Euskadi.eus
  • 3891/2009 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Fernando Martín Navascues jauna Mendaroko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

3891/2009 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Fernando Martín Navascues jauna Mendaroko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 5290
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/08/24
  • Argitaratze-data: 2009/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da Mendaroko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen ekainaren 24ko 3218/2009 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2009ko uztailaren 28ko EHAAn argitaratu zen (143. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Fernando Martín Navascues jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau

Lehenengoa. Fernando Martín Navascues jauna Mendaroko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako

zuzendari izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek 2009ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abuztuaren 24a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik