Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko uztailaren 23koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilboko hiri-trenbidearen 1. linea Maidagango trenbide-pasagunearen parean lurperatzeko trazadura zehaztu eta Ibarbengoako geltokia egiteko proiektuak behar dituzten ondasun eta esk - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko uztailaren 23koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilboko hiri-trenbidearen 1. linea Maidagango trenbide-pasagunearen parean lurperatzeko trazadura zehaztu eta Ibarbengoako geltokia egiteko proiektuak behar dituzten ondasun eta eskubideen zerrendaren aldaketa onartu, eta titularrei ondasunak okupatu aurreko akta osagarriak egiteko deia egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 159
  • Hurrenkera-zk.: 4664
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/23
  • Argitaratze-data: 2009/08/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2007ko apirilaren 23ko Ebazpenaren bidez, Bilboko hiri-trenbidearen 1. linea Maidagango trenbide-pasagunearen parean lurperatzeko trazadura zehaztu eta Ibarbengoako geltokia egiteko proiektua behin betiko onartu zen.

Proiektu horrek hartzen dituen lurzatiak lortzeko, eta, oro har, ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, horiek identifikatzen dituzten xehetasun guztiak jaso dira proiektuan, zerrenda batean, eta desjabetzeen eranskinean datozen lurzatien planoetan.

2007ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu zen, aurretiaz, 2007ko maiatzaren 4ko Ebazpenaren bidez, jendearentzako argibideen izapidea bete ondoren, eta jabeei eta eskubideen titularrei okupatu aurreko aktak jasotzera dei egin zitzaien, zeinak 2007ko irailaren 25, 26 eta 27an burutu ziren.

Proiektuaren betearazpenaz arduratzen den zerbitzuak desjabetzeen prozedurako faseak bete ondoren, txostena eman zuen, arrazoi teknikoak zirela medio, hasiera batean aurreikusitako zenbait afektazioren zenbatekoa eta izaera aldatzea beharrezkoa zela ondorioztatzen zuena, hain zuzen ere, proiektatutako irtenbidearen bideragarritasuna bermatu ahal izateko, beharrezkoa zelako 13. lurzatiaren eremua, aldi baterako okupatu beharrekoa, 26 m² handitzea.

Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretan obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebaztea, hala ezartzen baitute Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g) artikuluak eta, Dekretu bereko 10.1.h) artikuluak eta maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e) artikuluak.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie. Aldi baterako okupazioetan prozedura berari jarraituko diogu, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 111.2 artikuluan adierazitako berezitasunak kontuan izanda.

Beraz, espedientean jasotakoa eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21., 52., 111. eta 112. artikuluak, haiekin bat datozen Erregelamenduarenak, gainontzekoak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusi ondoren,

Lehenengoa. Bilboko hiri-trenbidearen 1. linea Maidagango trenbide-pasagunearen parean lurperatzeko trazadura zehaztu eta Ibarbengoako geltokia egiteko proiektuek erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatzea, 13. lurzatiaren eremuan aldi baterako okupatu beharrekoa 26 m² handitzea dagokienean, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.

Bigarrena. Eransten den zerrendan azaltzen diren ondasun eta eskubideen jabeei dei egitea, bertan zehazten diren egun eta orduetan, Getxoko udaletxean agertu ostean, lehendik emandakoen aurretiazko akta osagarriak jaso daitezen, eta, egoki balitz ondasun eta eskubideen okupazioa formala egin dadin. Doakionak hala eskatzen badu eta beharrezkoa izanez gero, eta lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesatuek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, Lakua 1ean.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, ebazpena jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 23a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO LÓPEZ ANSAREO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik