Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko abuztuaren 14koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduak iragarritako hautapen-prozesuan hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren hautatze-prozeduratik kanpo geratu diren izangaien behin betiko zerrenda onartzen da (2009ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautatze-prozedura deitu zen). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko abuztuaren 14koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduak iragarritako hautapen-prozesuan hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren hautatze-prozeduratik kanpo geratu diren izangaien behin betiko zerrenda onartzen da (2009ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautatze-prozedura deitu zen).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 156
  • Hurrenkera-zk.: 4612
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/08/14
  • Argitaratze-data: 2009/08/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautatze-prozedurarako deia egin zen. Agindu horren 2.1.f) oinarriak ezartzen duenez, hautatze-prozesuan onartua izateko baldintza orokorra da 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea. 6. oinarriak, berriz adierazten du, epe bat ezarriko dela 2. hizkuntza-eskakizunaren dokumentu baliokide edo homologatuak aurkezteko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eskura dauden egiaztagiriak izan ezik.

Era berean, Hezkuntzako hizkuntza-eskakizuneko probak egiteko deialdia ezartzen du.

6 oinarriak adierazten duenez, eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez dutenek hautatze-prozesutik kanpo geratuko dira, baldin eta proba horretara aurkezten ez badira edo proba horretan «gai» kalifikazioa lortzen ez badute.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2009ko ekainaren 4ko Ebazpenaren bitartez, hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren hautatze-prozeduratik kanpo geratu diren izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen.

Behin-behineko zerrenda horren kontra erreklamazioak jartzeko epea amaituta,

Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduak iragarritako hautapen-prozesuan hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren prozesutik kanpo geratzen diren izangaien behin betiko zerrenda onartzea (2009ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautatze-prozedura deitu zen).

Bigarrena. Zerrenda hori argitaratu egingo da Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Interneten dituen helbideetan: http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.

Hirugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beraren kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abuztuaren 14a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik