; osasun-zentroak eta kontsultategiak eraiki, handitu, eraberritu eta konpontzeko dira laguntzak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu3656 EBAZPENA, 2009ko uztailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki korporazioei laguntzak emateko deialdian aipatzen den batzordeko kideak aldatzeko dena; osasun-zentroak eta kontsultategiak eraiki, handitu, eraberritu eta konpontzeko dira laguntzak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 159
- Hurrenkera-zk.: 4666
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/21
- Argitaratze-data: 2009/08/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 346/2009 Ebazpenaren bidez (martxoaren 2ko EHAA, 42. zenbakia), Euskal Autonomia Erkidegoko toki korporazioei laguntzak emateko deialdian aipatzen den batzordeko kideak izendatu ziren; osasun-zentroak eta kontsultategiak eraiki, handitu, eraberritu eta konpontzeko dira laguntza horiek.
Aipatutako ebazpenaren bidez izendatutako kargudunak aldatu direla kontuan hartuta, osasun-zentroak eraikitzeko, handitzeko, eraberritzeko eta konpontzeko nahiz beharrezkoak dituzten altzariak erosteko, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko korporazioei 2009. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin duen Osakidetza erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren I. eranskineko 6.1 puntuak xedatzen duenarekin bat etorriz (puntu horren arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak horretarako berariaz emandako ebazpen batez izendatutako batzordeak baloratuko ditu eskabideak),
Lehenengoa. Baliogabetzea Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2009ko otsailaren 5eko 346/2009 Ebazpena (martxoaren 2ko EHAA, 42. zenbakia), Euskal Autonomia Erkidegoko toki korporazioei laguntzak emateko deialdian aipatzen den batzordeko kideak izendatzen dituena; osasun-zentroak eta kontsultategiak eraiki, handitu, eraberritu eta konpontzeko dira laguntza horiek.
Bigarrena. Erabakiak xedatutako batzorde horretako kide izendatzea ondoko hauek:
Lehendakaria:
Titularra: Osakidetzako Ekonomia Kudeaketako zuzendaria.
Ordezkoa: Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.
Batzordekideak:
Titularra: Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariordea.
Ordezkoa: Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendariordetzaren ordezkari bat.
Titularra: Osakidetzako Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetzaren ordezkari bat.
Ordezkoa: Osakidetzako Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetzaren ordezkari bat.
Titularra: Osasun-eskualdeetako ordezkari bat.
Ordezkoa: Osasun-eskualdeetako ordezkari bat.
Titularra: Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea.
Ordezkoa: Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzaren ordezkari bat.
Idazkaria:
Titularra: Osakidetzako Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetzaren ordezkari bat.
Ordezkoa: Osakidetzako Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetzaren ordezkari bat.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 21a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


