- EBAZPENA, 2009ko uztailaren 29koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko uztailaren 29koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 162
- Hurrenkera-zk.: 4709
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/29
- Argitaratze-data: 2009/08/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Erakunde honetan, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dagoenez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (uztailaren 28ko EHAA), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, ebazpen honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du erakunde honek. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa. Ebazpen honen bidez iragartzen den deialdiko lanpostua, lanpostu hori betetzeko eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.
Bigarrena. Parte hartu nahi dutenek, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundera bidali beharko dituzte eskabideak. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Hirugarrena. Hautagaiak eskaerarekin batera curriculuma igorri behar du eta bertan honako hauek adieraziko dira:
Titulu akademikoak.
Betetako lanpostuak, bai administrazio publikoan bai enpresa pribatuan.
Ikasketak, ikastaroak, hizkuntz ezaupideak eta aipagarri iritzitako gainerako merezimenduak.
Eskabidearekin batera azaltzen diren merituak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dira, bai eta izangaien arabera, aurkeztea bidezko jotzen diren argitalpen, txosten edo agiriak ere.
Laugarrena. Deialdi hau Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpenez ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epearen barruan gehienez ere, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Administrazio bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 29a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.
Deitutako lanpostua:
Izena: Goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 111 dotazio zenbakia).
Lekua: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.
Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Kidegoa: C1 edo D1.
Maila: 18.
Osagarria espezifikoa: VI-A.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.
Derrigortasun- data: 1991/10.
Bete behar diren baldintzak:
C1 edo D1 kidegokoa izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrarien Kidegoko eta Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario gisa zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
Lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuan, suspentso egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute. Horrela, langile horiek jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.
Administrarien Kidegoaren edo Administrari Laguntzaileen Kidegoaren berezko eginkizunetan, hurrenez hurren, urtebeteko edo bi urteko esperientzia izatea, lanpostua kidego horiei atxikita baitago.


