- EBAZPENA, 2009ko uztailaren 31koa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Gurutzerako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren osaera aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko uztailaren 31koa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Gurutzerako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren osaera aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 163
- Hurrenkera-zk.: 4727
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/31
- Argitaratze-data: 2009/08/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren 2006ko azaroaren 23ko Ebazpenaren bidez, kreditazioa berritu zitzaion Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari (urtarrilaren 15eko EHAA, 10. zenbakia).
Ospitaleak eskaera egin du Batzordeko kideak aldatzeko. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioari buruz Osasuneko sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduaren 3. eta 7. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zenbakia) eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuan agintzen denarekin bat etorriz, hau
Lehenengoa. Beatriz Pacho Martín andrea, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua, Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Etika Batzordeko kide modura izan duen postutik kentzea.
Bigarrena. Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Ebazpena, bestalde, Osasun eta Kontsumo Ministerioari jakinaraziko zaio.
Hirugarrena. Ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Osasuneko sailburuordeari edo Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 31.
Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria,
JOSÉ ASUA BATARRITA.


