Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko uztailaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 464/09 zenbakidun prozedura laburrean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko uztailaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 464/09 zenbakidun prozedura laburrean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 174
  • Hurrenkera-zk.: 4976
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/27
  • Argitaratze-data: 2009/09/10

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoko zuzendariak 2009ko uztailaren 27ko Ebazpena eman duela non xedatu den Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:

464/09 zenbakidun prozedura laburtua: Antonio Angel Treku Esnaola jaunak jarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2009ko apirilaren 25eko Aginduaren aurka doa, agindu haren bidez esleitzen baitziren Ekonomia, Politika eta Lehiakortasunaren ezagutza arloko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketara deitu zuen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2008ko urtarrilaren 28ko Aginduaren bidez deitutako lanpostuak.

Prozedura horrek eragina izan dezake lehen esandako lanpostuak betetzeko lehiaketaren ebazpenean.

Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

  1. Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.

  2. Hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 27a.

    Funtzio Publikoko zuzendaria,

    M.ª ELENA PÉREZ BARREDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik