- 3907/2009 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, apirilaren 24ko 1507/2009 Ebazpenean aurreikusitako Batzordeko kideak izendatzeko dena. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua entitate publ - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu3907/2009 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, apirilaren 24ko 1507/2009 Ebazpenean aurreikusitako Batzordeko kideak izendatzeko dena. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua entitate publikoari atxikiak dauden zerbitzu sanitarioetako erakunde publikoei bilera zientifikoak egin ditzaten laguntzak emateko deialdia egin zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 5296
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/08/26
- Argitaratze-data: 2009/09/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Apirilaren 24an Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak emandako 1507/2009 Ebazpenak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua entitate publikoari atxikiak dauden zerbitzu sanitarioetako erakunde publikoei bilera zientifikoak egin ditzaten laguntzak emateko deialdia egiteko denak, ezartzen du laguntza horiek Osakidetzako zuzendari nagusiak esleituko dituela, administrazio-organo horrek berariaz izendatutako Balioespen Batzordeak proposatuta.
Ebazpen horretan xedatutakoa betearazteko, eta indarrean dagoen legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau
Lehenengoa. Apirilaren 24an Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak emandako 1507/2009 Ebazpenak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua entitate publikoari atxikiak dauden
zerbitzu sanitarioetako erakunde publikoei bilera zientifikoak egin ditzaten laguntzak emateko deialdia egiten
duenak, aurreikusitako Batzordeko kide honako hauek izendatzea:
Lehendakaria:
Jesús Pérez Gil jauna. Ordezkoa: Eduardo Gárate Guisasola jauna.
Batzordekideak:
Marbella García Urbaneja andrea. Ordezkoa: Jon Letona Aranburu jauna.
Carlos Sola Sarabia jauna. Ordezkoa: Adelina Perez Alonso andrea.
María Jesús Ruiz de Ocenda García andrea. Ordezkoa: Pilar Pérez de Eulate andrea.
Carlos Beitia Fernández jauna. Ordezkoa: Francisco Serna Rodriguez jauna.
Carolina Ortega Ortega andrea. Ordezkoa: Jacinto Ruiz Osma jauna.
Igor Zabala Rementeria jauna. Ordezkoa: Maite Redondo Sanchéz andrea.
Idazkaria:
Lourdes Muñoa Corral andrea. Ordezkoa: Maite Andrés Alvarez andrea.
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, horren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz), hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena; 4/1999 Legeak aldatua). Hori gorabehera, beste edozein errekurtsoz ere balia daitezke, egoki iritziz gero.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abuztuaren 26a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


