- EBAZPENA, 2009ko uztailaren 27koa, Gizarte Ongizateko zuzendariarena, «irtenbide berritzaileak dakartzaten gizarte-ekimen esperimentalak» laguntza-ildoari 2009ko ekitaldirako dagokion aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den jendaurrean jartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko uztailaren 27koa, Gizarte Ongizateko zuzendariarena, «irtenbide berritzaileak dakartzaten gizarte-ekimen esperimentalak» laguntza-ildoari 2009ko ekitaldirako dagokion aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den jendaurrean jartzen duena. Gizarte zerbitzuen arloko jarduerak arautzen dituen ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan aurreikusten da laguntza-ildo hori.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 184
- Hurrenkera-zk.: 5186
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/27
- Argitaratze-data: 2009/09/24
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko otsailaren 25eko Aginduaren bitartez, 2009ko ekitaldirako deialdia egiten da Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren eskumenekoak diren hainbat arlotan eragin zuzena duten arazoei erantzuteko irtenbide berritzaileak dakartzaten gizarte-ekimen eta programa esperimentaletarako laguntzetarako. Edonola ere, ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuak aurreikusitako kide anitzeko organoak baloratu behar du jarduketa horiek badirela irtenbide berritzaileak dakartzaten ekimen esperimentalak.
Agindu horren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, laguntzak administrazio-ebazpenen bidez ukatuko dira, baldin eta dagokien ekitaldiko deialdian zehaztutako kopuru osoa gainditzen badute. Une horretatik aurrera bertan behera geratuko da aginduaren indarra.
Hori dela-eta, egoera horren berri emateko, Gizarte Ongizateko zuzendariak administrazio-ebazpena emango du; bertan adieraziko du zein egunetan gertatu den egoera hori. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ebazpena.
Ondorioz, aipatutako laguntzak emateko 2009ko aurrekontu-ekitaldirako fondoak agortu direnez, ondokoa
Lehenengoa. Jendaurrean jartzea 2009ko uztailaren 27an agortu egin dela «irtenbide berritzaileak dakartzaten gizarte-ekimen esperimentalak» laguntza-ildoari 2009ko ekitaldirako dagokion aurrekontu-kreditua. Gizarte-zerbitzuen arloko jarduerak arautzen dituen ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan aurreikusten da laguntza-ildo hori.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 27a.
Gizarte Ongizateko zuzendaria,
ALFONSO GURPEGUI RUIZ.


