- EBAZPENA, 2009ko abuztuaren 11koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena, 'Joxe Mari Korta' sarien 2009ko deialdia argitaratzen duena, 'Joxe Mari Korta' sariak arautzen dituen 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abuztuaren 11koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena, "Joxe Mari Korta" sarien 2009ko deialdia argitaratzen duena, "Joxe Mari Korta" sariak arautzen dituen 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria eta Berrikuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 153
- Hurrenkera-zk.: 4571
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/08/11
- Argitaratze-data: 2009/08/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Instituzional; Ekonomia
Testu legala
Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduak «Joxe Mari Korta» sariak arautzen ditu.
Agindu horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, bertan ezartzen diren laguntzetarako 2009ko deialdia egin behar da, eta horretarako beharrezkoak diren arauak eman behar dira.
Horregatik, adierazitako aginduaren 4. artikuluak ematen didan eskumenaz baliatuz, hau
Ebazpen honen xedea hau da: «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2009ko deialdia egitea.
Aurkeztutako hautagaitzek Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango dituzte, baldin eta agindu horren 5. artikuluan ezarritakoaren araberako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzen badute.
Hautagaitzak, bai eta deialdia arautzen duen aginduan ezarritako agiriak ere, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Berrikuntza Saileko Kabinetearen Zuzendaritzara bidali behar dira (Donostia kalea 1, 01010, Gasteiz), azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduetakoren batean.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Lehenengoa. Deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abuztuaren 11.
Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea,
FRANCISCO JAVIER GARMENDIA MARTÍNEZ.


