- EBAZPENA, 2009ko uztailaren 30ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko uztailaren 30ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 170
- Hurrenkera-zk.: 4839
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/30
- Argitaratze-data: 2009/09/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Deialdi hau, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean eta Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza-Araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuan eta aipatutako araudiari otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuak eta
maiatzaren 21eko 111/2002 Dekretuak egindako aldaketetan xedatutakoaren arabera egiten da.
Era berean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Kontseilu Arautzailearen onespena eta, ildo horretatik, Segurtasun sailburuordeak egindako eskaera ere kontuan hartzen dira.
2007ko martxoaren 19ko Ebazpenaren bitartez egindako deialdian bezala, adierazgarria da deialdi honetan duen eragina Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, berdintasunerako eskubide hori lege-testuetan formalki aitortu eta praktikan benetan aplikatua izatean jarraipen bat emanez eta, Ertzaintzaren barruan, emakumeen eta gizonen kopuruaren arteko egiturazko desberdintasun fenomenoa gutxitzeko eginbide zehatza mantenduz. Ildo horri jarraiki, berdintasun-politiken garapenean sakontzen jarraitzea da asmoa. Hori guztia erdieste aldera, argi eduki behar da emakumeen eta gizonen berdintasuna, giza eskubidea ez ezik, beharrizana ere badela demokrazian sakontzeko eta euskal gizarte zuzenagoa, bilduagoa eta garatuagoa eraikitzeko.
Horretan oinarriturik, zuzendari honek Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten du, honako hauek kontuan izanik:
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehenengoa. Deialdiaren xedea.
Hautaketa prozedurarako deia egiten da, oposizio-lehiaketa sistema bitartez. Hautaketa hori prestakuntza ikastaroarekin eta praktika-aldiarekin osatuko da, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako D titulazio mailako plazak betetzeko. Plaza horiek Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna dute.
Deitutako plaza kopurua 260koa da. Horietatik 130 plaza emakumeek beteko dituzte eta beste 130 plazak punturik gehien lortzen dituzten izangaientzat izango dira.
Egite honen oinarria da polizia lanak bi sexuen parte hartzea eskatzen duenean lan hori homogeneizatuta egotea, lan eremua kontuan izanik.
Emakumeentzat diren 130 plaza horietatik Ertzaintzako 1. hizkuntza-eskakizuna izango dute plaza guztiek eta 54k derrigortasun data igarota izango dute. Era berean, deitutako gainontzeko 130 plazetatik, guztiek izango dute Ertzaintzako 1. hizkuntza-eskakizuna eta 54k derrigortasun data igarota.
Ezarritako bi talde kopuruotan erreserbaturiko plazak betetzen ez badira, bete gabeko plaza horiek deitutako gainontzeko plaza kopurua gehituz beteko dira.
Deitutako plaza kopurua hautaketa prozesu honen garapenean zehar, edozein arrazoirengatik, Ertzaintzaren Agente Kategoriarako sortzen diren lanpostu hutsen arabera aldatuko da. Aldaketa hori, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren ebazpenaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko da, eta horretan hizkuntza-eskakizuna betetzeko derrigortasun data duten plazen kopurua jakinaraziko da hizkuntza-eskakizuna betetzeari dagokionean eta Euskal Herriko Poliziaren hautespen eta prestakuntza onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 40.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Kopuru aldaketa horri ere Oinarri hauek ezarriko zaizkio, emakumeentzako plaza kopuruaren proportzioa zainduz eta, betiere, Hamaikagarren oinarrian aurreikusitako tramitea bete aurretik egin beharko da.
Bigarrena. Parte hartzeko bete beharreko baldintzak.
Hautaketa prozeduran parte hartu nahi duen pertsona onartua izateko, ondoren zehazten diren baldintza guzti-guztiak bete beharko ditu:
Aurretik eskabide-orria betetzea.
Espainiarra izatea.
18 urte izatea eta 32 urte bete gabe izatea.
Gutxieneko garaiera: gizonezkoek 1,65 metro eta emakumeek 1,60 metro.
Bigarren hezkuntzan graduatua, eskola graduatua, lehen-mailako lanbide heziketa edo baliokidea, edo goi-mailako beste edozein ikasketa izatea.
Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza Araudia onesten duen Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzen diren osasun arazo baztertzailerik ez izatea.
Maltzurkeriazko delituagatik zigorrik jaso ez izana, herri-administrazioko zerbitzutik egotzitakoa ez izatea, eta herri-jarduerarako gaitasun gabetua ez egotea.
Hala ere, zigor bidezko eta administrazioko arauen arabera, birgaiketa eskubidea aplikatu ahal izango da; betiere, birgaiketa hori bidezko agiri ofizialen bidez egiaztatzen badu izangaiak.
Hutsegite larria edo oso larria egin izanagatik Euskal Herriko Polizia kidegoren batean sartzeko hautaketa prozeduratik baztertutakoa ez izatea, non eta baztertzea aitortu zen egunetik zigorraren preskripzio-epea adinako aldia ez den igaro.
Gidarien Araudi Orokorra onesten duen maiatzaren 30eko 772/1997 Errege Dekretuarekin bat etorriz, bide publikoetatik gidatzeko B motako gidabaimena, edo baliokidea, administrazioak baimenduta izatea, Hamaikagarren Oinarrian aurreikusitako tramitearen epe muga igaro baino lehen. Baita ere, administrazioaren baimena izan beharko da, prestakuntza-aldia amaitu baino lehen, lehentasunezko ibilgailuak edo baliokideak bide publikoetatik gidatzeko.
Arestian aipatutako gidabaimenek indarrean egon beharko dute prestakuntza ikastaroan eta praktika-aldian zehar (adierazitako epeak kontuan izanik), administrazio zein judizial bideetatik, gidatzeko etenaldirik, gidabaimena kentzerik edo gidatzeko eskubide kentzerik ez izanik, eta asignatutako puntuetatik guztiak kendu gabe izanik.
Indarrean diharduen arautegiaren arabera, ezintasun edo bateraezintasunezko legezko karian sartua ez egotea, horrek ematen dion aukeratzeko eskubidea salbu utzirik.
Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Administrazioko tasa eta salneurri publikoen maiatzaren 29ko 13/1998 Legean adierazitakoaren arabera, eskabide-orria hartu izanaren eta eskabidea aztertzeagatiko tasa ordaindua izatea, Hirugarren Oinarriko 3. zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz.
Hautaketa prozeduran parte hartu nahi dutenek aurreko idatz-zatian eskatzen diren baldintza-eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean bete beharko dituzte, oinarri honetako 1. zk.ko f) eta i) idatz-zatietan ezarritakoa izan ezik.
Hautaketa prozeduran parte hartzeko eta onartua izateko, nahikoa izango da izangaiek bere eskabide-orrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adieraztea. Baldintza horiek, betiere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dira, hirugarren oinarrian aurreikusitakoaren kalterik gabe.
Aurreko idatz-zatian ezarritakoa alde batera utzita, hautaketa prozeduraren edozein alditan, ikastaroaren prestakuntza-aldia eta praktika-aldia barne, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzak jakiten badu izangaietarikoren batek ez duela betetzen deialdian parte hartzeko baldintzarik, interesatuari entzun ondoren, hautaketa prozeduratik baztertu egingo du izangai hori.
Esandako hautaketa prozeduran parte hartzea borondatezkoa izango da; proba psikoteknikoak eta nortasunezkoak egiteko baimena ematen da, eta proba horien balorazioa probetako beste balorazio zati bat modura erabiliko da, oinarri hauetan ezarritakoekin bat etorriz.
Izangaiek eskabidean emandako informazio guztia eta hautaketa prozedura honetako datuak, Herrizaingo sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Aginduan (2003ko irailaren 2ko EHAA, 170 zk.) aurreikusitako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horren organo erantzulea Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia izango da. Fitxategi horren erabilera eta jarduera datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategi eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen aurreikuspenetara egokituko da.
Interesatuek deialdian aurreikusitako osasun arazo baztertzailerik duten ala ez egiaztatzeari begira, aipatu fitxategia legez aurreikusitako terminoetan tratatu ahal izango da, baita datu horiek utzi ere.
Interesatuek prozesuan sartzeko, zuzenketak egiteko, datuak baliogabetzeko eta oposizioa egiteko eskubideak izango dituzte. Horretarako ondorengo helbidera idatziz zuzenduko dira:
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia: Gasteiz-Irun errepidea, 5. km. 01192. Arkaute, Araba.
Hautatu gabe geratzen diren pertsonei buruzko datuak ezabatu egingo dira, hautaketa prozedura amaitu eta gero.
Hirugarrena. Eskabideak.
Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Epea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak egutegiko hogei (20) eguneko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Aurkezteko modua.
Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi dutenek eskabidea Interneten bitartez egin dezakete dagokion eredua betez. Eredua honako helbide elektroniko hauetan egongo da: www.ehpi-appv.net eta www.ertzaintza.net.
Eskabidea interneten bidez egiteko Eusko Jaurlaritzako KZgune zentro publikoetara jo daiteke. KZgune zentroen zerrenda eta kokapena honako helbide elektroniko honetan ikus daiteke: www.kzgunea.net.
Halaber, hartarako beren-beregi informatikoki egokituko diren tokian egin daiteke eskabidea (09:00etatik 14:00etara). Tokia hau izango da:
Vitoria-Gasteizen:
Euskal Herriko Polizia Ikastegia; Gasteiz-Irun errepidea, 5. km (Arkaute); PK: 01192.
Eskabidearen edukiak eta ondorioak.
Onartua izateko eta, hala dagokionean, hautaprobetan parte hartu ahal izateko, izangaiek eskabideko atal guztiak bete beharko dituzte, baita tasak ordaindu ere. Eskatzen diren baldintza guztiak esandako epearen amaiera-egunerako betetzen dituztela adierazi behar dute, Bigarren Oinarriko 2. puntuan ezarritako aurreikuspena salbu. Euskararen ezagutza ere, Bederatzigarren Oinarrian xedatutakoaren arabera arautuko da.
Eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu ez badira tasak, prozeduratik kanpo geratuko da izangaia, oinarri hauetako 2.1.k) idatz-zatian ezarritako baldintza ez baitu bete. Aurrekoa hala bada ere, ordaindutako tasan hutsen bat egonez gero, izangaiek eskaturik, huts hori zuzentzeko hamar egun balioduneko epea izango dute.
Izangaiak, onartuak izateko, honakoak adierazi beharko dituzte eskabidean, dagokion atalean:
Prozesua zuzen kudeatzeko eskatzen diren datu pertsonalak.
Oposizio-aldiko ariketak egiteko hautatutako hizkuntza ofiziala, hau da, euskara ala gaztelania.
Alegatutako titulazioa.
Eskabideak aurkezteagatiko tasak ordaintzea:
Deialdiko 2.1.k) oinarriak aurreikusten duen baldintza betetzeko, eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da tasa, honako erakundeetako edozein bulegotan: BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa), Caja Vital Kutxa, Gipuzkoako Donostia Kutxa, Euskadiko Kutxa, Banco Guipuzcoano, La Caixa, Bankoa eta BBVA.
Tasa ordaintzeko, eskabide-orria aurkeztu beharko da banku-bulegoan. Eskabidea Interneten bidez eginez gero, bi aukera daude:
Off-line ordainketa: adierazitako finantza-erakunde laguntzaileetako baten bulego batera joan eta sistemak sortutako jaso-agiria aurkeztu behar da, edo bertan agertzen diren datuak. Jaso-agiriek barra-kodea ere daukatenez gero, irakurgailu optikoa duen kutxazain automatikoaren bidez edo eskuzko datu-eskuratzearen bidez egin daiteke.
On-line ordainketa: ordainketa banka elektronikoko sistemaren bidez egin daiteke, banku-sukurtsal batera joan gabe. Horretarako beharrezkoa izango da adierazitako erakunderen bateko banka elektronikoko bezero izatea. Aukera hori eguneko 24 orduetan erabil daiteke, eta alferrikako joan-etorriak eta ilarak saihestu daitezke modu horretan.
Hauxe da tasen zenbatekoa:
10,16 euro.
Tasa ordaintzeko ez bada, edo ordaindutako zenbatekoa okerra bada, oinarri hauetako 3.2 idatz-zatian zehazten diren ondorioak sortuko dira. Tasa ordaintzea eta ordainagiria aurkeztea ez da nahikoa izango prozesuan parte hartzeko; izan ere, eskabidea oso-osorik eta behar den epearen barruan (3.1 oinarria) aurkeztu behar da.
Laugarrena. Izangaiak onartzea.
Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartuko du Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzak. Zerrenda hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko da. Zerrenda honen berri (www.ehpi-appv.net) Erakunde Autonomo honetako web orrialdean emango da.
Behin-behineko zerrendan, izangaiak baztertzeko izan diren arrazoiak adieraziko dira, eta 10 egun balioduneko epea emango da erreklamazioak aurkezteko eta eskabideek izan ditzaketen hutsak zuzentzeko. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratutako data zehaztailea izango da epeen konputuen ondorioetarako.
Epe barruan aurkeztutako erreklamazioak onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendari behin betikotasuna ematen dion erabakian bertan onartu edo ezetsiko dira. Behin-betiko zerrenda hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko da. Baita ere, Erakunde Autonomoko web orrialdean kontsultatu.
Aurreko zerrendetan eta argitaratuko diren guztietan, izangaia ematen zaion erreferentzia zenbakiaren bitartez identifikatuko da. Erreferentzia zenbaki hori automatikoki eta banakako eran esleituko zaio eskabidea betetzerakoan.
Edozeinek ziurtatutako interes legitimoa izanez gero, eta aldez aurretik Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari eskatu izanez gero, behar diren eraginetarako izen zerrendak erakutsi ahal izango zaizkio.
Bosgarrena. Hautaketa sistema.
Hautaketa sistema oposizio-lehiaketa bitartez egingo da, horretarako elkarren segidan deialdiaren oinarrietan ezarritako oposizio eta lehiaketa sistemetako probak burutuko dira, eta honetan parte hartzen dutenen gaitasuna zehaztuko da.
Oposizio-lehiaketan lortutako puntuazioa bi aldietatik batzen den puntuazioa izango da, hala denean, euskara-ezagupenak merezimendu gisa ebaluatzetik lortutako puntuazioak areagotuko du. Guzti horrek izangaien lehentasun hurrenkera zehaztuko du.
Lehiaketa-aldiaren balorazioa eta, aldi berean, euskararen ezagupenak ebaluatzetik lortutako balorazioa ez dira baztertze indarrekoak izango eta horietan lortutako puntuazioak ez du oposizioa, oposizio ariketak, gainditutzat emango edo oposizioan lortutako kalifikazioak aldatuko.
Seigarrena. Epaimahai Kalifikatzailea.
Oposizio probak erabakitzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, eta izangaiak hautatzeko, Epaimahai Kalifikatzailea osatuko da, Euskal Herriko Poliziaren uztaileko 17ko 4/1992 Legean eta uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Epaimahai hori mahaiburuaz, zazpi bokalez eta idazkari batez osatuko da.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko da Epaimahai Kalifikatzailea osatuko duten kideen eta ordezkoen izendapena, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenaren bitartez.
Epaimahai Kalifikatzailearen jarduera organo kolegiatuen funtzionamenduko araudi erregulatzailearen bitartez arautuko da.
Epaimahai Kalifikatzailearen kideei ezarriko zaizkie Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. eta 29. artikuluetan bildutako abstentzio eta errefusatze kausak.
Epaimahaiko kideek emandako zerbitzuen ordainetan ordainsariak jasoko dituzte, bertaratzeak barne, horri dagokion indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz.
Halaber, langile kolaboratzaileak ere, proba desberdinetan zehar egindako zaintzagatiko eta kontrolagatiko ordainsariak jasoko ditu, horri dagokion indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz.
Hautaketa sistema osatzen duten proben garapena eta ebaluaketa, Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio. Epaimahaiak autonomia osoz funtzionatuko du, prozeduraren objetibotasunaz arduratuko da eta deialdiaren oinarriak betetzea bermatuko du.
Epaimahai kalifikatzaileak, bere jardunerako hautaketa sistema osatzen duten proba batzuetarako edo guztietarako- aholkulari edo adituen laguntza izan dezake. Horien lana, beren berezitasun-jarduna ikusirik, aholkatzea eta teknikoki kolaboratzea izango da.
Deialdiaren oinarrietan aurreikusten ez diren alderdiei dagokienez, hautaketa-sistema burutzeko beharrezko jotzen dituzten neurriak hartu, eta oinarri horiek ulertu eta ezartzerakoan sortzen diren arazo guztiak erabaki ahal izango ditu epaimahaiak, baita bere funtzioetako jarduna ere.
Epaimahaiak ezin izango ditu deitutako ikastokiak baino ikasle gehiago hautatu. Horrelakorik gertatuz gero, gehiagoko horiek baliogabetuak izango lirateke eskubide osoz.
Probak edo ariketak egiteko datak argitaratzen direneko Epaimahai kalifikatzailearen erabakiak, besterik ez badago, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko dira. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratutako data zehaztailea izango da epeen konputuen ondorioetarako, Erakunde Autonomoko web orrialdean kontsultatu ahal izango direnaren kaltetan izan gabe.
Epaimahai Kalifikatzaileari zuzendutako idazkiak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegira bidali beharko dira.
Zazpigarrena. Oposizioa.
Oposizio-aldi honetan ondorengo azterketa saio hauek egin beharko dira:
Lehenengo proba, derrigorrezkoa eta baztertze indarrekoa. Honetan, ondorengo ariketak egingo dira:
Derrigorrezko eta baztertze indarreko ariketa, galdera-sorta bati erantzutean datza (test erakoak izan daitezke). Ariketa honek 50 puntura arteko balioa izango du eta gutxienez 25 puntu ateratzen ez dituena automatikoki baztertuta geratuko da. Edukien zehaztapena honekin batera doan I. eranskinean bildutakoarekin bat etorriko da.
Izangaien gaitasuna neurtzeko diren ariketak: gaitasun kognitiboak, hitz egiteko gaitasunak, espazio gaitasunak eta datuak interpretatzeko gaitasunak. Ariketa hauek 0tik 150 puntura bitarteko balioa izango dute.
Nortasun testa, izangaien izaera deitutako lanpostuaren profil profesiografikoari nola egokitzen zaion ebaluatzera bideratua. Ariketa horrek 50 puntura arteko balioa izango du eta 25 puntu lortu beharko dira gutxienez gainditu ahal izateko.
Lehenengo saio honetako ariketek 250 puntura arteko balioa izango dute eta automatikoki baztertuta geldituko dira gutxienez 125 puntu lortzen ez dituzten izangaiek.
Bigarren proba, derrigorrezkoa eta baztertze indarrekoa, deialdi honen II. eranskinean jasota datozen saio fisikoak egingo dira honetan eta, izangaiaren egoera fisikoa neurtzeko izango dira.
Izangaiek euren ardurapean bakarrik egingo dituzte ariketa fisikoak eta horretarako egokia den kirol-ekipoaz horniturik bertaratu beharko dute.
Bigarren proba honetan 5 saio izango dira, gehienez 100 punturekin baloratuko direnak. Saio bakoitza 0tik 20 puntura baloratuko da, baremoaren arabera. Bigarren proba hau gainditzeko, saio bakoitzean gutxienez 6 puntu atera beharko dira eta proba osatzen duten bost ariketotan guztira 50 puntu gutxienez.
Oposizioko hirugarren proba, psikoteknikoa, nahitaezko eta baztertzekoa. Proba honetan psikoteknikoak, elkarrizketa edota talde dinamika egingo dira, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako lanpostuaren profilerako izangaiaren jokaera eta izaera egokitasunak zehazteko. Ondorengo ariketa mota hauek jarri ahal izango dira: a) test psikologikoak/ nortasunari buruzkoak; b) elkarrizketak; c) talde dinamikak.
Proba hau 0tik 150 puntura bitartean baloratuko da eta gainditzeko gutxienez 75 puntu atera beharko dira.
Test psikologikoei buruzko ariketa eta horren zuzenketa hirugarren proba hau osatzen duten gainontzeko ariketak baino lehen egingo dira. Ariketon emaitzak elkarrizketa pertsonalean edota talde dinamika ariketan tresna moduan erabili ahal izango dira.
Hirugarren proba honetako elkarrizketa egin aurretik, eta hala eskatuko da, elkarrizketa egiteko tresna gisa erabili ahal izateko, prozesuan parte hartzen dutenek «Curriculum Vitae» single bat beteko dute. Esandakoa egiteko formatu arautua erabiliko da eta ez da izango inolaz ere puntuagarria.
Zortzigarrena. Oposizioko proben garapena.
Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik bi hilabete igaro arte ezingo dira hasi probak.
Lehenengo azterketa noiz, zein ordutan eta non egingo den gutxienez zazpi egun natural lehenago iragarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenaren bitartez. Gainerakoak noiz eta non egingo diren ere Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko dira, gutxienez 72 ordu lehenago, Epaimahai Kalifikatzailearen Akordio bitartez, Erakunde Autonomo honetako web orrialdean kontsultatu ahal izango direnaren kaltetan izan gabe.
Epaimahai Kalifikatzaileak Zazpigarren Oinarrian ezarritakoa ez bezala egin ahal izango ditu probok edo oposizioa osatzen duten ariketa desberdinak; hau da, ordena desberdinean eta egun berean proba bat baino gehiago egin edo ez. Azken honetan, ariketa edota proba desberdinen emaitzak deialdiaren oinarrietan agertzen diren hurrenkeran argitaratuko dira. Emaitzak agertuko dira aurreko proba gainditu duten neurrian, zazpigarren oinarrian agertzen den ordena jarraituz.
Hautaketa prozesuan parte hartu duten izangai kopuruaren arabera, Epaimahai Kalifikatzaileak hala erabakiko du probak noiz txanda desberdinetan- eta non egin.
Epaimahaiak derrigorrezko probak edota ariketak egiteko finkatutako tokian, datan eta orduan agertzen ez diren izangaiak hautaketa prozesutik baztertuta utziko ditu behin betiko, baztertzearen arrazoia ezinbestekoa izan arren. Arau bera aplikatuko zaie edozein derrigorrezko probetara berandu bertaratzen diren izangaiei.
Derrigorrezko probetarikoren batek ariketa bat baino gehiago izanez gero, eta horietariko batera agertu ezean edo berandu iritsiz gero, ez bertaratutzat joko da.
Oposiziogileek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidatzeko baimena eraman beharko dute proba guztietara; Epaimahai Kalifikatzaileak noizbait eska baitiezaieke hori erakusteko.
Oposizioko lehenengo proba egingo den egunean hautaketa prozeduran onartuak izan diren pertsonek eta, aldi berean, azterketa hori egingo dutenek, NAN agiriaren fotokopia bat ekarri beharko dute. NAN agiria galdu bazaie edo berriztatzen ari badira frogagiriaren fotokopia; pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia eta karnetaren tamainako argazki bat ere eraman beharko dituzte. Argazki horren atzeko aldean bi abizenak eta NAN zenbakia jarri beharko dituzte.
Baztertze indarreko proba bakoitza bukatu ondoren, Epaimahaiaren erabakiz proba hori gainditu duten eta kanpoan geratu diren izangaien zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean, lortutako emaitzen puntuaketa ere azalduz.
Izangaiak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan egin ditzake azterketak.
Bederatzigarrena. Lehiaketa.
Lehiaketa-aldia izangaiek lortutako eta egiaztatutako merezimenduen balorazioan datza.
Merezimendu gisa bakarrik hartuko dira kontuan eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenago ateratako eskabideak.
Lehiaketa aldia ondoren agertzen den baremoarekin bat baloratuko da eta gehienez 50 puntu izango ditu:
Hizkuntzen Europako Erreferentzi Markoarekin bat etorriz, Europako Batasuneko hizkuntza ofizial bakoitzaren ezagupen mailari buruzko agiriak egiaztatzeko (gaztelera izan ezik), ondoko baremoa erabiliko da:
Europako Batasuneko hizkuntza ofizial bakoitzarengatik (gaztelera izan ezik)):
B1 maila 10 puntu
B2 mila 20 puntu
C1 maila 30 puntu
C2 maila 40 puntu
Edonola ere, atal honetan gehienez 50 puntu atera ahal izango dira.
Merezimendu hauek eskabidean agertzea ez da beharrezkoa izango.
Agiriak egiaztatzeko eskudun organoak luzatutako egiaztatze ofizial bitartez egingo da egiaztapena, ziurtagiri horren kopia konpultsatua entregatuz. Guzti hau oposizio-aldiaren hirugarren probako lehen ariketa egiteko egunean egin beharko da.
Agirien konpultsa, esandako egunean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko administrazio zerbitzuetan egin ahal izango da.
Hamargarrena. Euskararen ezagutza-mailaren balorazioa.
Euskararen ezagutza-maila merezimendu modura baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera, eta gehienez 55 puntura arteko balioa izango du.
Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna 55 puntu
Euskalduntze 8 40 puntu
Euskalduntze 7 30 puntu
Euskalduntze 6 20 puntu
Euskalduntze 5 10 puntu
Euskalduntze 4 0 puntu
Euskararen ezagutza-maila egiaztatzeko borondatezko den proba bat edo probak eginen dira, horretan izangaiek Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ahal izango dute otsailaren 24ko 30/1998ko Dekretuaren arabera; hain zuzen ere, Ertzaintzaren Euskararen Normalkuntzari buruzkoarenean.
Borondatezko probak egiteko edo euskara proba osatzen duten ariketa desberdinetara- ez bertaratzea edo berandu bertaratzea uko egitetzat joko da.
Proba horren edukiak, garapena eta ebaluaketa Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio. Epaimahai hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak izendatuko eta argitaratuko du Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean, otsailaren 24ko 30/1998ko Dekretuan aurreikusitakoen arabera.
Edonola ere, Epaimahai hori Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari batez osatuta egongo da.
Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatutzat emango zaie titulu horren baliokideak dituztenei, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Markoan egokitzapenak eta ziurtagirien arteko baliokidetzak ezartzen dituzten 64/2008 Dekretuak (2008ko apirilaren 15eko EHAA) eta 48/2009 Dekretuak (2009ko martxoaren 13ko EHAA) araututakoarekin bat etorriz.
Oinarri honetan aurreikusitako Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak egin baino bi egun lehenago arte, jatorrizko edota konpultsatutako kopiak onartu egingo dira. Lehenengo idatz-zatian ezarritako Epaimahai Kalifikatzaileak, aipatutako tituluak dituzten izangaiei dagozkien puntuak emango dizkie, bigarren idatz-zatian aurreikusitako proba edo probak egiteko beharrik izan gabe.
Oinarri honetan aurreikusitako Epaimahai Kalifikatzaileari autonomia osoz jardungo duenari- Seigarren Oinarriko 2., 4., 5. eta 7. zenbakietan agertzen diren arauak ezarriko zaizkio, hain zuzen, funtzio horiei buruzko arloan.
Euskararen ezagutza-mailaren balorazioaren emaitzak onesteko Akordioa bidaliko zaio Epaimahai Kalifikatzaileari, hain zuzen, Seigarren oinarrian arautzen denari.
Ertzaintzaren karrerako funtzionario izaera lortuko duten izangaiak eta, hasierako hautaketa prozesuaren ondoren, Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea lortu duten izangaiak, hau da, otsailaren 24ko 30/1998ko Dekretuaren Hirugarren Xedapen Iragankorrarekin eta Bosgarren Xedapen Gehigarriarekin bat etorriz, 1. Hizkuntza-eskakizuna izatea onartzen zaien izangaiak inskribatuta geratuko dira Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak osatzen duen Hizkuntza-eskakizunetako Erregistroan. Era berean, interesatuen espediente pertsonalean ager dadin jakinarazi egingo zaio horretaz arduratzen den organoari.
Hamaikagarrena. Oposizio-lehiaketaren azken kalifikazioa.
Oposizio-lehiaketaren azken kalifikazioa oposizio-aldia eta lehiaketa-aldia osatzen duten probetan lortutakoen gehiketatik aterako da eta, hala dagokionean, euskararen ezagutza-mailaren ebaluazioan ateratakoak areagotua. Lehentasun hurrenkerako puntuazioen berdinketa Emakumeen eta Gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean bildutako irizpideekin bat etorriz erabakiko dira. Berdinketak jarraituz gero, oposizioko lehen probako lehen ariketan puntuaziorik altuena lortzen duenak irabaziko du.
Seigarren Oinarriko zazpigarren idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera, Epaimahai Kalifikatzaileak onetsiko eta argitaratuko du gainditu dutenen behin-behineko zerrenda; izangai bakoitzari dagokion puntuazio-ordenarekin eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten izangaien adierazpenarekin.
Interesatuek behin-behineko zerrendaren kontra egoki deritzeten erreklamazioak egin ahal izango dituzte behin-behineko zerrenda hori argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 10 egun balioduneko epean. Erreklamazio horiei buruz erabaki beharko da gainditutakoen behin betiko zerrenda onartu aurretik.
Epe hori amaitu eta gero, Seigarren Oinarriko zazpigarren idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera, Epaimahaiak onetsi egingo eta argitaratu egingo ditu. Horrekin batera, ondorengo hauek ere igorriko dizkio Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzari:
Gainditutakoen behin betiko zerrenda; puntuaketaren ordenarengatik dagozkion kalifikazioekin, hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten izangaien adierazpenarekin.
Hautatutako izangaien zerrenda, hautaketa prozedura gainditu duteneko izangaiez osaturikoa eta, aldi berean, deitutako plazen kopuruan sartuko direnak, ondorengoak bereiziz:
Hizkuntza-eskakizuna eskatzen zaizkien plazak lortzen dituzten emakumeen zerrenda, lortutako puntuazio altuenetik eskasenera, baldintza horrekin deitutako plaza guztiak bete arte.
Hizkuntza-eskakizuna eskatzen ez zaizkien plazak lortzen dituzten emakumeen zerrenda, lortutako puntuazio altuenetik eskasenera, emakumeentzat deitutako plaza guztiak bete arte.
Hizkuntza-eskakizuna eskatzen zaizkien plazak lortzen dituzten gainontzeko izangaien zerrenda, lortutako puntuazio altuenetik eskasenera, baldintza horrekin deitutako plaza guztiak bete arte.
Hizkuntza-eskakizuna eskatzen ez zaizkien plazak lortzen dituzten gainontzeko izangaien zerrenda, lortutako puntuazio altuenetik eskasenera, baldintza horrekin deitutako plaza guztiak bete arte.
Emakumeentzako plazak betetzen ez badira, bete gabeko plaza horiek beste izangaientzako plaza kopurua gehituko dute.
Hamabigarrena. Betekizunak egiaztatzea.
Hautatutako izangaiek, deialdian parte hartzeko eskatutako betekizunak egiaztatzen dituzten jatorrizko agiriak edo konpultsatutako kopiak aurkeztu beharko dituzte Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Langileria eta Aholkularitza Juridiko Arloan, Epaimahai Kalifikatzailearen Akordioaren 11.3 Oinarrian aurreikusitako zerrendak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuta eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 15 laneguneko epean. Interesatuak hala eskatzen duenean eta ezinbesteko arrazoia bitarteko denean bakarrik luzatu ahal izango du epe hori beste 10 lanegunetan; betiere, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak.
Era berean, zinpeko aitorpena egin beharko du, Ikastegiak emandako agiriarekin bat etorriz, Euskal herriko Poliziaren Kode Deontologikoaren eginkizunak betetzeari buruzko agiria betez (47/1992 Legearen II. Tituluko II. Kapitulua, uztailaren 17koa).
Hamahirugarrena. Osasun arazo baztertzailerik ez egotea.
Hamaseigarren Oinarriko 3. idatz-zatian ezarritakoen eraginetarako, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak Mediku-epaimahai bat izendatuko du eta izendapen hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean argitaratuko da.
Mediku-epaimahaia mahaiburu batez, bi bokalez eta idazkari batez osaturikoa izango da.
Mediku-epaimahaiak emandako txostenak lotesleak izango dira, eta izangaia hautaketa prozesutik baztertzeko zio edo arrazoirik dagoenean arrazoituak izango dira. Hala denean jardunbideak doakionari audientzia bermatuko dio.
Izangaiak azterketa medikoak egin behar dituenean behin-behineko ezintasuna badu, Mediku-epaimahaiak froga horiek egitea atzeratu ahal izango du izangai parte-hartzailearen inguruabarren arabera.
Osasun arazo baztertzaileetan aurreikusitako arrazoiengatik baztertzeko eskudun organoa Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria izango da.
Oinarri honetan aurreikusitako mediku-epaimahaiari Seigarren Oinarriko 2. zk.an bildutako arauak aplikatuko zaizkio.
Hamalaugarrena. Baldintzen egiaztapena ez betetzea edo falta izatea.
Hamaikagarren Oinarrian adierazitako epearen barruan, edota luzapen epearen barruan, deialdian parte hartzeko aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenek edo azterketa medikoa izanda edo esandako agiri horiek aztertuta eskatutako baldintza edo betekizunen bat ez dutela ikusten bada, ez dute izendapenik jaso ahal izango. Ondorioz, eraginik gabe geldituko dira horien jarduera guztiak, eta izendapena lortzeko izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, bere eskabidean faltsutzeagatiko erantzukizunaren kalterik izan gabe. Kasu horietan, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak erabakiko du izangai horien baztertzea hautaketa prozeduratik, eta horien lekua hartuko dute baliogabetze horren ondorioz, doakionak erakutsitako lehentasunari dagokion sailkapenaren lehentasun hurrenkera jarraituz, deitutako plaza kopuruan sartzen diren izangaiek, eskatutako baldintza eta betekizunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Hamabosgarrena. Praktiketako funtzionarioak izendatzea.
Eskatutako betekizunak betetzen dituztela egiaztatzen duten hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak eta izen zerrenda hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko da. Izendapenari buruzko Ebazpen honetan, izendatutako pertsonei dagokienean, hautaketa prozeduran parte hartutako eskabide-orriaren zenbakia adieraziko da, baita ere NAN zenbakia, izen-abizenak eta esleituko zaien identifikaziorako lanbide zenbakia.
Praktiketako funtzionario izendatutako pertsonak prestakuntza ikastaroa hasten denetik izango dira egoera horretan Karrerako funtzionario edo hautaketa prozeduratik baztertua izan arte.
Era berean, eta hautatutako pertsonak praktiketako funtzionario izendatuak izan ondoren, prestakuntza ikastaroa errepikatzeko eskubidearen aitorpenak esandako izendapena atzera botako du, errepikatzeko eskubidea sortu duten inguruabar oztopatzaileak desagertu ostean aipatu pertsonak berriz ere praktiketako funtzionario izendatu arte.
Praktiketako funtzionarioen izendapena txandaka egin ahal izango da, esandako pertsonen prestakuntza, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko irakasleen beharrak eta, bere osotasunean ikusita, hautaketa prozeduraren kudeaketa hobe bat aintzat harturik. Txanda desberdinetako izendapena lortutako puntuazioan gehienetik gutxienerako hurrenkera jarraituz egingo da, 11.3.a) Oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz.
Praktiketako funtzionarioen izendapena egingo den Ebazpenean prestakuntza ikastaroa noiz hasiko den ere adieraziko da.
Hamaseigarrena. Prestakuntza ikastaroa eta Praktika-aldia.
Prestakuntza ikastaroak eta praktika-aldiak derrigorrezko eta baztertzeko izaera edukiko dute, eta banaka kontsideratuko dira. Hauetarikoren bat ez gainditzeak hautaketa prozeduratik bazter geratzea ekarriko luke, baita deialdi honi dagokion Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko izan ditzakeen eskubideak galtzea ere.
Prestakuntza ikastaroa eta praktika-aldia ezin izango dira eman aldi berean, eta bakoitzaren iraupena edota aldi bien arteko gehiketaren iraupena ez da 30 hilabete baino gehiagokoa izango.
Prestakuntza ikastaroak eta praktika-aldiak iraun bitartean edo horiek amaitzean, praktiketako funtzionario izendatutako pertsonak edozein beharrezko azterketa mediko egitera behartuta egongo dira, Euskal Herriko Poliziaren Hautespena eta Prestakuntza Araudia onesten duen Dekretuan eta bigarrenez aldatuta dagoen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan ezarritako osasun arazo baztertzailerik duten edo ez ziurtatzeko.
Hamazazpigarrena. Prestakuntza ikastaroa.
Prestakuntza ikastaroa ikasturte bat izango da, nahitaezkoa eta baztertzekoa. Ikasturtearen edukiak, ebaluatzeko moduak, ikastaroa gainditzea eta horren iraupena indarrean dagoen Barne Araudian eta Ikasketa Planean zehaztutakoak izango dira.
Ebaluazioari dagokionez, Ikasketa Planean jarritako helburuak lortzen dituzten edo ez, eta izangaiak lortu nahi duen kategoriari dagozkion funtzioak betetzeko erakusten duen egokitasuna neurtuko dira. Esandako azken hori hautaketa sisteman egingo den lanbide polizialeko funtzioak betetzeko gaitasun pertsonalaren ebaluazioaren bitartez neurtuko da.
Prestakuntza-aldian zehar, jarrera edo jokabideen balorazioa eskola orduetako datu eta aldagarrietatik aterako da.
Prestakuntza ikastaroaren emaitzak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean argitaratuko dira.
Prestakuntza ikastaroa gainditzen ez duten izangaien kanporatzea adieraziko du Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak.
Prestakuntza ikastaroa amaitzean, lehentasunezko ibilgailuak gidatzeko BTP gidabaimena dutela egiaztatu beharko dute izangaiek, lehenago egiaztatu izan ez badute. Prestakuntza ikastaroaren emaitzak argitaratu baino lehen, baldintza hori betetzen dutela egiaztatu gabe izanez gero, hautaketa prozeduratik kanpo geratzea suposatuko dio izangaiari. Kanpo geratze hori, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari dagokio, doakionari jakinarazi ondoren.
Hemezortzigarrena. Praktika-aldia.
Praktika-aldia prestakuntza ikastaroa gainditzen duten izangaiek egingo dute, jarduera-eremu bakoitzaren arabera izangaiaren osotasunezko trebakuntza lortzeko egokien gertatzen diren zentro edo ertzain etxeetan, eta bereziki, Ertzaintzaren polizia zerbitzuen egitura eta jarduera ezagutzeko aproposak direnetan.
Praktika-aldia hasi aurretik, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak, praktika-aldiaren balorazio eta gainditzeko sistema, prozedurak eta iraupena ezartzen direnei buruzko eta praktika-aldia egiteko lekuak izendatzen direnei buruzko Ebazpena emango du. Ebazpen hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko da.
Praktika-aldian Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategoriari dagozkion lanak egitean adierazitako eraginkortasun profesionala ebaluatuko da. Horretarako, soilik, praktika-aldiko iraupenean zehar gertatzen diren egintzak hartuko dira kontuan.
Praktika-aldiko emaitzak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-taulan argitaratuko dira.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak praktika-aldia gainditu ez duten izangaien baztertzea adieraziko du.
Hemeretzigarrena. Praktiketako funtzionarioen araubide juridikoa.
Praktiketako funtzionarioak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Barne Araudiaren Erregelamenduan ezarritako diziplinazko arauen mende izango dira prestakuntza ikastaroan eta praktika-aldian.
Praktiketako funtzionario diren aldetik, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 legearen 54.2 atalean aurreikusitako ordainsariak jasoko dituzte.
Izangaia hautaketa prozesutik automatikoki kanpoan gelditzeko arrazoiak dira, eta oinarrizko eskalako ertzain izateko izan ditzakeen eskubideak galtzea ekarriko dute, prestakuntza ikastaroa edo praktika-aldia ez gainditzeak, ez gaitzat jotzeak, edo, oinarri honetako lehenengo paragrafoari dagokion arauen arabera, oso larritzat edo larritzat tipifikatuta dagoen arau-hausteren bat egitearren zigorren bat jasotzeak.
Halaber, prestakuntza ikastaroari ezargarri zaizkion ebaluatzeko irizpideekin bat etorriz, praktiketako funtzionarioen Ikasketa Planean adierazitako irakasgaien ebaluazio ataletatik ondorioztatzen bada prestakuntza ikastaroa gainditzea ezinezkoa izango dela Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak horien kanporatzea adieraz lezake, aipatutakoa entzun ondoren.
Prestakuntza ikastarora Ikastegiko Ikasketa Planean aurreikusitako gehienekoa gainditzen duen denboran zehar ikastarora ez joateak, Barne Araudiaren Erregelamenduarekin bat etorriz, ezinbestekotasunean izan ezik, hautaketa prozeduratik automatikoki kanpoan gelditzea lekarke.
Praktika-aldia arautzen duen ebazpenak Hemezortzigarren Oinarriko 2. zenbakian aipatzen den Ebazpenenaren arabera- ezarritako epe muga baino gehiagotan ez azaltzeak, ezinbestekotasunean izan ezik, hautaketa prozesutik automatikoki kanpoan gelditzea dakar.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak ezinbestekotasuna egon dela erabakitzen badu, arazoa duenak errepikatu ahal izango du ikastaro osoa, edo praktika-aldia errepikatu edo osatu ahal izango du, izangaiari eragozten dizkion inguruabarrak desagertu ondoren, betiere, izangaiak hala eskatzen badu.
Prestakuntza ikastaroaren eta praktika-aldiaren Kalifikazioak etenda utziko dira bazter uzteko edozein arrazoirengatiko baztertzearen aurrean, hasiera emandako baztertzeko espedientea ebatzi arte.
Praktiketako funtzionarioei Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Barne Araudiaren Erregelamenduan ezarritako diziplinazko araudia ezarriko zaie eta, osagarrizko eran, Euskal Herriko Polizia Kidegoen diziplinazko araudia prestakuntza-aldiko diziplina hutsegitea ez den kasuetan.
Prestakuntza ikastaroa edo praktika-aldian zehar hautaketa prozeduratik kanpo gelditzen direnek itzuli egin beharko dituzte armak, agiriak eta emandako hornidura guztiak.
Hogeigarrena. Hautaketa prozeduraren behin betiko sailkapena eta karrerako funtzionarioen izendapena.
Hautaketa prozeduraren behin betiko sailkapenaren hurrenkera hautaketa sisteman, prestakuntza ikastaroan eta praktika-aldian lortutako kalifikazioak batuz egingo da. Agindu hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko da, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenaren bitartez. Erakunde Autonomoko web orrialdean ere kontsultatu ahal izango da.
Praktika-aldia bukatu eta ondorengo bi hilabeteetan, eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren proposamenez, Segurtasun sailburuordeak hautaketa prozedura gainditu duten izangaiak karrerako funtzionario izendatuko ditu, Oinarri hauekin bat etorriz. Izendapen hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko da. Segurtasun sailburuordearen Ebazpenaren bitartez, aipatutako izendapena argitaratua noiz izango den jakinarazteko iragarkia argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Ebazpen horretako argitalpenean zehaztutako epeak hartu beharko dira kontuan gerta litezkeen kontra egiteen edo errekurtsoen eraginetarako.
Izendapena Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente modura egingo da.
Izendapena argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, hamar eguneko epean jabetu beharko dute lanpostuaz. Hala egiten ez badute, eta tartean ezinbesteko arrazoirik ez badago, eraginik gabe geratuko dira horien jarduera guztiak eta karrerako funtzionario izateko izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.
Karrerako funtzionario izendatutakoan atxikiak izango dira, indarreko arautegian ezarritakoarekin bat etorriz.
Hogeita batgarrena. Zigor bidezko edo administrazio-bidezko jardunbidea hastea.
Izangaiek zigor bidezko edo administrazio-bidezko jardunbideren bat hasita badute edo hastekoa bazaie, eta jardunbidearen ondorioz maltzurkeriazko delituagatiko zigorra, herri-administrazioetako kidegoren bateko zerbitzutik egoztea edo herri-eginkizunak burutzeko gaitasun gabetzea etorriz gero, izangaia hautaketa prozesuan onartzea, horretan jarraitzea, eta dagokion kategorian sartzea ere, delako jardunbidean esandako zigorrik edo eragozpenik gertatzen ez bada.
Aurreko Oinarrian aipatutako atalak edota berariazko interesa dutela uler daitezkeen beste atal batzuk egiaztatzeko xedeaz, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzak edo Herrizaingo Sailak izangaiei zinpeko aitorpena egiteko eska diezaiekete, izangaiak hautaketa prozesuan dauden bitartean.
Esandako aitorpenean hautaketa prozedura gainditzeko garrantzia izan dezaketen datuak faltsifikatzeak edo ez emateak Barne Araudiaren Erregelamenduan aurreikusitako erantzukizunak izango ditu.
Hogeita bigarrena. 2.1.g) Oinarriko betekizuna.
Euskal Herriko Polizaren Ikastegiko zuzendariak Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Nagusiari ofizioz eskatuko dio hautaketa prozedura honetan parte hartzen duten pertsonei buruzko egiaztapena; dolozko delituagatik zigortuak izan diren, herri-administrazioetako kidegoren bateko zerbitzutik egotzitakoak izan diren edo herri-eginkizunak burutzeko gaitasun gabetzerik izan duten.
Hautaketa prozedura honetan parte hartzeak baimena ematen dio Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Nagusiari egiaztapen hori eskatzeko, batez ere, praktiketako funtzionario eta karrerako funtzionario izendapenak egin baino lehen.
Hogeita hirugarrena. Errekurtsoak.
Ebazpen honen kontra -bide administratiboari amaiera ematen diona- interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzari, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuta agertzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean edo administrazio-auzigaietako orden jurisdikzionalaren aurrean zuzen-zuzenean aurkatu ahal izango dute.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa azalduz gero, ezin izango da jo bide jurisdikzionalera hori espresuki erabaki arte, edo presuntziozko gaitzespena gertatu arte administrazioaren isiltasuna dela-eta.
Interesatuak bide jurisdikzionala aukeratuz gero, Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa jarri beharko du Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzitarako Epaitegiari zuzenduta, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan.
Deialdi honen, deialdiko oinarrian eta deialdian zehar, epaimahaiaren jardunean eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren jardunean eman daitezen egintza-administratiboen aurka egiteko doakienek administrazio prozedura erkidearen araubidean ezarritako kasu eta eratan inpugnatu ahal izango dute.
Arkaute, 2009ko uztailaren 30a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
JUAN DE DIOS URIARTE ARCINIEGA.
Euskal Autonomia Erkidegoko ingurune naturala.
Erliebearen egitura: unitate morfoestrukturalak (isurialde atlantikoko mendiak, Euskal Herriko Pirinioak, Ebroko depresioa).
Klima: motak.
Hidrografia-sarea: isurialde atlantikoa eta isurialde mediterraneoa.
Itsasertza eta itsasoko urak.
Landaretza paisaia eta lur-mota. Landaretza natural atlantikoa, mediterraneoa eta mendikoa. Lur-motak.
Giza ingurunea.
Demografiari buruzko oinarrizko kontzeptuak.
Migrazio mugimenduak.
Biztanleriaren eboluzioa: arazo eta joera demografikoak lurralde historiko desberdinetan.
Populazioa: nekazal espazioa eta espazio hiritarra.
Estatistika kontzeptuak demografian: biztanleria, norbanakoa, muestra: aldagaiak (kuantitatiboa, kualitatiboa, diskretua eta jarraitua).
Jarduera ekonomikoa.
Lehen alorreko jarduerak: nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, baso eta zorupe ustiapena.
Industria: ezaugarriak eta industrigune nagusiak.
Hirugarren alorreko jarduerak: merkataritza, turismoa, zerbitzu publikoak.
Sozializazioa.
Gizakiaren sozializazio prozesua.
Norbanakoa, taldea eta gizartea.
Baloreak lortzea egungo gizartean. Askatasuna-erantzukizuna. Berdintasuna-solidaritatea. Jasankortasuna-dogmatismoa.
Jarrerak. Jarrera aldaketak.
Estereotipoak, aurreiritziak eta diskriminazioa.
Gizarte-taldea. Taldeen arteko istiluak.
Errealitate soziolingistikoa Euskal Autonomia Erkidegoan.
Garapena eta ingurugiroa.
Ekosistemaren ereduak.
Ingurugiroan eragindako kalteak: motak, adibideak eta arazoak.
Garapen jasangarria.
Ingurugiroari buruzko kontzientzia hartzea eta politika nagusiak.
Giza eskubideak.
Giza eskubideen deklarazio unibertsala.
Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak Espainiako Konstituzioan.
Giza eskubideen babesari buruzko Europako sistema.
Espainiako eta Euskal Herriko historia: XIX. mendea.
Konstituzio aldia eta errestaurazio absolutista.
Karlistadak: aurrekariak, bandoak eta garapena.
Foruen abolizioa.
Industria-iraultza. Langileen mugimendua.
Euskal nazionalismoa: sorrera eta hazkundea.
Espainiako eta Euskal Herriko historia: XX. mendea.
Monarkiaren krisialdia.
Errepublika.
Gerrate zibila. Autonomia Estatutua eta Lehen Euskal Gobernua.
Frankismoa: zapalkuntza, erbesteratzea eta erresistentzia.
Demokraziarako bidea: 1978. Autonomiaren aurreko aldia, 1978ko Konstituzioa eta 1979ko Gernikako Estatutua (estatutu-prozesua, erakundeak eta eskumenak).
Europako esparrua.
Europako Batasunari buruzko historia.
Europa lurraldearen antolaketa politiko-administratiboa: instituzioak eta eskumenak.
Euskal Herriko Poliziaren garapena.
Gernikako Estatutua.
Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legea.
Atariko Titulua.
Segurtasun Administrazioari buruzko I. Titulua. I. eta IV. Kapituluak.
Euskal Herriko Poliziari buruzko II. Titulua. I. eta II. Kapituluak. Euskal Herriko Poliziaren Kode Deontologikoa.
Ertzaintzako funtzionarioei buruzko IV. Titulua. I eta II. Kapituluak
Udaltzainei buruzko V. Titulua. I. kapitulua, II. kapitulua eta III. kapitulua.
Legegintza: Konstituzio Espainola.
1978ko Konstituzio Espainola.
Atariko Titulua.
Titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.
Legegintza: Euskal Herriko Autonomia Estatutua.
Atariko Titulua.
Titulua. Euskal Herriari dagozkion konpetentziak.
Titulua: Euskal Herriko botereak.
4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.
Atariko Titulua.
Titulua. Eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa. I. Kapitulua, II. Kapitulua.
Titulua. Euskal Herri administrazioen eta aginteen jarduketan genero ikuspegia integratzeko neurriak.
Titulua. Zenbait esku hartze arlotan berdintasuna sustatzeko neurriak. VII. Kapitulua. Emakumeen aurkako indarkeria.
Informatika.
Word testu-prozesadorea: oinarrizko kontzeptuak.
Access datu-basea: oinarrizko kontzeptuak.
Elektronika.
Osagai elektronikoak.
Telekomunikazioak.
Komunikazioa telefono mugikor bitartez.
Seinale analogikoak eta digitalak.
Posizioetarako sistemak eta kokatzeak.
Ahozgora, zangoak batera eta erdi flexionatuta, eskuak garondoan gurutzatuta eta oinak eutsiz.
Izangaia jarri egiten da eta gorputz enborrari ezkerretarantz eraginez, ezkerreko belauna jo behar du eskuma aldeko ukalondoaz.
Hasierako postura hartuz, izangaia jarri egingo da eta gorputz enborrari eskumarantz eraginez, eskumako belauna jotzen du ezkerreko ukalondoaz.
Berriz ere, hasierako postura hartzen du.
Minutu batean, ahalik eta gehienetan egingo da ariketa hori.
Baremoa/ Baremo
Gizonezkoak-Emakumezkoak/ Hombres-Mujeres.
Errepikapenak
Repeticiones Balioa
Valor
55 20,00
54 19,50
53 19,00
52 18,50
51 18,00
50 17,50
49 17,00
48 16,50
47 16,00
46 15,50
45 15,00
44 14,50
43 14,00
42 13,50
41 13,00
40 12,50
39 12,00
38 11,50
37 11,00
36 10,50
35 10,00
34 9,50
33 9,00
32 8,50
31 8,00
30 7,50
29 7,00
28 6,50
27 6,00
26 5,50
25 5,00
24 4,50
23 4,00
22 3,50
21 3,00
20 2,50
19 2,00
18 1,50
17 1,00
16 0,50
15 edo gutxiago/ o menos 0,00
PRESS-BANKUA
Gizonezkoek 35 kg Emakumezkoek 25 kg
Banku baten gainean, ahozgora eta zangoak flexionatuta, eskuak sorbalda baino pixka bat goragoko zabalerara, besoak guztiz flexionatu eta segidan luzatu.
Ez dira kontatuko oreka mugimenduez baliaturiko luzatze ariketak.
Saioa hasiz gero, ezin izango da gelditu.
Gizonezkoen baremoa/ Baremo hombres
Marka
Marca Balioa
Valor
50 20,00
49 19,50
48 19,00
47 18,50
46 18,00
45 17,50
44 17,00
43 16,50
42 16,00
41 15,50
40 15,00
39 14,50
38 14,00
37 13,50
36 13,00
35 12,50
34 12,00
33 11,50
32 11,00
31 10,50
30 10,00
29 9,50
28 9,00
27 8,50
26 8,00
25 7,50
24 7,00
23 6,50
22 6,00
21 5,50
20 5,00
19 4,50
18 4,00
17 3,50
16 3,00
15 2,50
14 2,00
13 1,50
12 1,00
11 0,50
10 edo gutxiago/ o menos 0,00
Emakumezkoen baremoa/ Baremo mujeres
Marka
Marca Balioa
Valor
40 20,00
39 19,50
38 19,00
37 18,50
36 18,00
35 17,50
34 17,00
33 16,50
32 16,00
31 15,50
30 15,00
29 14,50
28 14,00
27 13,50
26 13,00
25 12,50
24 12,00
23 11,50
22 11,00
21 10,50
20 10,00
19 9,50
18 9,00
17 8,50
16 8,00
15 7,50
14 7,00
13 6,50
12 6,00
11 5,50
10 5,00
9 4,50
8 4,00
7 3,50
6 3,00
5 2,50
4 2,00
3 1,50
2 1,00
1 0,50
0 0,00
MALGUTASUN LUZERA
Taularen gainean (oinetakoak kenduta), oinak dagokien lekuan jarrita, gorputz osoa flexionatu, besoak hankartetik atzerantz sartuz, tiraketarik eta kontaktua galdu gabe, kurtsorea ukitu eta bultzatu oreka galdu gabe, ahalik eta gehien.
Ahalik eta luzera gehiena lortzen denean, aparatua utzi aurreko aldetik oinez irtenez.
Ariketa hori bi aldiz egingo da eta markarik onena baloratuko da.
Baremoa/ Baremo
Gizonezkoak-Emakumezkoak/ Hombres-Mujeres
Marka
Marca Balioa
Valor
48 20,00
47 19,50
46 19,00
45 18,50
44 18,00
43 17,50
42 17,00
41 16,50
40 16,00
39 15,50
38 15,00
37 14,50
36 14,00
35 13,50
34 13,00
33 12,50
32 12,00
31 11,50
30 11,00
29 10,50
28 10,00
27 9,50
26 9,00
25 8,50
24 8,00
23 7,50
22 7,00
21 6,50
20 6,00
19 5,50
18 5,00
17 4,50
16 4,00
15 3,50
14 3,00
13 2,00
menos de 13 baino gutxiago 0,00
50 METROKO ABIADURA-LASTERKETA
Hasierako jarrera, tente; aurreko oinarekin hasiera-marra ukitu.
Gizonezkoen baremoa/ Baremo hombres
Marka
Marca Balioa
Valor
63 20,00
64 19,00
65 18,00
66 17,00
67 16,00
68 15,00
69 14,00
70 13,00
71 12,00
72 11,00
73 10,00
74 9,00
75 8,00
76 7,00
77 6,00
78 5,00
79 4,00
80 3,00
81 2,00
82 1,00
Emakumezkoen baremoa/ Baremo mujeres
Marka
Marca Balioa
Valor
73 20,00
74 19,00
75 18,00
76 17,00
77 16,00
78 15,00
79 14,00
80 13,00
81 12,00
82 11,00
83 10,00
84 9,00
85 8,00
86 7,00
87 6,00
88 5,00
89 4,00
90 3,00
91 2,00
92 1,00
800 METROKO ABIADURA-ERRESISTENTZIA NEURTZEKO LASTERKETA
Hasierako jarrera: irteera zutik izanda egingo da.
Gizonezkoen baremoa/ Baremo hombres
Marka
Marca Balioa
Valor
209 edo gutxiago/o menos 20,00
210 - 211 19,50
212 - 213 19,00
214 - 215 18,50
216 - 217 18,00
218 - 219 17,50
220 - 221 17,00
222 - 223 16,50
224 - 225 16,00
226 - 227 15,50
228 - 229 15,00
230 - 231 14,50
232 - 233 14,00
234 - 235 13,50
236 - 237 13,00
238 - 239 12,50
240 - 241 12,00
242 - 243 11,50
244 - 245 11,00
246 - 247 10,50
248 - 249 10,00
250 - 251 9,50
252 - 253 9,00
254 - 255 8,50
256 - 257 8,00
258 - 259 7,50
300 - 301 7,00
302 - 303 6,50
304 - 305 6,00
306 - 307 5,50
308 - 309 5,00
310 - 311 4,50
312 - 313 4,00
314 - 315 3,50
316 - 317 3,00
318 - 319 2,50
320 - 321 2,00
322 - 323 1,50
324 - 325 1,00
326 - 327 0,50
328 edo gehiago/o más 0,00
Emakumezkoen baremoa/ Baremo mujeres
Marka
Marca Balioa
Valor
230 edo gutxiago/o menos 20,00
231- 232 19,50
233- 234 19,00
235- 236 18,50
237- 238 18,00
239- 240 17,50
241- 242 17,00
243- 244 16,50
245- 246 16,00
247- 248 15,50
249- 250 15,00
251- 252 14,50
253- 254 14,00
255- 256 13,50
257- 258 13,00
259- 300 12,50
301- 302 12,00
303- 304 11,50
305- 306 11,00
307- 308 10,50
309- 310 10,00
311- 312 9,50
313- 314 9,00
315- 316 8,50
317- 318 8,00
319- 320 7,50
321- 322 7,00
323- 324 6,50
325- 326 6,00
327- 328 5,50
329- 330 5,00
331- 332 4,50
333- 334 4,00
335- 336 3,50
337- 338 3,00
339- 340 2,50
341- 342 2,00
343- 344 1,50
345- 346 1,00
347- 348 0,50
349 edo gehiago/o más 0,00
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2010eko otsailaren 10ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 2009ko uztailaren 30eko Ebazpenaren bitartez (irailaren 4ko EHAA, 170. zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente plazak 320ko kopururaino gehitzen ditu
- Ikus: EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 23koa, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, zenbait lagun Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzko 2012ko maiatzaren 18ko Ebazpena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean jarri den da
- Ikus: EBAZPENA, 2012ko azaroaren 28koa, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, 22147 zenbaki profesionala duen praktiketako agentea Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente modura karrerako funtzionario izendatzeari buruzko 2012ko azaroaren 23ko Eba


