- EBAZPENA, 2009ko abuztuaren 4koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena; honen bidez, erakunde autonomo horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abuztuaren 4koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena; honen bidez, erakunde autonomo horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 163
- Hurrenkera-zk.: 4724
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/08/04
- Argitaratze-data: 2009/08/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2009ko ekainaren 10eko Ebazpenaren bitartez (2009ko uztailaren 2ko EHAA, 125. zk.), deialdi publikoa egin zen Osalaneko Zuzendaritza Orokorreko Plangintzako zuzendariorde plaza izendapen askez betetzeko. Bada, ebazpen horretako laugarren oinarrian eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan (1989ko ekainaren 28ko EHAA) xedatutakoarekin bat etorriaz, honako hau
Lehenengoa. Osalaneko Zuzendaritza Orokorreko Plangintzako zuzendariorde plaza (512006 kodea, 4. dotazioa) betetzeko deialdia hutsik uztea. Izan ere, aurkeztutako eskabideak aztertu eta baloratu ostean ondorioztatu da hautagaiek ez dituztela kargu horretarako ezaugarriak betetzen.
Bigarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osalaneko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Barakaldo, 2009ko abuztuaren 4a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.


