Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko uztailaren 27koa, Lurralde Antolamendu eta Uren sailburuordearena, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren 2009ko apirilaren 22ko aginduan jasotako aurrekontu-zuzkidura gehitzeko dena. Agindu horrek industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan aurreikusitako laguntzen eskaerak aurkezteko epea eta lekua adierazi zituen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko uztailaren 27koa, Lurralde Antolamendu eta Uren sailburuordearena, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren 2009ko apirilaren 22ko aginduan jasotako aurrekontu-zuzkidura gehitzeko dena. Agindu horrek industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan aurreikusitako laguntzen eskaerak aurkezteko epea eta lekua adierazi zituen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 4635
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/27
  • Argitaratze-data: 2009/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren 2009ko apirilaren 22ko Aginduaren bidez, industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan aurreikusitako laguntza-eskaerak aurkezteko epea eta lekua adierazten ziren.

Aipatutako Aginduaren 1. artikuluan, aurreko paragrafoan aipatutako laguntzak emateko aurrekontu-zuzkidura bat ezartzen zen. Zuzkidura hori 1.298.384,95 eurokoa zen eta honela banatuta zegoen: 98.384,95 euro 2009ko ekitaldirako eta 1.200.000 euro 2010ko ekitaldirako.

Bestalde, aipatutako Aginduaren xedapen gehigarriak ezartzen du 1. artikuluan esleitutako guztizko zenbatekoa aldatu ahal izango dela, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan izanda eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren aurrekontua burutu ondoren agortu gabe geratzen den aurrekontu eskuragarriaren arabera.

Kontuan izanda, aurkeztutako laguntza-eskaeren guztizko kopuruak gainditu egiten duela aurrekontu-zuzkidura, horrenbestez, bidezkoa da aipatutako laguntzei zuzendutako zenbatekoa gehitzea, guztizko kopurua 1.683.718,30 eurokoa izango da eta honela banatuko da: 483.718,30 euro 2009ko ekitaldirako eta 1.200.000 euro 2010ko ekitaldirako.

Goian adierazitakoari jarraituz,

Lehenengoa. 2009ko apirilaren 22ko Aginduan jasotako aurrekontu-zuzkidura, industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzetara zuzendutakoa, guztira 1.683.718,30 eurora zabaltzea. Kopuru hori honela banatuko da: 483.718,30 euro 2009ko ekitaldirako eta 1.200.000 euro 2010eko ekitaldirako.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jakitera emateko.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 27a.

Lurralde Antolamendu eta Uren sailburuordea,

IGNACIO ACHUCARRO ARRUABARRENA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.