- 3892/2009 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Amaia Leiaristi Areta andrea Bidasoa Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu3892/2009 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Amaia Leiaristi Areta andrea Bidasoa Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 5291
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/08/24
- Argitaratze-data: 2009/09/30
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu dugu Bidasoa Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen ekainaren 24ko 3217/2009 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2009ko uztailaren 29ko EHAAn (144. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta euren baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Amaia Leiaristi Areta andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Amaia Leiaristi Areta andrea Bidasoa Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2009ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-
Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abuztuaren 24a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


