Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko abuztuaren 27koa, HABEren zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2009-2010 ikasturteko euskara ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko abuztuaren 27koa, HABEren zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2009-2010 ikasturteko euskara ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila; HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 5271
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/08/27
  • Argitaratze-data: 2009/09/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duenak, bere 16. artikuluan ezarria dauka HABEk laguntza emango duela, bere aurrekontu-bitartekoen mugen barruan, Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak finantzatzeko, helduak alfabetatzen eta euskalduntzen lan egiteagatik, horretarako HABEren zuzendari nagusiak, ikasturte akademiko bakoitzean, diru-laguntzen deialdiak egingo dituelarik.

HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak arautzen ditu HABEk, bere baliabideen arabera, ikasturtero ematen dituen diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, euskaltegi publikoek, euskaltegi pribatu homologatuek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek euskara ikastaroak emateko bete behar dituzten baldintza akademikoak eta HABErekiko harremanetan aintzat hartu beharrekoak.

Horregatik, eta otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak, HABEren egitura organikoa ezartzen duenak, ematen dizkidan eskumenez baliaturik, honako hau

  1. Ebazpen honen helburua da euskaltegi pribatuek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek 2009-2010 ikasturteko (2009ko urritik 2010eko iraila bitartean) euskara ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzen baldintzak arautzea.

  2. Horrelako laguntzetan emango diren diru-kopuruak HABEren aurrekontuetan horretarako dauden partiden konturakoak izango dira: 22.186.000 euro, beraz. Halere, zenbateko hori handitu ahal izango da lehenengo Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera. Era honetan banatzen da kopuru hori:

    17.000.000 euro, 6. artikuluaren 1. puntuan zehaztu euskaltegien berezko ekimenezko aurrez aurreko jarduera babesteko.

    1.600.000 euro, 6. artikuluaren 2. puntuan zehaztu euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentroen bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera babesteko.

    1) 1.890.000 euro, 3. artikuluko 1. puntuan eta 6. artikuluaren 3.1 puntuan zehaztu hitzarmenpeko taldeak eskolatzen dituzten euskaltegietako jarduera babesteko.

    2) 810.000 euro, 3. artikuluko 2. puntuan eta 6. artikuluaren 3.2 puntuan zehaztu hitzarmenpeko taldeak eskolatzen dituzten euskaltegietako jarduera babesteko.

    1. 886.000 euro, 6. artikuluaren 4. puntuan zehaztu barnetegietako jarduera babesteko.

  3. Lehenengo Xedapen Gehigarrian aurreikusitakoaren arabera, diru ekarpenik ematen bada, horren banaketarako c), a), b), d) hurrenkera erabiliko da. Hala ere, diru kopuru hori eskari guztien beharrei erantzuteko behar bestekoak ez balitz, azpi-atal bakoitzean hainbanatu egingo dira onuradunen artean. Azpi-atal batetik bestera dirua pasatu ahal izango da, batean soberakinik egonda, bestean eginiko eskariei erantzuteko behar adina diru ez balego. Horrela balitz, dirua jasotzeko lehengo hurrenkera bera erabiliko da.

  1. Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta autoikaskuntzarako zentro homologatuak, baldin eta bakoitzari ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

  2. Beti ere, hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Eskakizun orokorrak.

    1. HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egongo da eta datu guztiak egunean edukiko ditu.

    2. Zerga guztiak ordainduta edukiko ditu eta egunean Gizarte Segurantzarekiko ordainketak.

    3. Eskariarekin batera, ebazpen honen 3. artikuluan ezartzen diren agiriak zuzen bete eta ekarri beharko ditu.

    4. Finantzazio publikoa (Europako edo Estatuko Erakundeetatik, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi edo Udaletatik edo Administrazio Publikoaren baitako beste Erakunde Autonomoetatik datorrena), gehienez, diruz lagundutako jardunaren aurrekontu osoaren % 70a izango da.

    5. Diru-laguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

  2. Betekizun akademikoak.

    Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenean ezarritakoa bete beharko dute, baldin eta HABEk eskainitako diru-laguntza jaso nahi badute. Ebazpen horren bitartez, euskaltegi publikoek, euskaltegi pribatu homologatuek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek HABEk deitutako diru-laguntzak jasotzeko bete behar dituzten oinarrizko baldintzak zehazten dira.

  1. Ikasturte osoko eskaria.

    Interesatuta dauden euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek HABEren zuzendari nagusiari zuzenduko dizkiote diru-laguntzetarako eskariak, euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren legezko ordezkariak sinatuta. Eskariak aurkezteko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik 2009ko azaroaren 7ra bitartekoa izango da. Eskariok I. eranskinaren ereduaren arabera bete eta honako agiri hauekin batera aurkeztuko dira:

    1. 2009-2010 ikasturtean guztira emango diren talde-orduen eta ikasle-orduen zenbatekoa (ikus II. eranskina).

      2009-2010 ikasturterako, benetan hasitako ikastalde eta ikasleen arabera aurreikusten diren guztirako orduekin bat etorri beharko du eskariko orduen kopuruak.

      HABEk berak euskaltegiratzen dituen HABErekin hitzartutako erakundeetako langileak trebatzeko bai aurrez aurreko taldeak eta bai autoikaskuntza bidezko ikasleak ere, hiri bakoitzean mota horretako zerbitzua eskaintzen duten euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen artean bere ekimenezko jarduera onargarriaren arabera proportzionalki banatuko ditu HABEk (aurrez aurreko taldeak, horrelakoetan aurreko ikasturtean benetan emandako eskola-ordu onargarrien arabera, eta beste horrenbeste autoikaskuntzakoak). Horrelakoetan, euskaltegia edo autoikaskuntzarako zentroa derrigortua egongo da HABEk erakunde bakoitzarekin hitzartutako baldintza bereziak betetzera (ezarritako eskola-egutegian aurreikusitako egun guztietan eskolak eman beharra barne).

    2. Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak zergak ordainduak dituela egiaztatzen duen agiria Foru Ogasunak emana.

    3. Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.

    4. Euskaltegiaren edo autoikaskuntza zentroaren ordezkariaren zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: ez duela zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik, eta ez dagoela laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta ere, ezta sexua dela eta eragindako bereizkeriengatik ere, hain zuzen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikulua aldatzen duen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko seigarren azken xedapenean xedatutakoarekin bat etorriz (IV. eranskina).

      Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak HABEren euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan datu guztiak eguneratuak ez balitu, eskariarekin bat falta diren datuak ekarri beharko ditu.

  2. Ikasturte erdiko eskaria.

    HABErekin hitzarmena duten erakundeetako ikaslez osatuta HABEk berak euskaltegiratutako ikastalderik duen euskaltegiak, ikasturtean zehar beste eskari bat egin ahal izango du 2010eko martxoaren 12ko epemugarekin, jatorri horretakoak izaki, ikasturte osoko eskaera egin ondoren hasi diren taldeei dagokien diru-laguntza eskatu ahal izateko. Eskari hau dagokien euskaltegiek HABEren zuzendari nagusiari zuzenduko diote, euskaltegiaren legezko ordezkariak sinatuta, I. eranskinaren ereduaren arabera bete, eta talde/orduen zenbatekoa (ikus II. eranskina) aurkeztuz.

Aurkeztutako eskarian dokumenturen bat falta bada, edota okerren bat balego, eskaria luzatu duenari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango okerrak zuzen ditzan eta garbi adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin zaiola ulertu beharko dela. Horretarako, ebazpen bat emango da aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan jasotako baldintzetan.

HABEko Kudeaketa Zerbitzuari dagokio, Ekonomia eta Administrazio Unitatearen eta Ikuskatzailetzaren bitartez, deialdi honetan aurreikusitako kudeaketa-lanak burutzea.

  1. Euskaltegien bere ekimenezko aurrez aurreko jarduera.

    Euskaltegi bakoitzari diru-laguntzatarako onartuko zaizkion aurrez aurreko talde-orduak 2008-2009 ikasturtean bakoitzak benetan eman dituen onargarri berak izango dira, ikasturte honetarako eskatutakoekiko % 7koa baino alde handiagorik ez badago.

    • 7ko alde hori gainditzen bada, bai gora eta bai behera, ordu onargarriak egokitu egingo dira, onartzen den alde horretatik (% 7tik) gorako proportzioa aplikatuz egokitu ere. Deialdi honetako diru-baliabideek igoera osoari erantzutera heltzeko aukera ematen ez badute, hainbanatu egingo dira hauek.

      2008-2009 ikasturtean diruz lagundu gabeko euskaltegien kasuan, ebazpen honen 3. artikuluko 1.a) puntuan ezarritako irizpidearen arabera eginiko eskariko orduak izango dira horrelakoaren abiapuntu.

      1. Euskaltegien aurrez aurreko ikastaldeen diru-laguntzak bi zati izango ditu: oinarrizko modulua eta ratioarengatiko gehigarria.

        1. Oinarrizko modulua: Euskaltegiaren eskarian onartzen diren talde-ordu bakoitzeko oinarrizko modulua 36,50 eurokoa izango da. Modulu hau aplikatuko zaie HEOKaren 4. mailako talde onargarrietako tutoretza saioei ere.

        2. HABEren diru-laguntzapeko taldeetan, euskaltegiaren beraren ekimenezkoetan, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren tamainari ebazpen honen 2. artikuluaren 2.2 puntuaren arabera dagokion ratioagatiko abiapuntutik gorakoa bada, talde-orduak aldearen puntu bakoitzeko 1,92 euroko gehigarria izango du. Ratio hau urriaren azken lanegunean neurtuko da.

      2. Uda-barnetegien kasuan, egun osoko pentsioagatik (ostatua, gosaria, bazkaria eta afaria), eguneko eta ikasleko 17,77 euroko laguntza izango dute.

  2. Euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentroen bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera.

    Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentro bakoitzari diru-laguntzatarako onartuko zaizkion autoikaskuntzarako matrikulak 2008-2009 ikasturtean bakoitzak benetan eman dituen onargarri berak izango dira, ikasturte honetarako eskatutakoekiko % 7koa baino alde handiagorik ez badago.

    • 7ko alde hori gainditzen bada, bai gora eta bai behera, matrikula onargarriak egokitu egingo dira, onartzen den alde horretatik (% 7tik) gorako proportzioa aplikatuz egokitu ere. Deialdi honetako diru-baliabideek igoera osoari erantzutera heltzeko aukera ematen ez badute, hainbanatu egingo dira hauek.

      2008-2009 ikasturtean diruz lagundu gabeko euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentroen kasuan, ebazpen honen 3. artikuluko 1.a) puntuan ezarritako irizpidearen arabera eginiko eskariko orduak izango dira horrelakoaren abiapuntu.

      Autoikaskuntza bidez ikasten duten ikasleen jarduera, HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko ebazpenaren 4. artikuluko 3.a) puntuan zehaztutako modulu estandarra osatu duen ikasleko 780 eurotan babestuko da. Ikasturte erdiko (edo 100 orduko) ikastaroa burutzen duen ikasleko 390 eurotan babestuko da. Modulu hauek proportzionalki egokitu egingo dira, ikastaro-modulu onargarria izanik ere, jarduera osoa burutzen ez duen ikasleko.

  3. Hitzarmenpeko jarduera.

  1. HABErekin hitzarmena duten Erakundeetako ikaslez osatu eta HABEk berak euskaltegiratu eta ikasturte osoko eskarira bildutako taldeetako modulua, euskaltegiaren egoitzaren batean emandako talde-orduko 38,42 eurokoa izango da. Hitzartutako erakundearen beraren lokaletan emandako talde-orduko modulua 32,65 eurokoa izango da.

  2. Aurreko modulu berak erabiliko dira ikasturte erdiko eskarira biltzen diren HABErekin hitzarmena duten erakundeetako ikaslez osatu eta HABEk berak euskaltegiratzen dituen taldeetarako.

  1. Barnetegi iraunkorretako ikastaroen kasuan, eskolarako modulu horrez gain, eguneko 5,56 euroko modulua aplikatuko da pentsio erdia bada (bazkaria) eta eguneko 17,77 euro pentsio osoa denean (ostatua, gosaria, bazkaria eta afaria). Pentsio osoko ikasleen kasuan, ikastaroak dirauen bitartean eta euskaltegiak bideratuta, familia euskaldun batean bizi diren ikasleen kasuan, ikasle eta eguneko 5 euroko gehigarria jasoko du euskaltegiak.

  1. Ikasturte osorako ebazpena.

  1. HABEren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez, onuradun bakoitzari, ikasturte osorako eskariaren arabera, onartzen zaizkion orduak eta dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa ezarriko zaizkio. Ebazpenak adieraziko du esleitutako zenbateko hori baldintzatuta egongo dela egingo diren azken doikuntzetara, datu errealen eta ebazpen honen 8. artikuluak dioenaren arabera.

  2. Ebazpena 2009ko abenduaren 31 baino lehen jakinaraziko da. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.

  1. Ikasturte erdiko ebazpena.

  1. HABEren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez, onuradun bakoitzari, ikasturte erdirako eskariaren arabera, onartzen zaizkion orduak eta dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa ezarriko zaizkio. Ebazpenak adieraziko du esleitutako zenbateko hori baldintzatuta egongo dela egingo diren azken doikuntzetara, datu errealen eta ebazpen honen 8. artikuluak dioenaren arabera.

  2. Ebazpena jakinaraziko da, eskariak aurkeztutako epea amaitu eta hiru hilabetera gehienez. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.

  3. Interesatu bakoitzari egin dakiokeen ebazpenaren jakinarazpenaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.

  1. Euskaltegien kudeaketarako aplikazio informatikoa baliatuz euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak HABEra dagozkion epeetan bidaltzen dituen datuak izango dira 2009-2010 ikasturteko jardueraren oinarri.

  2. Ikasturteko behin betiko datu errealak (emandako eskolak eta pentsio-egunak) eta gastuen egiaztagiriak jaso ondoren, diru-laguntzen kopurua erabakitzeko baliatu den edozein baldintzak behera egin duela ikusten bada, diru-laguntzak emateko erabakia aldatu egingo da, HABEren zuzendari nagusiaren kitapen ebazpenaren bitartez laguntza-kopuruak doituz, era honetan jokatuko delarik:

  1. Emandako talde- eta ikasle-orduak eta pentsio-egunak esleitutakoak baino gutxiago izan badira, horiek hartuko dira aintzat (bere ekimenezko jarduerari dagokionean, ebazpen honen 6. artikuluaren 1. eta 2. puntuetan finkatu irizpideak aplikatuta).

  2. Diru-laguntzaren ebazpenean esleitutako talde-ratioak behera egin badu ikasturtean zeharreko batezbestekoan, azken hau hartuko da aintzat, taldeak berregitearen ondorioz jaitsi bada ratioa.

  3. Erabakitako diru-kopurua zuritzen ez bada edota 2. artikuluko 2.1.d) puntuan zehaztutako % 70eko muga gainditzen bada, doitu egingo da, era berean, erabakitako diru-laguntza.

Diru-laguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

  1. Ikasturte osoko diru-laguntzen ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 60 arte ordainduko da gehienez. Diru-laguntzaren ebazpenean onuradun guztientzako ordainketa honen zenbatekoa finkatuko da eta horretarako ehuneko berbera erabiliko da, beti gainditu gabe aipatu % 60.

  2. Ikasturte osoko ebazpenean ezarritako zenbatekoaren % 25 2010eko apiriletik aurrera ordainduko da, 2009ko urritik aurrerako gastuen bitartez, lehen ordainketan jasotako diru-laguntza osoa egoki zuritu ondoren.

  3. Ikasturte erdiko ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 60 ordainduko da.

  4. Ikasturte osoko ebazpenean eta ikasturte erdikoan erabakitako gainerako diru-laguntza, bakoitzari dagokiona, onuradunak bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren, HABEren zuzendariak egingo duen kitapen ebazpenaren araberakoa, hala behar denetan.

  1. Ebazpen honen kontura ematen diren diru-laguntzak bateragarriak izango dira helburu horretarako beste edozein entitatek eman ditzakeen laguntzekin, betiere diruz lagundutako jardueraren gain-finantziazioa gertatzen ez bada.

  2. Gain-finantziazioa gertatuko balitz, edota finantziazio publikoetan aurreikusitako mugak gaindituko balira, murriztu egingo da diru-laguntza, dagokion neurrira doitu arte.

  3. Gain-finantziazio hori itzulketa egiteko obligazio bera eskatzen duten beste laguntzekin batera gertatuko balitz, itzuli beharreko diru-kopurua, proportzionala izango da, jarduera burutzeko kostu osoaren eta esleitutako laguntzaren araberako proportzioan.

  1. HABEren diru-laguntza behar bezala zuritua dagoela ulertuko da, jarraian adierazten diren kontzeptuengatik bidalitako zuri-agiri guztien batuketa emandako diru-laguntza adinakoa bada.

    HABEren diru-laguntzen zuriketarako honako gastu hauek onartuko dira, eta horretarako agirien originalak edo kopia konpultsatuak aurkeztuko dira:

    1. Langileen gastuak, euskaltegien kudeaketarako aplikazio informatikoan (Q87 deiturikoan) jasota daudenenak soilik. Langileen gastuak, euren ordainketarako banku bidezko zerrendak (edo nominak), eta Gizarte Segurantzari eta PFEZari dagozkion ordainketen agiriak aurkeztuz zurituko dira. Banka elektronikoaren bidez eginiko eragiketen agiriek dagozkien aztarna elektronikoen kodeak, bankuaren ordainagiriek, zigilua edo baliozkotze mekanikoa eduki behar dute.

    2. Lokalen alokairuak. Bakarrik euskaltegien edo autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan jasotako lokalen alokairuak hartuko dira kontuan. Legezko gutxienekoak (BEZ, Ogasunerako atxikipena,) betetzen dituzten agiriak soilik onartuko dira. Alokatzailea erakunde publikoa denean, bankuaren bidez luzaturiko erreziboak onartuko dira.

    3. Mantentze-gastuak, barnetegiko pentsiotarako diru-laguntza onartua duten euskaltegiek, eta horretarako esleitutako kopurua, gehienez.

    4. Garbiketa-gastuak, azpikontratatuta daudenean.

    5. Gastu didaktikoak: klaseak ematearekin zuzenki lotuta dauden gastu arruntak (material didaktikoa, liburuak, dokumentazioa eta abar).

    6. Irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburuarekin sortutako beste edozein gastu, artikulu honen 5. puntuan xedatutakoaren arabera.

  2. Bestalde, 2. artikuluko 2.1.d) puntuan zehaztutako baldintza betetzeari begira, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak helduen alfabetatze eta euskalduntzeko zereginetan ikasturtean izan dituen sarrera eta gastu guztien balantzea azaldu beharko dio HABEri, III. eranskineko ereduari jarraiki.

  3. Agiri horiek aurkezteko epeak:

    1. 2010eko apirilaren 15a, ikasturteko lehen ordainketan jasotako diru-laguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak aurkezteko.

    2. 2010eko urriaren 15a, gainerako diru-laguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak eta artikulu honetako 2. puntuan eskatutakoa aurkezteko.

  4. Zuriketaren edozein fasetan egindako ez-betetzeak ondorio legalak izango ditu, eta, edozein kasutan, diru-laguntzarako eskubidea galtzea ekarriko du eta jasotako zenbatekoa itzultzea.

  5. Irakaskuntzaren kalitatea hobetze aldera, deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzaren % 4 gutxienez jarraian zerrendatzen diren hobekuntza-prozesuetan erabili izana ziurtatu beharko du onuradun bakoitzak: irakasleen formazioan (barruko zein kanpoko formazio-jarduerak), Informazio eta Komunikaziorako Teknologietan (IKT), materialgintzan eta kudeaketaren hobekuntzan. Dena den, euskaltegi edo zentroren batek ikusten badu, behin-behineko egoera medio, hobetzeko jardueretako agiriekin ez duela portzentaia hori zuritzerik izango, memoria arrazoitua helaraziko dio HABEren zuzendari nagusiari 2010eko urriaren 15eko epe-mugarekin.

Ebazpen honetan araututako diru-laguntzen onuradunek beti izango dituzte betebeharreko hauek:

  1. Diru-laguntza eman den helburu jakin hartarako erabiltzea.

  2. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren arabera Ekonomi Kontrolerako Bulegoak eta Kontu Publikoen Euskal Epaimahaiak deialdi honen bitartez esleitutako diru-laguntzak kontrolatzeko dituen bere eginbeharrak betetzeko eska ditzaten informazioak oro ematea.

Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzen onuradunak, dena den, lotuta daude azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean zehaztuta dauden lege-hausteen eta ez betetzeen erregimenarekin.

Ez betetze kasuetan, onuradunak jasotako diru-kopurua, bere legezko interesekin, Euskadiko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992ko otsailaren 7ko EHAA) ezarritakoaren arabera.

Lehenengoa. Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbateko globala aldatu ahal izango da, baldin eta HABEren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Honen berri, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den HABEren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emango da.

Bigarrena. Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduz Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea dela eta, baldintza honen pean gelditzen da ikasturte erdiko ebazpena: 2010eko ekitaldian kreditu egokia, kopuruz zein izaeraz, izan behar da.

HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenaren 5. artikulua, HABEk deialdiz eskaintzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko euskaltegi publiko zein pribatuek, auto-ikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek bete behar dituzten oinarrizko baldintzak ezartzen dituena, era honetan idatzita geratzen da 2009-2010 ikasturterako:

  1. Euskaltegiak, ikastaro bakoitzaren hasieran, honako eskakizun hauek bete beharko ditu, taldeko gutxieneko ikasle-kopuruari eta gehienezkoari dagokienez, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren neurriaren arabera:

    Biztanle-kopurua Taldeko

    gutxienekoa Taldeko

    gehienekoa Ratioagatiko abiapuntua

    <=5.000 6 18 8

    001-10.000 7 18 9

    001-25.000 8 18 10

    >25.000 9 18 11

  2. Barnetegi erako ikastaroetako taldeek, edozein herritan antolatuta ere, 10.001-25.000 biztanleko herrietakoen trataera bera izango dute.

  3. Printzipioz HABEk ez du finantzatuko ikasleen gutxieneko kopurura heltzen ez den talderik. Era honetako eskariei autoikaskuntzako ikastaroen eskaintza egin dakieke. Hala ere, salbuespenez, HABEren zuzendariak onar ditzake gutxieneko ikasle-kopurura heltzen ez diren taldeak, baldin eta dagozkien ikastaroak antolatzen badira berariazko euskalduntze beharrei erantzuteko, hizkuntza-helburu zehatzak lortzeko edota elbarritasunik duten pertsonen beharrei ekiteko.

  4. Euskaltegiak talderen batean gehieneko kopurua baino ikasle gehiago izango duela aurreikusten badu, horretarako baimena eskatu beharko dio HABEren zuzendari nagusiari eskolak hasi baino lehen edota ikasleen mugimenduek eraginda gehieneko kopuru hori gaindi daitekeenean.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete HABEko lehendakariari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.

Donostia-San Sebastián, 2009ko abuztuaren 27a.

HABEren zuzendari nagusia,

EUGENIO MUJIKA GALPARSORO.

HABEren zuzendari nagusia:

jaunak/andreak,

ENA duenak eta ko

n bere egoitza, eta

Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen erregistroan .................. zenbakia duen ko

*

euskaltegi pribatu homologatua edo autoikaskuntzarako zentro homologatua ordezkatzeko behar den lege-ahalmenarekin,

ESKATZEN DU:

Onar dakizkiola, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei, 2009-2010 ikasturteko euskara ikastaroengatik, esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2009ko abuztuaren 27ko Ebazpenak ezarritakoaren arabera egin duen diru-laguntza eskaria eta aurkeztu dituen gainerako agiriak.

Aurkeztutako agiriak:

  1. 2009-2010 ikasturtean euskaltegiak emango dituen orduen proposamena.

  2. Zergak ordainduak ditueneko ziurtagiri eguneratua.

  3. Gizarte Segurantzako ordainketak egunean ditueneko ziurtagiria.

  4. Zigor administratibo edo penalik ez dueneko zinpeko agiria.

    (Lekua, data, sinadura eta euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren zigilua)

    Ilmo. Sr. Director General de HABE:

    Por la presente D./Dña.

    • con DNI n.º:

      con domicilio en

      .......................................................... teniendo poder suficiente para representar al euskaltegi privado homologado o centro homologado de autoaprendizaje de euskera

    • de

      con n.º de registro ,

      SOLICITA:

      Sea tenida en consideración la instancia de solicitud, así como el resto de la documentación presentada, en orden a optar a las subvenciones contempladas en la Resolución del Director General de HABE, de 27 de agosto de 2009, por la que se regula la concesión de ayudas económicas por los cursos de euskera correspondientes al curso 2009-2010 por los euskaltegis privados y los centros homologados de autoaprendizaje.

      Documentación presentada:

      1. Propuesta del cómputo de horas a impartir a lo largo del curso 2009-2010.

      2. Certificado actualizado de hallarse al corriente del pago de las obligaciones tributarias.

      3. Certificado actualizado de hallarse al corriente del pago en la Seguridad Social.

      4. Declaración jurada de no hallarse sancionado/a penal ni administrativamente.

        (Lugar, fecha, firma y sello del euskaltegi o centro de autoaprendizaje de euskera)

    • EUSKALTEGIEN ETA EUSKARAREN AUTOIKASKUNTZARAKO ZENTROEN ERREGISTROko izena erabili * el que figura en el REGISTRO DE EUSKALTEGIS Y CENTROS DE AUTOAPRENDIZAJE DE EUSKERA

Euskaltegia, autoikaskuntzarako zentroa eta barnetegi iraunkorra (eskola-orduak).

Euskaltegi, centro de autoaprendizaje y barnetegi (horas lectivas):

Kontzeptua

Concepto Talde/orduak

horas/grupo

Bere ekimenezko taldeak (aurrez aurrekoak)

Grupos de iniciativa propia (presenciales)

HABE-Erakundeen arteko hitzarmenetako aurrez aurreko taldeak

Grupos presenciales convenios entre HABE-instituciones

Euskaltegian bertan

En el propio euskaltegi

Hitzartutako erakundearen lokaletan

En aulas de la Institución conveniada

Kontzeptua

Concepto Ikasle/orduak

horas/alumnado

Bere ekinenezko ikasleak autoikaskuntzan

Alumnos de autoaprendizaje de iniciativa propia

HEOKaren 4. mailako ikasleen tutoretzak

Tutorías de alumnado del 4.º nivel del CBEA

Barnetegia/Barnetegi :

Kontzeptua

Concepto Egunak

días

Pentsioa (ikasle-egunak) / Pensión (días/alumnado):

Barnetegi iraunkorrak

Egun osoz / pensión completa

Egun erdiz / media pensión

Ikasleak familia euskaldunetan / alumnado en familias

vascoparlantes

Uda-barnetegiak

2010eko udan / verano 2010

Erregistro zenb.

EUSKALTEGIA   

 

SARRERAK   

IRTEERAK   

  1. Matrikula sariak   1. Langileak

  1. Ikasleak   1.1. Ordaindutako soldatak

  2. Administrazioa (HABE, Irale )   1.2. Ordaindutako seguru sozialak

  3. Enpresak   1.3. Egindako atxikipenak

  1. Beste sarrerak   2. Finantza-gastuak

  1. Laguntza pribatuak   3. Zergak

  2. Argitalpenak   4. Lanak, hornikuntza, kanpoko zerbitzuak

  3. Enpresei egindako zerbitzuak   4.1. Alokairuak

  4. Beste sarrerak   4.2. Garbiketa

  1. Diru-laguntza publikoak   4.3. Hornikuntza

  1. HABE   4.4. Konponketa eta mantenimendua

  2. Eusko Jaurlaritza   4.5. Beste enpresek egindako lanak

  3. Foru Aldundiak, Udalak   4.6. Aseguru-primak

  4. Beste diru-laguntza publikoak   5. Beste gastuak

    SARRERAK GUZTIRA    5.1. Bulegoko materialak

    5.2. Publizitatea eta propaganda

    5.3. Komunikazioak

    5.4. Auziak

    5.5. Dietak, bidaiak

    5.6. Beste gastuak

    LABURPENA   6. Gastu didaktikoak

    6.1. Liburuak, material didaktikoa

    SARRERAK GUZTIRA   6.2. Harpidetzak

    6.3 Formazioa

    IRTEERAK GUZTIRA   7. Ekitaldiko amortizazioak

    8. Aurreikuspenez jasotakoa

    EMAITZA OROKORRA   9. Barnetegiak: mantentze gastuak

      IRTEERAK GUZTIRA

.jaunak/andreak,

  • euskaltegi pribatu homologatua edo

    autoikaskuntzarako zentro homologatua ordezkatzeko behar den lege-ahalmenarekin,

    ZINPEKO AITORPEN HAU EGITEN DUT:

    euskaltegiak/autoikaskuntzarako zentroak ez duela zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik, eta ez dagoela laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta ere, ezta sexua dela eta eragindako bereizkeriengatik ere, hain zuzen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikulua aldatzen duen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko seigarren azken xedapenean xedatutakoarekin bat etorriz.

    ............, 2009ko ........ren ...ean

    (sinadura eta euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren zigilua)

    /Dña. ,

    con poder para representar al euskaltegi privado homologado o centro homologado de autoaprendizaje de euskera *

    ,

    DECLARA BAJO JURAMENTO:

    que el euskaltegi/centro de autoaprendizaje no se encuentra sancionado penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas o incurso en prohibición legal que inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por razón de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, de Igualdad de Mujeres y Hombres, que modifica el artículo 50 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del país Vasco..

    En......, ade ..... de 2009

    (firma y sello del euskaltegi o centro de autoaprendizaje)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik