Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko abuztuaren 14koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia trenbide-lineako Zarautz-Usurbil tartean (Aia-Orioko saihesbidean) trenbidea bikoizteko trazadura-proiektuaren barruan Orio-Orio TAE 13.2 kV-ko airetiko eta lurpeko lineak 4-6.6-81.6-41-42 euskarrien artean aldatzeko proiektuaren II. faseak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko abuztuaren 14koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia trenbide-lineako Zarautz-Usurbil tartean (Aia-Orioko saihesbidean) trenbidea bikoizteko trazadura-proiektuaren barruan Orio-Orio TAE 13.2 kV-ko airetiko eta lurpeko lineak 4-6.6-81.6-41-42 euskarrien artean aldatzeko proiektuaren II. faseak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 159
  • Hurrenkera-zk.: 4665
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/08/14
  • Argitaratze-data: 2009/08/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2005eko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren bidez, Bilbao-Donostia trenbide-lineako Zarautz-Usurbil tartearen barruan Aia-Orioko saihesbidean trenbidea bikoizteko trazadura-proiektua onartu zen.

Proiektuaren arabera beharrezkoa zen SA 109 izendaturiko tentsio ertaineko linea desbideratzea. Linea desbideratzeari ekin behar zionean ordea, Iberdrolak adierazi zuen proiektuan aurreikusitako konponbidea, dorre zaharra kendu eta dorre handiago bat jartzea, ez zela bideragarria, proposaturikoarekin ez zelako betetzen trenbide-azpiegituratik utzi beharreko distantzien gainean egun indarrean dagoen araudian ezarritakoa, eta linea erabat prekarioan geratuko litzatekeelako.

Beraz, proiektuan jasotako konponbidea baztertu, eta linea elektrikoaren trazadura aldatu beharra izan da.

Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.

2009ko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez, proiektua burutzeko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien; hainbat aldizkaritan argitaratu zen: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2009ko uztailaren 20ko 137. zk.an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2009ko uztailaren 20ko 134. zk.an, 2009ko uztailaren 20ko «Berria» eta «Diario de Noticias» egunkarietan; eta Aiako Udalaren iragarki-oholean jarri zen.

Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebaztea, hala ezartzen baitute Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g) eta 10.1.h) artikuluak, eta maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10. artikuluak.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.

Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,

Lehenengoa. Bilbao-Donostia trenbide-lineako Zarautz-Usurbil tartean (Aia-Orioko saihesbidean) trenbidea bikoizteko trazadura-proiektuaren barruan Orio-Orio TAE 13.2 kV-ko airetiko eta lurpeko lineak 4-6.6-81.6-41-42 euskarrien artean aldatzeko proiektuaren II. faseak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.

Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Aiako udaletxera ager daitezen, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezkoa bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero, eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1).

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, Ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abuztuaren 14a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO LÓPEZ ANSAREO.

Bilbao-Donostia trenbide-lineako Zarautz-Usurbil tartean (Aia-Orioko saihesbidean) trenbidea bikoizteko trazadura-proiektuaren barruan Orio-Orio TAE 13,2 kV-ko airetiko eta lurpeko lineak 4-6.6-81.6-41-42 euskarrien artean aldatzeko proiektuaren II. Fasea

Proyecto de modificación de líneas aéreas y subterráneas a 13.2 kV STR Orio-Orio entre los apoyos 4-6.6-81.6-41-42. Fase II. Proyecto de construcción del desdoblamiento de la línea de ferrocarril Bilbao-Donostia. Tramo Zarautz-Usurbil. Variante de Aia-Orio

AIAKO UDALERRIA / TÉRMINO MUNICIPAL DE AIA

Katastro-finka

Finca catastral Jabea eta helbidea

Propietario y domicilio Eragin mota

Tipo de afección Izaera

Naturaleza Okupatu aurreko aktak egitea

Levantamiento de actas previas

Okupazio iraunkorra

Ocupación permanente Aldi baterako okupazioa

Ocupación temporal (m²) Energia elektrikorako lurpeko bide-zorra

Servidumbre de paso subterráneo de energía eléctrica (m²)

Iraila/Septiembre

Tokia

Lugar Eguna

Día Ordua

Hora

05042A José Ángel Ercilla Etxeberria --- 266,03 54,03 Belardia

Pradera Aiako udaletxea

Ayto. Aia 3 11:00

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik